Logotipo Alokabide

Euskadi.eusen logotipoa

Informazio politika

ALOKABIDEk jakinarazten dizu informazio pertsonala tratatzen duela alokairuko etxebizitza publikoa kudeatzeko eta etxebizitzaren funtzio soziala garatzeko dituen eskumenak kudeatzeko. Halaber, jarraian, hainbat zerbitzutan datuak babesteko dugun politikaren berri ematen dizugu, nahi izanez gero kontsulta dezazun, Datuak Babesteko Europako 2016/679 Erregelamendua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko 3/2018 Legea betez.

Tratamendu-eragilea

ALOKABIDE Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzak eskuordetuta, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila.

Gamarrako atea 1A, behea (Boulevard eraikina) 01013 Vitoria-Gasteiz.

Telefonoa: 944044708

Datuen babeserako ordezkaria: dpd@alokabide.eus

Tratamenduaren arduraduna

Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila.

Tratamenduaren helburua

Alokabidek kudeatzen dituen alokairu publikoko zerbitzu eta prestazioei buruzko arreta eta orientazioa ematea.

Alokairu publikoko etxebizitza eskaerari lotuta aurkeztutako dokumentazioa jaso, identifikatu eta erregistratzea, bai eta betetzea ere.

Orientazioa eta beharrizanak erakunde edo instituzio eskudunetara bideratzea.

Etxebizitzak mantentzeko, kontserbatzeko eta birgaitzeko jarduketak, higiezinei, horien jabeei eta errentariei dagokienez.

Kontsultei eta iradokizunei erantzutea.

Oinarri juridikoa

Interes publikoaren izenean edo botere publikoaren izenean egindako misio bat betetzeko beharrezko tratamendua, Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) eta 9.2.g) artikuluetan oinarrituta, honako araudi hau aplikatuz:

  • 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
  • 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.
  • 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.
  • Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina, 1/1997 Legegintzako Dekretuak, azaroaren 11koak, onartzen duena.
  • 21/2012 Dekretua, otsailaren 21ekoa, Administrazio Elektronikoari buruzkoa.
  • 72/2008 Dekretua, apirilaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoa.
  • 11/2007 Legea, Herritarrek zerbitzu publikoetara sarbide elektronikoa izateari buruzkoa.

Hartzaileak

Zure datu pertsonalak ez zaizkie hirugarren banako edo erakundeei helaraziko, salbu eta ezinbestekoa bada legez ezarritako betebehar bat betetzeko. Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) artikulua.

Nazioarteko transferentziak:

Informazio guztia MICROSOT AZURE eta SALESFORCE datuak biltegiratzeko zerbitzuen bidez kudeatzen da. Zerbitzariak Europar Batasunean daude kokatuta, eta teknikariak AEBn; edonola ere, Europar Batasuneko datuak babesteko agintariek onetsitako kontratu-baldintzak dituzte.

Gordetzea

Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den epean. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Eskubideak

Honako hauek eskatzeko eskubidea duzu: tratamenduaren xede diren datu pertsonalak ikustea, zehatzak edo osoak ez diren datuak zuzentzea edo aldatzea, desegokiak edo gehiegizkoak diren datuak ezabatzea eta datuen tratamendua mugatzea.

Horretarako, zure datuen tratamenduari lotutako eskubideak balia ditzakezu ALOKABIDEri eskaera bat bidalita, tratamenduaren arduraduna den erakunde honen identifikazio-atalean adierazitako posta-helbidera edo helbide elektronikora. Horretarako, eskabide-eredu bat duzu gure pribatutasun-atarian.

Era berean, Datuak Babesteko Euskal Bulegoan edozein erreklamazio egiteko aukera duzu posta-helbidearen bidez (Beato Tomás de Zumarraga kalea 71, 3. solairua, 01008 Gasteiz), batez ere ez baduzu lortu zure eskubideak behar bezala baliatzea.

Segurtasuna

Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. eranskinean (Segurtasun Neurriak) aurreikusitakoarekin.

Arduraduna

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza. Donostia-San Sebastián 1 – LAKUA 01010 Gasteiz

Eragilea

ALOKABIDE SA

Gamarrako atea 1A, etxabea (Boulevard eraikina) 01013 Gasteiz

Datuen babeserako ordezkaria: dpd@alokabide.eus

Xedea:

Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

Interesdunari jakinarazteko alokairuko etxebizitza bat adjudikatu zaiola, errentamendu-kontratua formalizatzeko egin beharreko prestaketa-jarduerak kudeatzeko eta adjudikazioei egindako uko egiteak gestionatzeko.

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailari adjudikazioaren berri emateko.

Etxebideri (Eusko Jaurlaritza) jakinarazteko adjudikazioari uko egin diotenen datuak, interesdunen zerrendatik atera ditzan.

