Cookieak
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu, webguneak funtzionatzea ahalbidetzeko eta webeko trafikoa aztertzeko xedez, nabigazio-esperientzia eta webgunearen bidez ematen ditugun zerbitzuak eta informazioa hobetzen baitira horrela. Webgune honetan nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzu, aipatu xedeetarako.
Zer dira cookieak?
Cookieak testu-fitxategi txikiak dira, eta webgune jakin batzuetako orrialdeetara sartzen den edo orrialde horiek bisitatzen dituen nabigatzailean gordetzen dira. Horren bidez, erabiltzailearen lehentasunak ezagut daitezke, berriro ere konektatzen denean. Erabiltzailearen disko gogorrean bildutako cookieek ezin dituzte bertan jasotako datuak irakurri, informazio pertsonalera sartu ezta beste hornitzaileek sortutako cookieak irakurri ere.
Zer-nolako cookieak daude?
Cookieak kudeatzen dituen entitatearen arabera:
- Cookie propioak: bisitatzen ari zaren orrialdeak sortzen dituenak dira.
- Hirugarrenen cookieak: kanpoko zerbitzuek edo hornitzaileek sortzen dituztenak dira, esaterako, Facebookek, Twitterrek, Googlek eta abarrek sortutakoak.
Aktibatuta dauden denboraren arabera:
- Saio-cookieak: erabiltzailea web orrialde batean sartuta dagoen bitartean datuak biltzeko eta gordetzeko diseinatu diren cookieak dira.
- Cookie iraunkorrak: cookie horien bidez, cookiearen arduradunak zehaztu duen aldian zehar gordetzen dira datuak, eta datuok begiratzeko eta tratatzeko aukera dago.
Xedearen arabera:
- Cookie teknikoak: oinarrizkoenak dira, eta, besteren artean, nabigatzen ari dena gizakia ala aplikazio automatizatua den, edo erabiltzaile anonimoa ala erregistratutakoa den jakin daiteke. Edozein web dinamikoren funtzionamendurako oinarrizko atazak dira horiek.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileari bere terminalean aurrez zehaztu diren ezaugarri orokor batzuekin edo erabiltzaileak berak zehaztu dituen ezaugarriekin zerbitzura sartzea ahalbidetzen diotenak dira. Adibidez, hizkuntza, zerbitzura sartzeko nabigatzaile mota, hautatutako edukien diseinua, terminalaren geolokalizazioa eta zerbitzura sartzeko eskualde-ezarpena eta abar.
- Analisi-cookieak: erabiltzailea egiten ari den nabigazio motari buruzko informazioa jasotzen dute, bai eta gehien erabiltzen dituen atalei, kontsultatu dituen produktuei, erabilera-ordutegiari, hizkuntzari eta abarri buruzko informazioa bildu ere.
- Publizitate-cookieak: publizitatea erakusten dute nabigazioaren, jatorrizko herrialdearen, hizkuntzaren eta abarren arabera.
- Portaerazko publizitate-cookieak: zerbitzua ematen ari den web orrialdean edo aplikazioan sartu diren publizitate-guneen kudeaketa eraginkorra egitea ahalbidetzen dutenak dira. Cookie horiek erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa gordetzen dute, behaketaren bidez, eta, gero, berariazko profila egiten dute, publizitatea horren arabera erakusteko.
Zein cookie mota erabiltzen ditugu Alokabideren webgunean?
