Menu

Kontaktua

Bilatu
 

Euskadi.eusen sartu image

Hasiera

Portal de privacidad

ALOKABIDEk jakinarazten dizu informazio pertsonala tratatzen duela alokairuko etxebizitza publikoa kudeatzeko eta etxebizitzaren funtzio soziala garatzeko dituen eskumenak kudeatzeko. Halaber, jarraian, hainbat zerbitzutan datuak babesteko dugun politikaren berri ematen dizugu, nahi izanez gero kontsulta dezazun, Datuak Babesteko Europako 2016/679 Erregelamendua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko 3/2018 Legea betez.

Arduraduna

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

ALOKABIDE SA

Gamarrako atea 1A, etxabea (Boulevard eraikina) 01013 Gasteiz

Datuak Babesteko ordezkariarekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa: dpd@alokabide.eus

Xedea

Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

Erakundearentzat interesgarriak diren eta sektore publikoari eta pribatuari lotuta dauden pertsonekiko harremana kudeatzeko.

Autonomoekin eta zerbitzuak ematen dituzten enpresetako ordezkariekin edo haiekin lan egiten duten erakunde eta langileekiko harreman komertziala kudeatzeko.

Lege-oinarria

Zein lege-oinarri du zure datuen tratamenduak?

Interes legitimoa, Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1. f) artikuluan ezarritakoaren arabera, erakundeak sektore publikoko eta pribatuko eragileekin harremanak eta komunikazioa izateko duen premiagatik aplikatu behar dena, funtzio publikoak betetzetik kanpo.

Hartzaileak

Zein kasutan jakinaraziko ditugu zure datuak?

Tratamenduari legez aplika dakiokeen arau batean lagapenak nahitaezkotzat jotzen diren kasuetan.

Nazioarteko datu-transferentziak

Zein kasutan egiten dira?

Informazio guztia MICROSOT AZURE eta SALESFORCE datuak biltegiratzeko zerbitzuen bidez kudeatzen da. Zerbitzariak Europar Batasunean daude kokatuta, eta teknikariak AEBn; edonola ere, Europar Batasuneko datuak babesteko agintariek onetsitako kontratu-baldintzak dituzte.

Gordetzea

Zenbat denboraz gordetzen ditugu zure datuak?

Datu pertsonalak gorde egingo dira interesdunak datuen tratamendu horren aurka dagoela edo baja eman duela adierazten duen arte edo kargu publikoan jarduteari edo erakunde publiko eta pribatuetako ordezkari izateari uzten dion arte.

Eskubideak

Zein eskubide daukazu zure datuak ematen badizkiguzu?

Eskubidea duzu ALOKABIDE zuri buruzko datuak tratatzen ari den edo ez berresteko.

Zehazki, interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak atzitzeko, eta zehatzak diren datuak zuzentzeko, eta, hala badagokio, datu horiek ezabatzea eskatzeko, besteak beste, datu horiek jasotzea eragin zuten xedeetarako beharrezkoak ez direnean. Horrez gain, eskubidea dute beren datuen tratamendua mugatu dadila eskatzeko. Kasu horretan, datuak erreklamazioak egiteko edo jasotako erreklamazioetatik defendatzeko baino ez ditugu gordeko.

Inguruabar jakinetan eta beren egoera pertsonalarekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesdunek aukera dute datuen tratamendua aurkaratzeko. Kasu horretan, ALOKABIDEK datuak tratatzeari utziko dio, ezinbesteko interes legitimoengatik edo jasotako erreklamazioetatik defendatzeko bada izan ezik.

Bere eskubideak erabiltzeko, interesdunak arduradunaren atalean adierazita dauden helbide postal edo elektronikora bidali beharko du bere eskaera; horretarako, eskaera egiteko eredu-inprimaki bat dago eskuragarri gure pribatutasun-atarian.

Horrez gain, erreklamazio bat aurkez dezake Datuak Babesteko Agentziaren aurrean, bereziki bere eskubideak erabilita ere, konforme ez dagoenean. Erreklamazioak www.avpd.es webgunean adierazitako helbide postal eta/edo elektronikora igorri beharko dira.

Segurtasuna

 

Datuak konfidentzialtasun osoz tratatuko dira, eta segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzakoak aplikatuko zaizkie, datuok aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea eta atzitzea galarazteko.

Euskadi, auzolana