Menu

Kontaktua

Bilatu
 

Kontratua amaitzea

Zure kontratua amaitzeko bi modu daude:

  • Baja boluntarioa eskatuta: epea amaitu aurretik kontratua amaitzea erabakitzen duzunean
  • Kontratuan adierazitako epea amaitzeagatik.

Lehen kasuan, hitzordua eskatu behar duzu gure bulegoetan, eta bertan adieraziko dizute giltzak eman aurretik egin beharrekoa (baja hartu aurretik jakinarazteko agiria sinatu, hornikuntzen baja, etxebizitzaren egoera eta hainbat izapide). 

Bigarren kasuan, kontratuaren suntsiarazpena jakinaraziko zaizu eta dokumentazio jakin bat eskatuko zaizu etxebizitza soziala eskuratzeko baldintzak betetzen jarraitzen duzula egiaztatzeko, Alokabiderekin ordainketak egunean dituzula, etxebizitza ondo erabili duzula eta kontratuko gainerako betebeharrak errespetatu dituzula egiaztatuko dugu. Baldintza guztiak betetzen badituzu, beste atzipenaldi-kontratu bat sinatzeko deialdia egingo da; kasu horretan, jarraitu beharreko urratsen berri emango dizugu.

Euskadi, auzolana