Joan edukira

'Mina aretoa', komunitatearen erabilera anitzeko espazioa

Argitalpen-data: 

Etxebizitza eta Hiri Agendako Sailburuak eta Alokabideko Zuzendari Nagusiak proiektu berri hau inauguratu dute.

Mina aretoa, komunitatearen erabilera anitzeko espazioa

Hainbat hilabetez lanean egon ondoren, atzo MINA ARETOA espazio berria inauguratu genuen, Alokabidek Mina del Morroko (Bilbo) Ortutxeta kaleko 3. zenbakian kudeatzen duen zuzkidura-bizitokien sustapenean.

Espazioa erabili gabe zegoen; hortaz, Alokabidek birgaitu egin du, eta komunitatearen erabilera anitzeko espazio gisa berrezarri du. Eragile publikoek eta hirugarren sektore sozialeko eragileek erabili ahalko dute, auzoa dinamizatzen eta herritarren bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten hainbat motatako jarduerak egin ditzaten.

Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburu, Denis Itxaso, inaugurazioan izan da, eta berak eman dio hasiera ofiziala proiektu berriari. Gainera, ekitaldian gure zuzendari nagusiak, Patricia Valek, hartu du parte, Gizarte Laguntza zuzendaria Leire Álvarez de Eulaterekin batera.

Sareen Sarearekin hitzarmena sinatzea

Ekitaldia aprobetxatzeko, Alokabidek lankidetza-hitzarmena sinatu egin du Sareen Sarearekin, Euskadin hirugarren sektore soziala ordezkatzen duen erakundea baita.

Hitzarmen horrekin aurrera egin nahi dugu legegintzaldiaren hasieran Etxebizitza eta Hiri Agentzia Sailaren eta Sareen Sarearen artean egon den bileran detektatu diren elkarlanerako aukeretan:

  • Egoera zaurgarrian dauden kolektiboen etxebizitza-premien diagnostikoa egitea.
  • Hirugarren sektore sozialaren esperientzien eta jardunbide egokien mapaketa egitea, etxebizitzaren arazoak hobetze aldera.
  • Etxebizitzaren arloko proposamen berritzaileak identifikatzea.

Soraia Chacón Sareen Sareko presidenteak sinatu du hitzarmena hirugarren sektorearen izenean. 

Firma convenio con Sareen Sarea

Alokabideri buruzko informazio gehiago