Joan edukira

Bizigune Programa, etxebizitza-politika publikoen eredua.

Argitalpen-data: 

Urtarrilean zehar, Alokabidek Bartzelonan eta Oviedon eginiko jardunaldietan parte hartu du

Joan den urtarrilaren 17an, Alokabideko errentamenduaren eta kontratazioaren kudeaketarako arlo ekonomiko-finantzarioko zuzendari Arkaitz Arbaizagoitiak Bartzelonako Etxebizitza Inklusiorako Sare Metropolitarrean (XMIR) parte hartu zuen. Ekitaldia Bartzelonan egin zen, aurrez aurre.

'Zer erronka aurkezten dizkigu Etxebizitzaren Lurralde Plan Sektorialak?: Udalen eta erakundeen ahotsa', Arbaizagoitiak hitzaldi bat eman zuen Euskadin hutsik dauden etxebizitzen mobilizazioaren arrakastari buruz. 

Informazio gehiago nahi izatekotan, Irekiaren berria.

Bizigune, Asturiasko Printzerriko Alquilámoste programaren inspirazio-eredu

Urtarrilaren 27an, Oviedon, gure zuzendari nagusi Patricia Valek, Arkaitz Arbaizagoitiarekin batera, parte hartu zuen 'Bizitegi-alokairua mobilizatzeko programei buruzko jardunaldian: Euskadiko eredua' gaiari buruzko beste jardunaldi batean. Ekitaldian, Bizigune programak, etxebizitza hutsak hartzeko duen balioa azpimarratu zen.

Informazio gehiago nahi izatekotan, Irekiaren berria.

Alokabideri buruzko informazio gehiago