Joan edukira

Alokabidek "Etxebizitza, ongizate-estatuaren bosgarren zutabea" foroan parte hartu du

Argitalpen-data: 

Espainiako Gobernuko Etxebizitza eta Hiri Agenda Ministerioak antolatutako topaketa izan da

Etxebizitza, ongizate-estatuaren bosgarren zutabea

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburu Denis Itxasok eta Alokabideko zuzendari nagusi Patricia Valek hartu dute parte Espainiako Gobernuko Etxebizitza eta Hiri Agenda Ministerioak Madrileko Trenbide Museoan antolatutako “Etxebizitza, ongizate-estatuaren bosgarren ardatza” foroan.

Isabel Rodriguez ministroa izan da ekitaldiko buru eta Gobernuko presidente Pedro Sanchez ere bertan izan da, ekitaldiri amaiera emateko.

Gure zuzendari nagusiak erregulazioari eta mobilizazioari buruz hitz egin den mahai-inguruan hartu du parte, eta, haren hitzetan, “Etxebizitza duinerako eskubidea bermatzeko, bizitegi-alokairuaren erregulazioak etxebizitza hutsen mobilizazioaren eskutik joan behar du”.

Irekiaren albiste honetan aurki ditzakezu foroan landutakoari buruzko informazio hedatua.

Alokabideri buruzko informazio gehiago