Kondentsazioak eragindako hezetasunak
Negua iristean arropa sendoa hartzen dugu. Esku-larruak, gorroa, bufanda, jertse sendoa... lagungarri zaizkigu hurrengo hileak ahalik eta erosoen igarotzeko.
Hala ere, gure eraikinak ezin jantzi edo babestu daitezke hain erraz hotzaren kontra.
Berogailua piztu eta beroa, ezinbestean, hormetatik joaten da; batzuetan besteetan baino gehiago.
Horrez gain, etxean bizi garenean, ur-lurrun kantitate handia sortzen dugu: janaria prestatzen, arnasa hartzen, arropa esekitzen, dutxan... Hain zuzen ere hormetara, sabaietara, arropara, altzarietara, etab. doan lurruna, eta horrek guztiak umeldu egiten ditu hormak. Hezetasun-ziklo horiek, egoeraren arabera (tenperatura/berokuntza eta hezetasuna/aireztapena), lizun-orban beltzak sorraraz ditzakete.
Sortutako lurrun kantitatea eta hotza, beraz, patologia honen protagonistak dira
Nola sortzen dira, orduan, kondentsazioak?
Ur-lurruna (nahiko kontzentraturik) azalera hotzarekin topo egitean (aireztapen txikiko eremuak edo berogailurik gabekoak, leihoetako beirak, armairuen edo errezelen atzealdeak, etab.) ur bihurtu eta azalera bustitzen du.
Azalera horiek, askotan, lehortu egiten dira berogailua erabiltze hutsagatik edo aireztapenaren ondorioz. Alabaina, beste batzuetan, hotzak jarraitzen duenean edo azalerak lehortzen ez direnean, orban ilunak azaltzen dira, kondentsazioak eragindako orbanak deritzenak, hau da, lizuna edo urdina.
Non agertzen dira sarrien orban horiek?
Kondentsazioak eragindako orbanak aireztapen gutxiko tokietan eta azalera hotzak direnean agertzen dira:
Hormen arteko elkarguneetan edo hormen eta sabaien edo lurren artean, agertu ohi dira, normalean hormako alderik hotzena izaten baita. Altzarien eta errezelen atzealdeetan ere bai, gutxien aireztaturik dauden aldeak direlako.
- Ez da beharrezkoa euria hezetasuna azal dadin,nahikoa da hotza egitea.
- Hasieran ez da ikusten, azaleko hezetasuna da eta.
- Hezetasuna, behar bezala lehortzen ez denean (berogailuaz edota mugimenduan den aireaz), orban ilun txikiak sorrarazten ditu hormetako edo sabaietako alde hotzetan.
- Hormetan eta sabaietan hedatzen diren ondoak eta lizunak eragiten dituzte normalean.
- Orbanak lehortzen direnean, ez dute markarik edo uztai biribilik uzten uraren iragazpenak uzten dituen bezala, baina bai lizun hondarrak.
- Etxebizitza berriek edo berrituek ere izan ditzakete kondentsazio arazoak, zeren eta hermetikoegiak diren leihoek zaildu egiten baitute etxebizitzako airea berritzea.
Hezetasuna desagerrarazteko gomendioak
Eraginpeko hormetako eta sabaietako lizuna eta onddoak kentzeko, uraz eta lixibaz bustitako zapia erabil daiteke.
Eraginpeko hormen eta sabaien tratamenduan, lizunaren eta onddoen kontrako pintura egokia erabil dezakezu.
Aurre-zaintzako gomendioak
Sukaldetik, komunetik edo arropa lehortzen den tokitik datorren oso aire umela ez dadila iritsi beste gela batzuetara.
Ziurtatu aireztapena gela guztietan. Hala, aire umela kanpora aterako da.
Zentzuz erabili berogailua, bat-bateko tenperatura aldaketa handirik eragin gabe.
Nola galarazi hezetasuna agertzea?
Ohitura txikiak aldatzea lagungarria izan daiteke etxebizitza erabiltzeak eragindako hezetasunak desagerrarazteko:
Izan daitezkeen arrazoiak | Zer egin dezaket horiek galarazteko? | |
---|---|---|
Aireztapena | Oso aire hotzarekin aireztatzea. | Hain tenperatura hotza ez deneko eguneko uneetan aireztatzea.. Adibidez, ez ireki leihoak urtarril-otsaileko goizetan, tenperatura oso baxua denean; hileotan hobe da eguerdira arte itxarotea aireztatzeko. Komenigarria da ere euria ari ez duenean aireztatzea, kaleko hezetasun maila txikiagoa denean. |
Gela bat une oso jakin batean aireztatzea baina jarraipenik gabe. | Janaria prestatu bitartean eta dutxa erabili ondoren aireztatzea. | |
Ur-lurrun gehiegi sortzea dutxa erabiltzean, janaria prestatzean edo arropa umela etxebizitzaren barruan esekita. | Saia zaitez ur-lurrun gehiegirik ez sortzen etxebizitza ondo aireztatzea zaila denean. Baliteke etxebizitza goizean ez aireztatzea irten baino lehen edo oheratu baino lehen eta, beraz, ez da gomendagarria ordu horretan dutxatzea. | |
Saretoak estaltzea eta, hala, inguruaren aireztapena buxatzea. | Horregatik, inoiz ez dira sukaldeetan eta komunetan egoten diren aireztapen-saretoak estali behar. | |
Berogailua |
· Uneka erabiltzea berogailua jarraipenik gabe. · Etxebizitza guztia ez berotzea. · Uniformeki berotzen ez duten berogailuak erabiltzea eta, gainera, ur-lurruna sorrarazten dutenak hala nola butano edo keroseno estufak, olio-berogailuak. |
Ez eragin bat-bateko tenperatura aldaketa handirik. Hobe da tenperatura 18-19ºC-tan mantentzea eta 20-21ºC-ra igotzea zuzenean, 16ºC-tik 21ºC-raino igotzea baino. Etxebizitzak tenperatura homogeneoa badu, gastu txikiagoa izango da. |
Gehiegizko okup. | Pertsona gehiegi gela batean edo etxebizitzan (gehiegizko okupazioa) hala nola sehaskak gurasoen logelan, etab. | Etengabeko aireztapena ziurtatzea beste gela batzuetatik. |
Zalantzarik baduzu, jarri harremanetan Alokabiderekin 944 044 708 telefono zenbakian.