Menu

Kontaktua

Bilatu
 

ARABAKO LURRALDE BULEGOAN HIRU ADMINISTRARI LANPOSTUAK

2015/06/11 - 2015/06/21
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
ALOKABIDE
Lehiaketa:
ARABAKO LURRALDE BULEGOAN HIRU ADMINISTRARI LANPOSTUAK
Lanpostua:
ADMINISTRARI LANPOSTUAK
Plaza-kopurua:
3
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Eginkizunak eta atazak:
  1. Dagokion unitatean agindutako administrazioaren eremuko lanak egitea.
  2. Zure jarduera eremuan, bezeroei arreta eskaintzea, bai aurrez aurre, bai telefonoz.
  3. Dagokion jarduera eremuan administrazio laguntza ematea: jardunari lotutako prozedura, jarraibide eta formatuak gauzatzea.
  4. Dagokion jarduera eremuan tresna informatikoak ezartzeko administrazio arloko laguntza ematea.
  5. Zerrendak, adierazleak, datu anitzak osatu eta jasotzea arduradunek hala eskatuta.
  6. Jarduera eremu horretan, prozedurak, jarraibideak eta prozesu-agiriak biltzen dituzten gidaliburuak egiten laguntzea.
  7. Gainontzeko arloetan ere laguntzea, beharrezkoa izanez gero, administrazioaren eremuaren barruan zenbait lan burutuz.
  8. Dokumentazioa kontrolatu eta artxibatzea.
  9. Eta, oro har, ezarritako helburuak gauzatzeko beharrezkoak diren funtzio guztiak gauzatzea, antzeko izaera dutenak eta antzeko prestakuntza eskatzen dutenak.
Titulazioa:

Beharrezkoa den titulazioa Administrazioko LH II, baliokidea edo maila altuagoko titulazioa da.

Hizkuntza eskakizuna:

EAEko hizkuntza ofizial biak jakitea, bai ahoz, bai idatziz; euskara maila: B2.

Beste baldintza batzuk:

Baldintza orokorrak

  1. Herritartasuna: Europar Batasuneko estaturen bateko herritartasuna izatea; edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritartasuna izatea.
  2. Adina: Hamasei urte beteta izatea eta oraindik ez izatea nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina.
  3. Titulazioa: Beharrezkoa den titulazioa Administrazioko LH II, baliokidea edo maila altuagoko titulazioa da
  4. Funtzio-gaitasuna: Dagozkien eginkizunak betetzearekin bateraezina den gaixotasunik edo mugapen fisiko edo psikikorik ez izatea.
  5. Gaitzea: Autonomia-erkidegoetako administrazio publikoetako edo organo konstituzionaletako edo estatutu organoetako edozein zerbitzutatik baztertu ez izana diziplina-espediente bitartez, ezta ebazpen judizialaren bitartez, enplegu edo kargu publikoak betetzeko erabateko gaitasungabetzearen edo gaitasungabetze bereziaren egoeran egotea ere. Beste Estatu bateko nazionala izanez gero, ezgaituta ez egotea edo antzeko egoeraren batean ez egotea; halaber, enplegu publikoa lortzea eragozten duen diziplina-zehapenaren edo antzekoren baten eraginpean egon ez izana bere Estatuan, baldintza beretan.

Edozein modutan ere, baldintza orokorrak baztertzaileak dira.

Baldintza Espezifikoak

Baztertzaileak:

  1. Bulegotika ezagutzak, erabiltzaile maila.
  2. EAEko hizkuntza ofizial biak jakitea, bai ahoz, bai idatziz; euskara maila: B2.

Ez baztertzaileak:

  1. Alokairuen kudeaketari buruzko ezagutza zehatzak.
  2. Hiri errentamenduen eta babes ofizialeko etxebizitzen araudiari buruzko oinarrizko ezagutzak.
  3. Bezeroekiko harremanei lotutako sistematiken gaineko funtsezko ezagutzak.
  4. Gizonen eta emakumeen berdintasunaren arloko prestakuntza.
  5. Beste hizkuntza batzuen ezagutza.
Onartzea
Elektronikoa:

Hautagaiek euren curriculum vitae erregistratu eta bidali beharko dute SR-2422 erreferentzia – ARABAKO LURRALDE BULEGOAN ADMINISTRARI LANPOSTUAK eskaintzari erantzunez, SELECCIÓN Y FORMACIÓN-en web orriaren bitartez (https://www.seleccionformacion.com/ofertas/) BAINO EZ.

Horrez gain, posta elektronikoaren bitartez (alokabide@seleccionformacion.com) bidali beharko dute honako dokumentazio hau:

  • eskaera: bertan adieraziko da A) bigarren atal osoa betetzen dela (horren eredu bat SELECCIÓN Y FORMACIÓN-en https://www.seleccionformacion.com/ofertas/ web-orrian dago).
  • adierazpena: bertan adieraziko da bigarren B) ataleko f), g), h) eta i) letretan eskatzen dena betetzen dela (horren eredu bat SELECCIÓN Y FORMACIÓN-en https://www.seleccionformacion.com/ofertas/ web-orrian dago).
  • Curriculum Vitae.
  • NANaren edo dokumentu baliokidearen kopia.
  • Lan-bizitza ziurtagiriaren kopia.

Eskabideak aurkezteko epea deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasi eta egutegiko 10 egunekoa izango da, hots, 2015eko ekainaren 21an amaituko da.

Deialdia
Gaiak:

1. gaia.- Etxebizitza babestuaren arloan, erkidegoko araudiaren gaineko funtsezko ezagutzak.

2. gaia.- Hiri Errentamenduen Legeari lotutako araudiaren funtsezko ezagutzak.

3. gaia.- Jabetza Horizontalaren Legeari lotutako araudiaren funtsezko ezagutzak.

4. gaia.- Alokairuko etxebizitzetan konponketen eta eraberritze lanen gaineko funtsezko ezagutzak.

5. gaia.- Ezbeharren kudeaketari buruzko funtsezko ezagutzak.

6. gaia.- Bezeroen arretarako eredu eta sistemen inguruko funtsezko ezagutzak: aurrez aurrekoa, telefono edo posta bidezkoa eta beste batzuk.

7. gaia.- Bezeroari arreta eskaintzeko eta harremanetarako tresnen kudeaketari buruzko funtsezko ezagutzak: contact center, harrerak, web guneak eta korporazioaren posta elektronikoak.

8. gaia.- EFQM delakoari, prozesuen araberako kudeaketari eta ISOri buruzko funtsezko ezagutzak: sistematikak, prozedurak/jarraibideak/formatuak, ekipamenduak.

9. gaia.- Aplikazio informatikoen gaineko ezagutzak: Office, ERPak.

Euskadi, auzolana