Menu

Kontaktua

Bilatu
 

Pribatutasun-politika

Portal de privacidad

ALOKABIDEk jakinarazten dizu informazio pertsonala tratatzen duela alokairuko etxebizitza publikoa kudeatzeko eta etxebizitzaren funtzio soziala garatzeko dituen eskumenak kudeatzeko. Halaber, jarraian, hainbat zerbitzutan datuak babesteko dugun politikaren berri ematen dizugu, nahi izanez gero kontsulta dezazun, Datuak Babesteko Europako 2016/679 Erregelamendua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko 3/2018 Legea betez.

Arduraduna

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza. Donostia-San Sebastián 1 – LAKUA 01010 Gasteiz

Eragilea

ALOKABIDE SA

Gamarrako atea 1A, etxabea (Boulevard eraikina) 01013 Gasteiz

Datuen babeserako ordezkaria: dpd@alokabide.eus

Xedea:

Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

Alokairuko etxebizitza publiko baten adjudikatzaileekin dagokion errentamendu-kontratua formalizatzeko; kontratu hori garatzeko, betetzeko eta errentariarekin sinatutako kontratu bidezko harremana kontrolatzeko; adjudikatutako etxebizitza aseguru-kontratu baten bidez aseguratzeko; ur-, gas- eta elektrizitate-horniduretan interesdunei alta eta baja emateko; etxejabeen erkidegoak kudeatzeko eta ordaintzera behartuta dauden errentariek erkidegoko kuotak ez ordaintzeagatik egin beharreko erreklamazioak kudeatzeko; etxebizitzetan mantentze-lanak egiteko eta etxebizitzetan aldaketa-, hobekuntza- eta eraberritze-lanak egiteko; errentatutako etxebizitza utzi eta gero hautemandako kalteengatiko eta alokairuak ez ordaintzeagatiko erreklamazioak kudeatzeko; gogobetetasun-inkestak egiteko eta adjudikatutako etxebizitzari buruzko informazio orokorra eta teknikoa bidaltzeko.

 

ALOKABIDEREN Gizarte Laguntzak lagunduko die adjudikatzaileei, zehazki, honako hauen bidez: alokairuko etxebizitza babestuen parkean bizi diren errentarien gizarte- eta hezkuntza-kudeaketa integrala egitea; etxebizitzak zuzenean adjudikatzea zaurgarritasun-egoera berezietan; etxejabeen elkarteetan esku hartzea, bitartekari gisa, bizikidetza-arazoak dauden auzoetan; esku-hartze komunitarioak egitea (bizikidetza sustatzeko lehiaketa parte-hartzaileak, bizikidetzarako arauei buruzko prestakuntza-ikastaroak eta antzekoak); okupazioek, azpierrentamenduek, ez ordaintzeek edo kontratuaren urratzeek eragindako prozesu judizialetan etxegabetzeen aurkako protokoloa kudeatzea; eta dagokion udaleko gizarte-zerbitzuekin koordinatzea, goian adierazitako helburuetarako beharrezkoa denean.

Lege-oinarria

Zein lege-oinarri du zure datuen tratamenduak?

Informazio horren kudeaketaren eta tratamenduaren oinarrian Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorreko 6.1b), 6.1.c), 9.2.g) eta 9.2.f) artikuluak daude; zehazki, kontratu-harremana betetzeari, legezko betebeharrak betetzeari, Administrazio Publikoak oinarrizko interes publiko bat erabiltzeari eta erreklamazioari buruzkoak dira arestian aipatutako artikuluak.

Hartzaileak

Zein kasutan jakinaraziko ditugu zure datuak?

Zure datuak hirugarren banako edo erakundeei jakinarazi ahal izango zaizkie beharrezkoa bada legez ezarritako betebeharrak betetzeko, eta, edonola ere, honako hauei bakarrik: adjudikatutako etxebizitzako aseguru-konpainiei, etxejabeen elkarteko presidenteari, gizarte-zerbitzuei (goian adierazitako baldintzetan), erreklamazioak egiteko eskumena eta, hala badagokio, egin ez diren ordainketak erreklamatzeko eskumena duten organismoei. Hori guztia kontratu-harremana eta legezko betebeharrak betetzeari, Administrazio Publikoak oinarrizko interes publiko bat erabiltzeari eta erreklamazioak egiteari buruzko Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 6.1b), 6.1.c), 9.2.g) eta 9.2.f) artikuluak aplikatuz egingo da.

Nazioarteko datu-transferentziak:

Zein kasutan egiten dira?

Informazio guztia MICROSOT AZURE eta SALESFORCE datuak biltegiratzeko zerbitzuen bidez kudeatzen da. Zerbitzariak Europar Batasunean daude kokatuta, eta teknikariak AEBn; edonola ere, Europar Batasuneko datuak babesteko agintariek onetsitako kontratu-baldintzak dituzte.

Gordetzea

Zenbat denboraz gordetzen ditugu zure datuak?

Kontratua indarrean dagoen bitartean. Alabaina, datuak blokeatuta egongo dira zerbitzuaren kudeaketagatik erreklamazioak aurkezteko eta datu pertsonalen tratamendua kudeatzeko nahitaezko epeetan.

Eskubideak

Zein eskubide daukazu zure datuak ematen badizkiguzu?

Eskubidea duzu ALOKABIDE zuri buruzko datuak tratatzen ari den edo ez berresteko.

Zehazki, interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak atzitzeko, eta zehatzak diren datuak zuzentzeko, eta, hala badagokio, datu horiek ezabatzea eskatzeko, besteak beste, datu horiek jasotzea eragin zuten xedeetarako beharrezkoak ez direnean. Horrez gain, eskubidea dute beren datuen tratamendua mugatu dadila eskatzeko. Kasu horretan, datuak erreklamazioak egiteko edo jasotako erreklamazioetatik defendatzeko baino ez ditugu gordeko.

Inguruabar jakinetan eta beren egoera pertsonalarekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesdunek aukera dute datuen tratamendua aurkaratzeko. Kasu horretan, ALOKABIDEK datuak tratatzeari utziko dio, ezinbesteko interes legitimoengatik edo jasotako erreklamazioetatik defendatzeko bada izan ezik.

Bere eskubideak erabiltzeko, interesdunak arduradunaren atalean adierazita dauden helbide postal edo elektronikora bidali beharko du bere eskaera; horretarako, eskaera egiteko eredu-inprimaki bat dago eskuragarri gure pribatutasun-atarian.

Horrez gain, erreklamazio bat aurkez dezake Datuak Babesteko Agentziaren aurrean, bereziki bere eskubideak erabilita ere, konforme ez dagoenean. Erreklamazioak www.avpd.es webgunean adierazitako helbide postal eta/edo elektronikora igorri beharko dira.

Segurtasuna

 

Datuak konfidentzialtasun osoz tratatuko dira, eta segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzakoak aplikatuko zaizkie, datuok aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea eta atzitzea galarazteko.

Euskadi, auzolana