Joan edukira
Euskadi.eus-ren webgunean sartu

Bezeroen esperientzia neurtzea

Argitalpen-data: 

Alokabidek 2025eko asebetetze-inkesten emaitzen txostena aurkeztu du

Bezeroen esperientzia irudia

Alokabidek 2024ko amaierako eta 2025eko hasierako hilabeteen artean egindako asebetetze-inkesten emaitzak jasotzen dituen emaitzen txostena prestatu du.

Alokabideren bezeroen esperientzia neurtzeko erabiltzen ditugun teknika desberdinen artean daude telefono bidezko elkarrizketak eta 3-4 urtean behin egiten diren mundu mailako azterlanak, gure plan estrategikoei lotuta. Oraingoan ia 2.000 inkesta egin ditugu. Azterlan hauek oinarrizko lau fase dituzte: diseinua, informazioa jasotzeko faseak, analisia, eta hobetzeko proiektua egitea.

Honako hauek dira egindako galderen bidez kontsultatu ditugun blokeak:  eskainitako zerbitzua; arretarako kanalak; Alokabiderekiko harremana; gizarte inpaktua; eta marka. Alderdi kuantitatiboak 0-10 bitarteko eskalan aztertu ditugu, bai eta erabiltzaileek beren esperientziaren arabera esanguratsuagotzat jotzen dituzten alderdi kualitatiboak ere.

Lortutako balorazioa oso positiboa izan da; errentarien puntuazio globala 8,7 izan da (Bizigune eta Alokabide etxebizitza-parkeetako inkestak barne); 8,3 berriz, Bizigune etxebizitzen jabeen kasuan, eta 8,9, azkenik, Gaztelagun laguntzen hartzaileen artean.

Emaitzak gogobetegarriak direla uste dugu, eta bermatu egiten dituzte gure eguneroko kudeaketaren inpaktu handia eta landutako hobetze-esparruetako emaitzak. Ikusi emaitzak (PDF 133Kb)

Eskerrak eman nahi dizkiegu horrelako ekimenetan parte hartzen duten bezeroei; izan ere, horri esker Alokabidek bere eguneroko jardunean aurrera egin eta hobetu dezake.

Alokabideri buruzko informazio gehiago