Lege-oinarria

Zein lege-oinarri du zure datuen tratamenduak?

Eskumen publikoak erabiltzea, Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 9.2.g) artikuluaren arabera eta kontratu bidezko harremana finkatzeko prestaketa-egintzak gauzatzea, Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 6.1.b) artikuluaren arabera.

Hartzaileak

Zein kasutan jakinaraziko ditugu zure datuak?

Zure datu pertsonalak ez zaizkie hirugarren banako edo erakundeei helaraziko, salbu eta ezinbestekoa bada legez ezarritako betebehar bat betetzeko edo Alokabideren Gizarte Laguntzako Unitateak esku hartu behar duen kasuetan dagokion udaleko gizarte-zerbitzuekin koordinatzeko, adjudikaziodunak adjudikatutako etxebizitzarekiko dituzten betebeharrak betetzera bideratzeko, etxebizitza publikoaren funtzio sozialaren aldarrikapen gisa.

Nazioarteko datu-transferentziak:

Zein kasutan egiten dira?

Informazio guztia MICROSOT AZURE eta SALESFORCE datuak biltegiratzeko zerbitzuen bidez kudeatzen da. Zerbitzariak Europar Batasunean daude kokatuta, eta teknikariak AEBn; edonola ere, Europar Batasuneko datuak babesteko agintariek onetsitako kontratu-baldintzak dituzte.

Gordetzea

Zenbat denboraz gordetzen ditugu zure datuak?

Kontratua indarrean dagoen bitartean. Datuak blokeatuta egongo dira zerbitzuaren kudeaketagatik erreklamazioak aurkezteko eta datu pertsonalen tratamendua kudeatzeko nahitaezko epeetan.

Eskubideak

Zein eskubide daukazu zure datuak ematen badizkiguzu?

Eskubidea duzu ALOKABIDE zuri buruzko datuak tratatzen ari den edo ez berresteko.

Zehazki, interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak atzitzeko, eta zehatzak diren datuak zuzentzeko, eta, hala badagokio, datu horiek ezabatzea eskatzeko, besteak beste, datu horiek jasotzea eragin zuten xedeetarako beharrezkoak ez direnean. Horrez gain, eskubidea dute beren datuen tratamendua mugatu dadila eskatzeko. Kasu horretan, datuak erreklamazioak egiteko edo jasotako erreklamazioetatik defendatzeko baino ez ditugu gordeko.

Inguruabar jakinetan eta beren egoera pertsonalarekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesdunek aukera dute datuen tratamendua aurkaratzeko. Kasu horretan, ALOKABIDEK datuak tratatzeari utziko dio, ezinbesteko interes legitimoengatik edo jasotako erreklamazioetatik defendatzeko bada izan ezik.

Bere eskubideak erabiltzeko, interesdunak arduradunaren atalean adierazita dauden helbide postal edo elektronikora bidali beharko du bere eskaera; horretarako, eskaera egiteko eredu-inprimaki bat dago eskuragarri gure pribatutasun-atarian.

Horrez gain, erreklamazio bat aurkez dezake Datuak Babesteko Agentziaren aurrean, bereziki bere eskubideak erabilita ere, konforme ez dagoenean. Erreklamazioak www.avpd.es webgunean adierazitako helbide postal eta/edo elektronikora igorri beharko dira.

Segurtasuna

Datuak konfidentzialtasun osoz tratatuko dira, eta segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzakoak aplikatuko zaizkie, datuok aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea eta atzitzea galarazteko.

Arduraduna

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza. Donostia-San Sebastián 1 – LAKUA 01010 Gasteiz

Eragilea

ALOKABIDE SA

Gamarrako atea 1A, etxabea (Boulevard eraikina) 01013 Gasteiz

Datuen babeserako ordezkaria: dpd@alokabide.eus

Xedea:

Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

Alokairuko etxebizitza publiko baten adjudikatzaileekin dagokion errentamendu-kontratua formalizatzeko; kontratu hori garatzeko, betetzeko eta errentariarekin sinatutako kontratu bidezko harremana kontrolatzeko; adjudikatutako etxebizitza aseguru-kontratu baten bidez aseguratzeko; ur-, gas- eta elektrizitate-horniduretan interesdunei alta eta baja emateko; etxejabeen erkidegoak kudeatzeko eta ordaintzera behartuta dauden errentariek erkidegoko kuotak ez ordaintzeagatik egin beharreko erreklamazioak kudeatzeko; etxebizitzetan mantentze-lanak egiteko eta etxebizitzetan aldaketa-, hobekuntza- eta eraberritze-lanak egiteko; errentatutako etxebizitza utzi eta gero hautemandako kalteengatiko eta alokairuak ez ordaintzeagatiko erreklamazioak kudeatzeko; gogobetetasun-inkestak egiteko eta adjudikatutako etxebizitzari buruzko informazio orokorra eta teknikoa bidaltzeko.

