Joan edukira
Euskadi.eus-ren webgunean sartu

Eusko Jaurlaritzak eraikuntzaren eraldaketa industrialaren aldeko apustua aurkeztu du Rebuilden: ERAIKI HUB

Argitalpen-data: 

Martxoaren 25ean eta 26an, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburu Denis Itxaso Madrileko euskal ordezkaritzaren buru gisa aritu da, eta ALOKABIDEk ere parte hartu du ordezkaritza horretan.

ERAIKI HUB

Eraiki Hub proiektuaren helburua da etxebizitza eskuratzeko erronkari erantzuteko ahalmena hobetzea. Horretarako, eraikuntza-prozesuaren zati bat aldamiotik fabrikara lekualdatu nahi da, prozesu hori azkarragoa, zehatzagoa, iraunkorragoa, jasangarriagoa eta ekoizpen-gaitasun handiagokoa izan dadin.

Ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura zuzendari Pablo García Astrainek hitz egin du, eta proiektuaren ikuspegi estrategikoa eman du, bai eta Euskadi etxebizitzako industrializazio aurreratuan proposamen propioa duen eragilea dela azpimarratu ere. Proiektuaren aplikazio-kasuak eta gauzatze praktikoa azaltzeko, Aitor Pradovasok (Alokabideko zuzendari tekniko eta Komunitate eta Berrikuntzako zuzendaria) eta Alex Santamaríak (Visesako Industrializazio, Hirigintza eta Industria Espedienteen arduraduna) hartu zuten hitza. Biek ala biek adierazi zuten HUB proiektua oso garrantzitsua dela sektorearen koordinaziorako azpiegitura gisa.

Topaketak zenbait ekitaldi eta gaiarekin lotutako mahai-inguru bat barne hartu ditu, eta erkidego-mailako arduradunak, erakundeen ordezkariak, sektoreko enpresak, elkargo profesionalak, unibertsitateak eta zentro teknologikoak bildu dira bertan. Topaketa baliagarria izango da proiektuaren ikuspegi estrategikoa partekatzeko, sektoreko ekosistemaren ikuspegiarekin alderatzeko eta Euskadik eraikuntza industrializatuaren arloko erreferentziazko eragile gisa duen posizionamendua sendotzeko.

Informazio gehiago: Irekian

Alokabideri buruzko informazio gehiago