Joan edukira
Euskadi.eus-ren webgunean sartu

Alokabidek eta Zarauzko zuzkidura-bizitokien komunitate batek arrakastaz probatu dute armairu adimendunak erabiltzeko proiektu bat

Argitalpen-data: 

Etxebizitza publiko horietako bizilagunek ohiko postontziak paketeak jasotzeko sistema berri horrekin osatu dituzte.

Armairu adimendunak

Merkataritza elektronikoaren hazkundeak erronka berriak planteatu ditu egoitza-bizitegien kudeaketan. Ildo horretatik, Alokabidek paketeentzako armairu adimendunen proiektu pilotu bat martxan jarri du; eta komunitateak kontratatu du, etxebizitza publikoen erabiltzaileen efizientzia, segurtasuna eta autonomia hobetzeko. Esperientzia hori Zarauzko zuzkidura-bizitokien eraikin batean martxan jarri da, eta eraikin horretan 36 urtetik beherako gazteentzako 60 etxebizitza daude.

Sistema horri esker, paketeak modu seguru eta autonomoan jaso daitezke, egunean 24 orduz, eta hartzailea etxean egoteko beharrik gabe. Proiektu pilotua lau hilabetez indarrean egon da, eta 64 hartzaileren 445 pakete jaso dira. Pakete horiek guztiak erabiltzaileek jaso dituzte. Bidalketen % 80,9 egunean bertan jaso ziren, eta batez beste 20 orduz egon ziren armairuan. Datu horiek zerbitzuaren onarpen handiaren eta erabilera eraginkorraren adierazle dira.

Kudeaketaren ikuspegitik, sistema horri esker urrutitik kontrola daiteke zerbitzua, komunitatearekiko komunikazioa ahalbidetzen du, eta huts egindako entregatzeei lotutako gorabeherak murrizten ditu. Gainera, bizikidetza eta zerbitzuaren kalitatea hobetzen ditu. Halaber, energia-kontsumoa oso txikia da, eta erabili diren materialak birziklagarriak dira; horrek ingurumen-jasangarritasuna mantentzen laguntzen du.

Emaitzak ikusi eta ia gorabeherarik egon ez dela egiaztatu ondoren, Alokabidek soluzio berritzaile horren ebaluazio positiboa egin du; izan ere, etxebizitza publikoetako maizterren erosotasuna, autonomia eta bizi-kalitatea hobetzen du.

Alokabideri buruzko informazio gehiago