Zumarragako Zelai Aristi aretoan sinatu dira sustapen horren kontratuak eta giltzak entregatu dira.
Azalera-eskubide erregimeneko BOEak dira, bi ataritan banatuak, eta hauek osatzen dituzte:
- 2 logelako 64 etxebizitza, horietatik 2 mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta.
- 3 logelako 8 etxebizitza
Guztiek garaje-plaza dute, eta berokuntza/ur beroko sistema elektrikoa da.
Sustapena jasangarritasun eta energia-efizientziako irizpideei jarraikiz eraiki da; hortaz “A” motako energia-ziurtagiria lortu du.
Jarduketak konponbidea ematen die udalerri horretako pertsonen etxebizitza-premiei eta Etxebizitzaren Gida Planaren ildo estrategikoetako bat betetzen du.


