Joan edukira

Erabilerraztasuna alokabide.eus-en

Erabilerraztasun-deklarazioa

Alokabidek bere webgunea erabilerraza egiteko konpromisoa hartzen du, sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen erabilerraztasunari buruzko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuak xedatutakoarekin bat etorriz. Informaziorako sarbide unibertsala bermatzeko, webgunea garatu eta mantentzean, UNE-EN 301549:2019 Arauaren (PDF) erabilerraztasun-eskakizunak aplikatzen dira.

Erabilerraztasun-deklarazio hori https://www.alokabide.euskadi.eus webguneari aplikatzen zaio.

Betetze-mailari buruzko egoera

Webgune hau zati batean bat dator 1112/2018 Errege Dekretuarekin, salbuespenak eta ondoren adierazten diren alderdietan adostasunik eza direla bide.

Erabilerraza ez den edukia

Honako eduki hau ez da erabilerraza hurrengo arrazoiengatik:

  • 1112/2018 Errege Dekretuarekin adostasunik eza
    • Multimedia edukia: zenbait bideok ez dute testu-transkripziorik, azpititulurik edo audio-deskribapenik (1.2.1, 1.2.2, 1.2.3 eta 1.2.5 eskakizunak).
    • Orriaren kodea: zenbait web-orrik etiketa semantikoetan (1.3.1 eskakizuna) eta prozesatzean (4.1.1 eskakizuna) erroreak dituzte.
    • Kolorea eta estiloak: web-orriren batean elementuek ez dute betetzen kolorearen gutxieneko kontrastea (1.4.3 eskakizuna), testuaren doikuntza (1.4.10 eskakizuna) eta testuaren tartea (1.4.11 eskakizuna).
    • Testuak eta estekak: zenbait web-orrik ez dute goibururik, ezta deskribapen-etiketarik ere (2.4.6 eskakizuna).
    • Web-orri batzuetan edizio-akats puntualak egon daitezke.
  • Gehiegizko karga
    • Ez da aplikatzekoa.
  • Edukia ez da legedi aplikagarriaren eremuan sartzen
    • PDF formatuan edo bestelakoan 2018ko irailaren 20a baino lehen argitaratutako fitxategi ofimatikoak egon daitezke, erabilerraztasun-eskakizun guztiak bete gabe. Dena den, ahalegina egin da gehienek betetzeko.

Erabilerraztasun-deklarazio hau prestatzea

  • Deklarazio hau 2021eko azaroaren 2an prestatu zen.
  • Deklarazioa presatzeko erabili den metodoari dagokionez, erakundeak berak egindako autoebaluaziora jo da.
  • Deklarazioaren azkeneko bertsioa: 2021eko azaroaren 2a.

Oharrak eta harremanetarako datuak

Erabilerraztasun-baldintzei buruzko komunikazioak

Erabilerraztasun-baldintzei buruzko komunikazioak egin daitezke (1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.a artikulua), besteak beste, ondorengo hauek:

  • Webgune honetan izan daitekeen edozein ez-betetze jakinaraztea.
  • Edukian sartzeko beste zailtasun batzuk helaraztea.
  • Webguneko erabilerraztasuna hobetzeko bestelako kontsultak edo iradokizunak formulatzea.

Harremanetarako inprimakiaren bitartez edo 944 044 708 telefono-zenbakira deituta.

Informazio erabilerrazaren eskaerak eta kexak

Errege Dekretuaren eskakizunak betetzeari buruzko kexak adieraz daitezke, baita 3. artikuluko 4. atalak xedatutakoaren arabera, Errege Dekretuaren aplikazio-eremuaz kanpo gelditzen diren edukien inguruko informazioa eskatu ere. Halaber, gehiegizko kargarengatik erabilerraztasun-baldintzak betetzetik salbuetsiak daudenei buruz ere galde daiteke.

Informazio erabilerrazaren eskaera eta kexetan sartzea

Komunikazioak, kexak eta informazio-eskaerak Berrikuntza Publikoaren Babeserako Unitateak jaso eta aztertuko ditu.

Aplikazio-prozedura

Informazio erabilerrazaren eskaera edo kexa egin ondoren honako ustezko hauetakoren bat betetzen bada:

  • Eskaera edo kexa ezetsi da.
  • Ez dago erabakiarekin ados.
  • Erantzunak 12.5 artikuluan aurrez ikusitako baldintzak ez ditu betetzen.
  • Hogei egun baliodun igaro dira erantzunik jaso gabe.

Erreklamazioa aurkez daiteke informazio erabilerraza, kexak eta erreklamazioak inprimakia erabiliz.

Erreklamazioak Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzak jaso eta aztertuko ditu.

Aukerako edukia

  • Webgune honek UNE-EN 301549:2019 Arauaren (PDF) eskakizunak aplikatzen ditu, aintzat hartuta 1112/2018 Errege Dekretuaren salbuespenak.
  • Erabilerraztasunaren azkeneko bertsioa 2020ko irailekoa da.
  • Webgunea optimizatuta dago hurrengo nabigatzaile hauentzat: Microsoft Internet Explorer 8.0 edo geroagoko bertsioak eta Firefox, Safari, Opera eta Google Chromeren azken indarreko bertsioak. Gomendatutako gutxieneko web-bereizmena hau da: 1280x1024.
  • Webgunea Responsive bistaratzeko diseinatuta dago, beraz, tablet gailuetan eta mugikorretan ezin hobeki bistaratzen da. Gailu horietan optimizatuta dago honako hauen azkeneko indarreko bertsio hauetan bistaratzeko: Chrome for mobile, Firefox for mobile, Safari mobile, Opera Mini eta Androiden jatorrizko nabigatzailea.

Alokabideri buruzko informazio gehiago