Menu

Kontaktua

Bilatu
 

Euskadi.eusen sartu image

Hasiera

Portal de privacidad

ALOKABIDEk jakinarazten dizu informazio pertsonala tratatzen duela alokairuko etxebizitza publikoa kudeatzeko eta etxebizitzaren funtzio soziala garatzeko dituen eskumenak kudeatzeko. Halaber, jarraian, hainbat zerbitzutan datuak babesteko dugun politikaren berri ematen dizugu, nahi izanez gero kontsulta dezazun, Datuak Babesteko Europako 2016/679 Erregelamendua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko 3/2018 Legea betez.

Tratamenduaren arduraduna

ALOKABIDE Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzak eskuordetuta.

Gamarrako atea 1A, etxabea (Boulevard eraikina) 01013 Gasteiz.

Telefono-zenbakia: 944044708

Datuak babesteko ordezkaria: dpd@alokabide.eus

Tratamendu-eragilea

Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza.

Tratamenduaren xedea

Bitartekaritza-prozesuen eta titulartasun pribatuko etxebizitzak alokairu publikoko sisteman txertatzeko prozesuak kudeatzea, baita prozesu horietara bideratutako programak administratzeko, garatzeko, betetzeko eta dagokion harreman juridikoa aurretiaz ezarritako baldintzetan gauzatzen dela egiaztatu ahal izateko izapideak ere.

Oinarri juridikoa

ALOKABIDEREN eta gizarte-erabilerara bideratutako etxebizitza libreen jabeen arteko harreman juridikoa gauzatzea, eta aplikagarriak diren legezko betebeharrak betetzea eta eskumen publikoak erabiltzea, baita, bidezkoa bada, erreklamazioak egitea edo erreklamazioetatik defendatzea ere; izan ere, horretarako aukera ematen dute Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorreko 6.1.c), 6.1.e) eta 9.2.f) artikuluek, honako hauek aplikatuta: Hiri-errentamenduen 29/1994 Legea eta ondorengo garapenak; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina; 39/2008 Dekretua (martxoaren 4koa, Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa); eta etxebizitza hutsen eta etxebizitzak errentamendu-merkatuan txertatzea sustatzeko programak arautzen dituzten dekretuak.

Hartzaileak

Jasotako eta/edo sortutako datuak ez zaizkie hirugarren pertsona edo erakundeei lagako, horretarako legezko betebeharrik ez badago. Alabaina, laga egingo zaizkie, bidezkoa bada, edukitzailearen eta edukiaren aseguru-poliza kontratatzeko bitartekari-lanak egiten dituen aseguru-etxe edo -artekaritzari; konponketa-lanak (igeltserotza- eta iturgintza-lanak, besteak beste) egiten dituzten enpresa edo gremioei, eta hornidura-enpresei (elektrizitatea, gasa, ura edo beste batzuk), etxebizitzak legez ezarritako baldintzak bete ditzan egin beharreko berritze- eta egokitze-lanen aurrekontua egin eta obrak gauzatzeko eta helburu hori lortzeko beharrezkoak diren gainerako jarduketak egite aldera. Hori guztia kontratu bidezko harreman juridikoa eta legezko betebeharrak betetzeari, eskumen publikoak gauzatzeari eta erreklamazioak egiteari buruzko Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorreko 6.1b), 6.1.c), 6.1e) eta 9.2.f) artikuluak aplikatuta.

Nazioarteko datu-transferentziak

Informazio guztia MICROSOT AZURE eta SALESFORCE datuak biltegiratzeko zerbitzuen bidez kudeatzen da. Zerbitzariak Europar Batasunean daude kokatuta, eta teknikariak AEBn; edonola ere, Europar Batasuneko datuak babesteko agintariek onetsitako kontratu-baldintzak dituzte.

Gordetzea

Datuak bilketaren xedea betetzeko eta balizko erantzukizunak zehazteko beharrezkoak diren bitartean gordeko dira. Fitxategien eta dokumentazioaren araudian ezarritakoa aplikatuko zaie.

Eskubideak

Honako hauek eskatzeko eskubidea duzu: tratamenduaren xede diren datu pertsonalak ikustea, zehatzak edo osoak ez diren datuak zuzentzea edo aldatzea, desegokiak edo gehiegizkoak diren datuak ezabatzea eta datuen tratamendua mugatzea.

Horretarako, zure datuen tratamenduari lotutako eskubideak balia ditzakezu ALOKABIDEri eskaera bat bidalita, tratamenduaren arduraduna den erakunde honen identifikazio-atalean adierazitako posta-helbidera edo helbide elektronikora. Horretarako, eskabide-eredu bat duzu gure pribatutasun-atarian.

Era berean, Datuak Babesteko Euskal Bulegoan edozein erreklamazio egiteko aukera duzu posta-helbidearen bidez (Beato Tomás de Zumarraga kalea 71, 3. solairua, 01008 Gasteiz), batez ere ez baduzu lortu zure eskubideak behar bezala baliatzea.

Segurtasuna

Zure datuak behar bezala kudeatzen direla bermatzeko ezarri diren neurriak 3/2010 Errege Dekretuaren (urtarrilaren 8koa, Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duena) II. eranskinean (Segurtasun-neurriak) jasotakoak dira.

Euskadi, auzolana