Alokabideko Berrikuntza Arloan proiektu pilotu bat egiten ari gara parke desberdinetako etxebizitza-talde batean, Euskadiko hainbat tokitan.
Suteak itzaltzeko sistema bat da, ke-kanpaian jartzen dena eta, larrialdietan, berehala funtzionatzeko programatuta dagoena.
Sistema adimendun hori etxebizitzak suteetatik automatikoki eta eraginkortasunez babesteko diseinatuta dago. Unean bertan detektatzen du sua, eta 6 segundotan bakarrik jarduten du, sugarrak itzaltzen, zabaldu eta kalte handiagoak eragin aurretik.
Helburua da etxeko suteen aurkako segurtasuna hobetzea eta pertsonentzako eta ondasunetarako arriskua murriztea, eta, batez ere, adinekoen edo mendekoen segurtasuna bermatzera bideratuta dago. Gainera, kitaren diseinuak beste etxebizitza batzuei eragin diezaieketen istripu larriak prebenitzen ditu, eta aseguru-etxeei kostuak aurreztu diezazkieke.
Alokabidek etxebizitza modernoak, jasangarriak eta seguruak eratzea bultzatzen jarraitzen du.


