Menu

Kontaktua

Bilatu
 

Euskadi.eusen sartu image

Hasiera

Portal de privacidad

ALOKABIDEk jakinarazten dizu informazio pertsonala tratatzen duela alokairuko etxebizitza publikoa kudeatzeko eta etxebizitzaren funtzio soziala garatzeko dituen eskumenak kudeatzeko. Halaber, jarraian, hainbat zerbitzutan datuak babesteko dugun politikaren berri ematen dizugu, nahi izanez gero kontsulta dezazun, Datuak Babesteko Europako 2016/679 Erregelamendua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko 3/2018 Legea betez.

Tratamendu-eragilea

ALOKABIDE Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzak eskuordetuta, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila.

Gamarrako atea 1A, behea (Boulevard eraikina) 01013 Vitoria-Gasteiz.

Telefonoa: 944044708

Datuen babeserako ordezkaria: dpd@alokabide.eus

Tratamenduaren arduraduna

Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila.

Tratamenduaren helburua

Alokabidek kudeatzen dituen alokairu publikoko zerbitzu eta prestazioei buruzko arreta eta orientazioa ematea.

Alokairu publikoko etxebizitza eskaerari lotuta aurkeztutako dokumentazioa jaso, identifikatu eta erregistratzea, bai eta betetzea ere.

Orientazioa eta beharrizanak erakunde edo instituzio eskudunetara bideratzea.

Etxebizitzak mantentzeko, kontserbatzeko eta birgaitzeko jarduketak, higiezinei, horien jabeei eta errentariei dagokienez.

Kontsultei eta iradokizunei erantzutea.

Oinarri juridikoa

Interes publikoaren izenean edo botere publikoaren izenean egindako misio bat betetzeko beharrezko tratamendua, Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) eta 9.2.g) artikuluetan oinarrituta, honako araudi hau aplikatuz:

  • 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
  • 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.
  • 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.
  • Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina, 1/1997 Legegintzako Dekretuak, azaroaren 11koak, onartzen duena.
  • 21/2012 Dekretua, otsailaren 21ekoa, Administrazio Elektronikoari buruzkoa.
  • 72/2008 Dekretua, apirilaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoa.
  • 11/2007 Legea, Herritarrek zerbitzu publikoetara sarbide elektronikoa izateari buruzkoa.

Hartzaileak

Zure datu pertsonalak ez zaizkie hirugarren banako edo erakundeei helaraziko, salbu eta ezinbestekoa bada legez ezarritako betebehar bat betetzeko. Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) artikulua.

Nazioarteko transferentziak:

Informazio guztia MICROSOT AZURE eta SALESFORCE datuak biltegiratzeko zerbitzuen bidez kudeatzen da. Zerbitzariak Europar Batasunean daude kokatuta, eta teknikariak AEBn; edonola ere, Europar Batasuneko datuak babesteko agintariek onetsitako kontratu-baldintzak dituzte.

Gordetzea

Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den epean. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Eskubideak

Honako hauek eskatzeko eskubidea duzu: tratamenduaren xede diren datu pertsonalak ikustea, zehatzak edo osoak ez diren datuak zuzentzea edo aldatzea, desegokiak edo gehiegizkoak diren datuak ezabatzea eta datuen tratamendua mugatzea.

Horretarako, zure datuen tratamenduari lotutako eskubideak balia ditzakezu ALOKABIDEri eskaera bat bidalita, tratamenduaren arduraduna den erakunde honen identifikazio-atalean adierazitako posta-helbidera edo helbide elektronikora. Horretarako, eskabide-eredu bat duzu gure pribatutasun-atarian.

Era berean, Datuak Babesteko Euskal Bulegoan edozein erreklamazio egiteko aukera duzu posta-helbidearen bidez (Beato Tomás de Zumarraga kalea 71, 3. solairua, 01008 Gasteiz), batez ere ez baduzu lortu zure eskubideak behar bezala baliatzea.

Segurtasuna

Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. eranskinean (Segurtasun Neurriak) aurreikusitakoarekin.

Euskadi, auzolana