Euskadi.eusen sartu image

Menu
 
-

ALOKABIDE SARITU DUTE "IKT EUSKADI" SARIETAN

Argitalpen-data: 

ERABILTZAILEAK KUDEAKETAREN ERDIGUNEAN JARTZEKO ALOKABIDEREN ERALDAKETA DIGITALAK, MEREZITAKO SARIA JASO DU

"Sociedad de la Información Digital" aldizkariak antolatzen duen Socinfo Digital "IKT EUSKADI" sarietako epaimahaiak, ALOKABIDE saritu du apirilaren 27an. Sari hau, Administrazio Publikoetako aldaketaren Kudeaketaren mailan jaso du, ZEROPLUS EKIMENAREN barne dagoen EUSKADIKO GIZARTE-LAGUNTZAKO ETXEBIZITZEN BIKI DIGITALA proiektuagatik.

Proiektuaren helburua Euskadin gizarte-laguntzako etxebizitzen biki digitala garatzea da 3Dko maketa birtual baten bidez. Erabiltzailea kudeaketaren erdigunean jarriko du bertan gertatzen denaren ikuspegi integratu eta holistikoa izan dezan.

Gainera, sarien xedea Administrazio Publikoetako Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak garatzeko proiektuak zabaltzea da ,herritarrentzako zerbitzuetan eta barruan, prozesuak hobetze asmoz.

https://socinfodigital.es/2022/04/27/11484/

Hauek izan dira saritu guztiak:

  • Herritarrentzako zerbitzuen digitalizazio saria

         HERRITARTASUN DIGITALA. Barakaldoko Udala.

  • APetako aldaketa-kudeaketaren saria

         BIKIA: EUSKADIKO GIZARTE-LAGUNTZAKO ETXEBIZITZEN BIKI DIGITALA. Alokabide – Euskadin etxebizitza babestua alokatzeko sozietate publikoa.

  • Gobernu irekiaren saria

         APPS UDALA ZABALTZEN. Biscaytik Fundazioa.

  • Elkarreragingarritasun efizientearen saria

         ETENGABEKO MONITORIZAZIOA OSASUN KRISIAREN GARAIAN. Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzua.

  • Segurtasunaren eta datuen babesaren saria

         Herritarrentzako zibersegurtasun-proiektua. Bilboko Udala.

  • IKT enpresen Administrazio Publikoekiko lankidetza-saria

         Basque Artificial Intelligence- Center ADIMEN ARTIFIZIALAREN EUSKADIKO ZENTROA. Eusko Jaurlaritza.

  • Ibilbidearen saria

         Jaime Dominguez-Macaya Laurnaga.

Alokabideren izenean, alde batetik, eskerrak eman nahi dizkiogu epaimahaiari sariagatik, eta, bestetik, Arlo Teknikoko eta Sistemetako taldeari, BIKIA proiektua gidatzeagatik eta saria lortzea ahalbidetzeagatik.

Euskadi, auzolana