Sustapen berria honako Vitoria-Gasteizko kale hauetan dago: Jorge Fernandez Ibarra, Euskadiko Hiriburuaren Etorbidea, eta Gabriel Martínez de Aragón.
Sustapenak hiru logelako 32 etxebizitza, bi logelako 88 eta logela bakarreko 46 etxebizitza ditu. Guztiek garaje-plaza dute. Gainera, sustapenean 7 etxebizitza egokitu daude mugikortasun urriko pertsonentzat.
Eraikin % 100 elektrikoa
Etxebizitzaren ezaugarrien artean, azpimarratu beharra dago eraikin % 100 elektrikoa dela. Hiru instalazio fotovoltaiko ditu, eta sustapenean bizi diren familiek kontsumitutako energian aurreztea ekarriko dute.
Sustapen horrekin, Eusko Jaurlaritzak, Alokabide sozietate publikoarekin batera, Euskadin alokairuzko etxebizitza publikoaren eredua sustatzen jarraitu du, bizitegi-parke modernoa, efizientea, eta gizarte-ongizatera bideratua indartuz.