Alokabiden parte hartzen jarraitzen dugu ezagutza metatzen eta gure berrikuntza-proiektuak beste eragile garrantzitsu batzuekin partekatzen laguntzen diguten foro eta jardunaldietan. Zehazki, azken asteotan:
- Construmat azokan hizlari gisa hartu dugu parte, “El papel de las administraciones en el esquema de los Certificados de Ahorro Energético (CAEs) generados a través de la rehabilitación de edificios y viviendas” izeneko jardunaldian. ASEFAVEk antolatu zuen azoka, Bartzelonan, maiatzaren 20an, Industry & Talk gunean
Alokabidek, sozietate publikoa den aldetik, zeregin garrantzitsua du eraikuntzaren sektorean energia aurrezten. Zuzenean, gure parkeen kudeaketaren bidez, energiaren birgaitze-jarduketak egin baititzakegu.
- Bestalde, ekainaren 9an, Alokabide ITELAZPIren egoitzan (Zamudioko parke teknologikoan) izan zen, gonbidatu berezi gisa, IoT SARE PUBLIKOA hedatzeko proiektuaren aurkezpenean. Alokabidek sare horren hedapenean hartu du parte, etxebizitzen parkearen Gemelo Digital Bikia gauzatzeko Alokabizi proiektuaren barruan egindako lankidetzaren esparruan.
Ekitaldian izan ziren Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua Saileko kontseilari Maria Ubarretxena eta ITELAZPIko zuzendari Xabier Zubiaur.
Informazio gehiago:Irekia