ALOKABIDEREN Gizarte Laguntzak lagunduko die adjudikatzaileei, zehazki, honako hauen bidez: alokairuko etxebizitza babestuen parkean bizi diren errentarien gizarte- eta hezkuntza-kudeaketa integrala egitea; etxebizitzak zuzenean adjudikatzea zaurgarritasun-egoera berezietan; etxejabeen elkarteetan esku hartzea, bitartekari gisa, bizikidetza-arazoak dauden auzoetan; esku-hartze komunitarioak egitea (bizikidetza sustatzeko lehiaketa parte-hartzaileak, bizikidetzarako arauei buruzko prestakuntza-ikastaroak eta antzekoak); okupazioek, azpierrentamenduek, ez ordaintzeek edo kontratuaren urratzeek eragindako prozesu judizialetan etxegabetzeen aurkako protokoloa kudeatzea; eta dagokion udaleko gizarte-zerbitzuekin koordinatzea, goian adierazitako helburuetarako beharrezkoa denean.

Lege-oinarria

Zein lege-oinarri du zure datuen tratamenduak?

Informazio horren kudeaketaren eta tratamenduaren oinarrian Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorreko 6.1b), 6.1.c), 9.2.g) eta 9.2.f) artikuluak daude; zehazki, kontratu-harremana betetzeari, legezko betebeharrak betetzeari, Administrazio Publikoak oinarrizko interes publiko bat erabiltzeari eta erreklamazioari buruzkoak dira arestian aipatutako artikuluak.

Hartzaileak

Zein kasutan jakinaraziko ditugu zure datuak?

Zure datuak hirugarren banako edo erakundeei jakinarazi ahal izango zaizkie beharrezkoa bada legez ezarritako betebeharrak betetzeko, eta, edonola ere, honako hauei bakarrik: adjudikatutako etxebizitzako aseguru-konpainiei, etxejabeen elkarteko presidenteari, gizarte-zerbitzuei (goian adierazitako baldintzetan), erreklamazioak egiteko eskumena eta, hala badagokio, egin ez diren ordainketak erreklamatzeko eskumena duten organismoei. Hori guztia kontratu-harremana eta legezko betebeharrak betetzeari, Administrazio Publikoak oinarrizko interes publiko bat erabiltzeari eta erreklamazioak egiteari buruzko Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 6.1b), 6.1.c), 9.2.g) eta 9.2.f) artikuluak aplikatuz egingo da.

Nazioarteko datu-transferentziak:

Zein kasutan egiten dira?

Informazio guztia MICROSOT AZURE eta SALESFORCE datuak biltegiratzeko zerbitzuen bidez kudeatzen da. Zerbitzariak Europar Batasunean daude kokatuta, eta teknikariak AEBn; edonola ere, Europar Batasuneko datuak babesteko agintariek onetsitako kontratu-baldintzak dituzte.

Gordetzea

Zenbat denboraz gordetzen ditugu zure datuak?

Kontratua indarrean dagoen bitartean. Alabaina, datuak blokeatuta egongo dira zerbitzuaren kudeaketagatik erreklamazioak aurkezteko eta datu pertsonalen tratamendua kudeatzeko nahitaezko epeetan.

Eskubideak

Zein eskubide daukazu zure datuak ematen badizkiguzu?

Eskubidea duzu ALOKABIDE zuri buruzko datuak tratatzen ari den edo ez berresteko.

Zehazki, interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak atzitzeko, eta zehatzak diren datuak zuzentzeko, eta, hala badagokio, datu horiek ezabatzea eskatzeko, besteak beste, datu horiek jasotzea eragin zuten xedeetarako beharrezkoak ez direnean. Horrez gain, eskubidea dute beren datuen tratamendua mugatu dadila eskatzeko. Kasu horretan, datuak erreklamazioak egiteko edo jasotako erreklamazioetatik defendatzeko baino ez ditugu gordeko.

Inguruabar jakinetan eta beren egoera pertsonalarekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesdunek aukera dute datuen tratamendua aurkaratzeko. Kasu horretan, ALOKABIDEK datuak tratatzeari utziko dio, ezinbesteko interes legitimoengatik edo jasotako erreklamazioetatik defendatzeko bada izan ezik.

Bere eskubideak erabiltzeko, interesdunak arduradunaren atalean adierazita dauden helbide postal edo elektronikora bidali beharko du bere eskaera; horretarako, eskaera egiteko eredu-inprimaki bat dago eskuragarri gure pribatutasun-atarian.

