6 solairuko eraikin hau Sarrikobason (Getxo) dago eta honako hauek ditu:
- Logela bateko 6 etxebizitza
- Bi logelako 51 etxebizitza, eta horietatik 3 mugikortasun murriztuko pertsonentzat egokituta daude.
- Hiru logelako 11 etxebizitza.
Ezaugarriei dagokienez, etxebizitza guztiek dituzte garaje-plaza eta trastelekua. Berogailu-sistema banakako elektrikoa da eta plaka fotovoltaikoak ere badu.
Entrega berri honen bidez, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak, Alokabide sozietate publikoaren eskutik, Euskadiko alokairu-eskaintza handitzeko eta indartzeko apustu irmoan jarraitzen du.


