Joan edukira
Euskadi.eus-ren webgunean sartu

Sustapen berria entregatu dugu Urretxun

Argitalpen-data: 

Gaur Urretxuko Lilibaso kalean (Gipuzkoa) dauden alokairurako babes ofizialeko etxebizitza berrien giltzak eman ditugu

Sustapen berria entregatu dugu Urretxun

Sustapena zati batean finantzatu da Next Generation UE funts europarrekin, eta Gipuzkoako udalerri horretan etxebizitza babestuaren eskariari erantzuna ematea du helburu.

Eraikinak beheko solairua eta 4 altuera ditu, eta honela banatuta dago:

  • 1 logelako 4 etxebizitza
  • 2 logelako 13 etxebizitza
  • 3 logelako 7 etxebizitza

Etxebizitza bakoitzak garaje-plaza du beheko solairuan.

Sustapena jasangarritasun- eta energia-efizientziako irizpide aurreratuei jarraikiz egin da eta “A” energia-kalifikazioa lortu du.

Bizitegi-parke modernoa, efizientea eta gizarte-ongizatera bideratuta finkatzen jarraituko dugu.

Alokabideri buruzko informazio gehiago