Google Analytics:
Google Inc-k uzten duen web-zerbitzu analitikoa da Google Analytics. Google Inc Delawareko konpainia da, eta 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (Kalifornia), CA 94043, Estatu Batuak helbidean dauka bulego nagusia ("Google"). Google Analytics-ek cookieak erabiltzen ditu; hau da, ordenagailuan kokatutako testu-artxibategiak erabiltzen ditu, erabiltzaileek webgunean egiten duten erabilera aztertzen laguntzeko webguneari. Cookieak webgunean egin duzun erabilerari buruzko informazioa sortzen du (IP helbidea barne hartuta), eta Googleri helarazten dio zuzenean. Gero, Estatu Batuetako zerbitzarietan artxibatzen da. Googlek gure kontura erabiliko du informazio hori, webgunean egiten duzun erabileraren gaineko segimendua egiteko xedez. Horretarako, webgunearen jarduerari buruzko txostenak biltzen ditu eta webgunearen jarduerarekin eta Interneteko erabilerarekin zerikusia duten zerbitzuak ematen. Googlek hirugarrenei helarazi ahalko die aipatu informazioa, legediak hala eskatzen dionean edo aipatu hirugarrenek Googleren kontura prozesatzen dutenean informazioa. Googlek ez du zure IP helbidea lotuko Googlek eduki dezakeen bestelako edozein daturekin. Uko egin diezaiokezu datuak edo informazioa tratatzeari. Horretarako, zure nabigatzaileko ezarpen egokia hautatu beharko duzu. Alabaina, jakin ezazu, hori eginez gero, balitekeela webgune horren funtzionaltasun osoa ezin erabili ahal izatea.
- __ga: hirugarrenen (Googleren) cookiea da, analisi-cookiea, eta erabiltzailearen ID bakarra sortzen du, erabiltzaile batek webgune bat zenbat aldiz bisitatzen duen zenbatzeko. Era berean, lehenengo eta azken bisiten unea erregistratzen du, bai eta bisita edo saio berriak, webgunera sartzeko ordua, erabiltzailearen jatorria, hau da, nondik ari den webgunera sartzen, horra nola iritsi den ere, eta webgune hori aurkitzeko erabili diren hitz gakoak ere erregistratzen ditu, eta saioa irekita eduki behar den ala saio berria sortu behar den egiaztatzen du.
Cookie hori iraunkorra da, eta bi urteko iraungitze-epea dauka.
- __gat: hirugarrenen (Googleren) cookiea da, analisi-cookiea, eta saioan sortu diren segimendu-xedeen artean bereizketa egiteko erabiltzen da. 10 minutuko iraupen-epea dauka.
- _gat_globalEus: hirugarrenen (Googleren) cookiea da, analisi-cookiea, eta saioan sortu diren segimendu-xedeen artean bereizketa egiteko erabiltzen da. 10 minutuko iraupena dauka.
Era berean, "Harremanetarako" atalean Googleren mapa dagoenez, zenbait cookie tekniko sortzen dira (hasierako zooma, hasierako koordenatuak eta abar bezalako balioak gordetzen ditu), beharrezkoak baitira funtziona dezan. Bestetik, cookie analitikoak ere sortzen ditu, eta atal honetan adierazitako xedeak betetzen dituzte.
Esteka honetan duzu Google Analytics-ekin zerikusia duten cookieei buruzko informazio gehiago:
https://developers.google.com/analytics/devguides/collection/analyticsjs/cookie-usageNabigatzailean Google Analytics ezgaitzeko:
https://support.google.com/analytics/answer/181881?hl=es
Cookie teknikoak:
- Apache: Apache web-zerbitzuak erabiltzen duen cookiea da, eta nahitaezkoa da saioa hasteko (Apache zerbitzariak erabiltzen dituen parametroak gordetzen ditu, funtzionamendua errazteko). Cookie hori saioa amaitzean iraungitzen da, hots, web orrialdea uztean ezabatzen da.
Pertsonalizazio- edo ezarpen-cookieak:
- Alokabide: cookie propioa da, eta erabiltzaileak Alokabideren, Visesaren eta Orubideren artean hautatu ahal izateko "home" edo hasierako orria behin bakarrik agertzeko erabiltzen da, erabiltzaileak hautua egin ostean.
Cookie hori beharrezkoa da erabiltzaileak egin duen hautua pertsonalizatzeko, eta urtebeteko iraupen-epea dauka.
- Hizkuntza: cookie propioa da, eta erabiltzaileak egin duen hautuari buruzko informazioa gordetzen du, edukiak begiratu nahi dituen hizkuntzari dagokionean.
Cookie hori beharrezkoa da erabiltzaileak egin duen hautua pertsonalizatzeko, eta urtebeteko iraupen-epea dauka.
