Joan edukira

Alokatzea?
Orain errazago

GAZTELAGUN 18 eta 35 urte bitarteko gazteen emantzipazioa laguntzeko alokairuaren ordainketaren laguntza zuzena da.

Bakarrik bizi bazara, pisua partekatzen baduzu edo zure ardurapean pertsonak badituzu, orain alokatzea errazagoa da.

hucha

Nola funtzionatzen du?

1

Baldintza guztiak bete behar dituzu.

2

Izapidetu eskaera eta eskatu beharrezko dokumentuak.

3

Eskaera onesten denean, laguntza jasoko duzu baldintzak betetzen jarraitzen duzun bitartean.

regadera

Eskatzeko minutu batzuk beharko dituzu

Online eskaera erraz izapidetu dezakezu, ordenagailu edo mugikor batetik. Horretarako honako hau kontuan izan:

ESKA EZAZU ORAIN

Horrez gain, eskaera esteka honetan egin daiteke, eta ondoren inprimatu eta entregatu beharko da sinatutako eskabide-eredua Alokabideren bulegoetan, Zuzenean herritarrentzako arreta-zerbitzuan edo baimendutako beste batzuetan.

Gogora ezazu aurrez aurre ere aurkez dezakezula gure bulegoetan hitzordua eskatuta jendaurreko ordutegiaren barruan.

* Gaztelagun Berria programa Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuaren 2022ko Apirilaren 26(e)ko Aginduan araututa dagoela, 2022ko Maiatzaren 6(e)an argitaratua.

pareja

Ane eta Javi

Anek eta Javik 650 euro ordaintzen dituzte hilean Lasarte-Orian etxebizitza alokatzeagatik. Izatezko bikotea dira, beraz, baldintzak betetzen badituzte, 300 euro jaso ditzakete, laguntzak eman dezakeen gehienekoa baita.

cajas mudanza

Mikel eta Jon

Mikel eta Jonek 600 euro ordaintzen dituzte Galdakaon etxebizitza alokatzeagatik, 300 euro bakoitzak, hain zuzen ere. Laguntzaren baldintzak betetzen dituztenez, bakoitzak hilean 180 euro jaso ditzake.

Zuk ere eska dezakezu laguntza?

Egin ezazu testa laguntzaren baldintzak betetzen dituzun jakiteko.

Hasi testa

Gaztelaguni buruzko galdera gehiago dituzu?

Normala da hainbat zalantza sortzea, hori dela eta, galderarik ohikoenekin zerrenda bat egin dugu.

Ohiko galderak
perro

Izapide elektronikoak

Zure espedientea kontsulta dezakezu, dokumentuak erantsi edo jakinarazpenak erraz eta azkar jaso.

nire karpeta

Interesko dokumentuak

close overlay
 
Gaztelagun oharrak

Gehieneko baldintza ekonomiko berriak:
Banaka eskatuz gero: 26.725 euro
Familia-unitate modura: 32.724 euro
Familia ugaria: 34.906 euro

Alokabideri buruzko informazio gehiago