- r01PortalInfo: Alokabideren webgunearen barruko web orrialde (URL) bakoitzaren benetako izena gordetzeko balio du cookie horrek.
Cookie hori saioa amaitzean iraungitzen da, hots, web orrialdea uztean ezabatzen da.
- r01NavCookie__aa10_1 eta r01NavCookie__aa10_2: "Ogi mamien" zerbitzu dinamikoa emateko balio dute cookie horiek. "Ogi mamiak" esteka sorta bat dira, eta erabiltzailearen nabigazioa erraztea dute xedea, egiten ari den saioan atariko nabigazio-fluxua zein den gogoraraziz. Beraz, "oraingo orrialdearen" eta "aurreko orrialdearen" izenak gordetzen ditu cookie horrek, erabiltzailea erraz itzuli ahal izan dadin aurreko orrialdera, menua zabaldu beharrik izan gabe, nabigatzen jarrai dezan.
Cookie hori beharrezkoa da webak funtziona dezan, eta saioa amaitzean iraungitzen da, hots, web orrialdea uztean ezabatzen da.
- r01euskadiUserCookie: zerbitzariak, ausaz sortu den identifikatzaile baten bidez (ez datu pertsonalen bidez), euskadi.eus domeinuaren erabiltzailea identifika dezan balio du cookie horrek, nabigatzailea bera erabiltzen duenean.
Cookie hori beharrezkoa da webak funtziona dezan, eta hamabost urteko iraupen-epea dauka.
- r01euskadiCookie: Erabiltzaileak Euskadi.eus domeinuan hautatu duen hizkuntza gordetzen du, baita aipatu hautua egin zen atariaren identifikatzailea gorde ere.
Cookie hori beharrezkoa da erabiltzaileak domeinuaren barruan egin duen hizkuntza-hautua pertsonalizatzeko, eta hamabost urteko iraupen-epea dauka.
Zer gertatzen da gure cookie-politiketan aldaketak edo eguneratzeak egiten badira?
Baliteke webgune honen egitura eta funtzionaltasunak atal, zerbitzu edo eduki berriak gehitzeko aldatzea, eta horrek erabilera eta, hortaz, gure cookie-politika aldatzea ekar dezake. Horregatik gomendatzen diegu erabiltzaileei argitaratutako cookie-politikak berrikusteko gure webgunera sartzen diren bakoitzean, azken bisitatik aldaketaren bat gertatu bada ere.
Nola ezgaitu cookieak?
Nabigatzaileek cookiekin zerikusia duen ezarpena aldatzea ahalbidetzen dute. Nabigatzailearen bertsioaren arabera, aipatu ezarpenera iristeko urratsak aldatzen dira. Nolanahi ere, nabigazio pribatua aktibatzea ahalbidetzen dute nabigatzaile gehienek, eta, horren bidez, cookieak beti ezabatzen dira bisitaren ostean.
Nabigatzailearen arabera, hainbat izen eta aktibazio modu izan ditzake nabigazio pribatu horrek; kontsulta ezazu zure nabigatzaileko laguntza-atala aktibatzen ikasteko.
Edonola ere, gogora ezazu, modu pribatuan nabigatuz gero, weba pertsonalizatzeko aukera galtzen dela, eta, ondorioz, nabigazioa onena ez izateko eta funtzionaltasun batzuk galtzeko aukera dagoela.
Zein ondorio dauzka cookieak ezgaitzeak?
Cookieak aktibatzea galarazten baduzu, edo, aurretik baimendu ondoren desaktibatzen badituzu, webgunearen funtzionaltasun batzuen funtzionamenduan eragin dezake. Horixe da "pertsonalizazioa edo ezarpena" atalean aipatutako cookieen kasua.
Modu berean, ezingo dugu jaso erabiltzaileek gure webgunean egin duten nabigazioari buruzko informaziorik; ondorioz, argitaratzen ditugun informazioa eta edukiak eta horien aurkezpena hobetzea galaraziko edo zailduko da. Horixe da "Google Analytics" atalean aipatutako cookieen kasua.