Horrez gain, erreklamazio bat aurkez dezake Datuak Babesteko Agentziaren aurrean, bereziki bere eskubideak erabilita ere, konforme ez dagoenean. Erreklamazioak www.avpd.es webgunean adierazitako helbide postal eta/edo elektronikora igorri beharko dira.

Segurtasuna

Datuak konfidentzialtasun osoz tratatuko dira, eta segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzakoak aplikatuko zaizkie, datuok aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea eta atzitzea galarazteko.

Arduraduna

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza. Donostia-San Sebastián 1 – LAKUA 01010 Gasteiz

Eragilea

ALOKABIDE SA

Gamarrako atea 1A, etxabea (Boulevard eraikina) 01013 Gasteiz

Datuen babeserako ordezkaria: dpd@alokabide.eus

Xedea:

Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

Titulartasun-aldaketak egitea, errentamendu-kontratura ezkontza edo izatezko bikote figuraren bidez beste pertsona batzuk sartu direlako, borondatezko baja eskatu delako eta titularraren heriotzagatik kontratua subrogatu egin delako.

Etxebizitza birkokatzeko eskaerak kudeatzea, zehazki, bizikidetza-unitatean bat-bateko aldaketa bat dagoenean eta etxebizitzak maizter bakoitzeko 15 m2 baino gutxiago dituenean.

Lege-oinarria

Zein lege-oinarri du zure datuen tratamenduak?

Eskumen publikoak erabiltzea, Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 6.1.e) artikuluaren arabera eta kontratu bidezko harremana finkatzeko prestaketa-egintzak gauzatzea, Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 6.1.b) artikuluaren arabera.

Hartzaileak

Zein kasutan jakinaraziko ditugu zure datuak?

Tratamenduari legez aplika dakiokeen arau batean nahitaezkotzat jotzen diren kasuetan.

Nazioarteko datu-transferentziak:

Zein kasutan egiten dira?

Informazio guztia MICROSOT AZURE eta SALESFORCE datuak biltegiratzeko zerbitzuen bidez kudeatzen da. Zerbitzariak Europar Batasunean daude kokatuta, eta teknikariak AEBn; edonola ere, Europar Batasuneko datuak babesteko agintariek onetsitako kontratu-baldintzak dituzte.

Gordetzea

Zenbat denboraz gordetzen ditugu zure datuak?

Kontratua indarrean dagoen bitartean. Datuak blokeatuta egongo dira zerbitzuaren kudeaketagatik erreklamazioak aurkezteko, zerga-betebeharrak betetzeko eta datu pertsonalen tratamendua kudeatzeko nahitaezko epeetan.

Eskubideak

Zein eskubide daukazu zure datuak ematen badizkiguzu?

Eskubidea duzu ALOKABIDE zuri buruzko datuak tratatzen ari den edo ez berresteko.

Zehazki, interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak atzitzeko, eta zehatzak diren datuak zuzentzeko, eta, hala badagokio, datu horiek ezabatzea eskatzeko, besteak beste, datu horiek jasotzea eragin zuten xedeetarako beharrezkoak ez direnean. Horrez gain, eskubidea dute beren datuen tratamendua mugatu dadila eskatzeko. Kasu horretan, datuak erreklamazioak egiteko edo jasotako erreklamazioetatik defendatzeko baino ez ditugu gordeko.

Inguruabar jakinetan eta beren egoera pertsonalarekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesdunek aukera dute datuen tratamendua aurkaratzeko. Kasu horretan, ALOKABIDEK datuak tratatzeari utziko dio, ezinbesteko interes legitimoengatik edo jasotako erreklamazioetatik defendatzeko bada izan ezik.

Bere eskubideak erabiltzeko, interesdunak arduradunaren atalean adierazita dauden helbide postal edo elektronikora bidali beharko du bere eskaera; horretarako, eskaera egiteko eredu-inprimaki bat dago eskuragarri gure pribatutasun-atarian.

Horrez gain, erreklamazio bat aurkez dezake Datuak Babesteko Agentziaren aurrean, bereziki bere eskubideak erabilita ere, konforme ez dagoenean. Erreklamazioak www.avpd.es webgunean adierazitako helbide postal eta/edo elektronikora igorri beharko dira.

Segurtasuna

Datuak konfidentzialtasun osoz tratatuko dira, eta segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzakoak aplikatuko zaizkie, datuok aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea eta atzitzea galarazteko.

Arduraduna

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza. Donostia-San Sebastián 1 – LAKUA 01010 Gasteiz

Xedea:

Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

Etxebizitza libreen alokairu-merkatuko bitartekaritza-programa kudeatzeko (ASAP, Alokairu Segurua Arrazoizko Prezioa). Programa horren helburua da hutsik dauden titulartasun pribatuko etxebizitzak errentamendu-merkatura sartzea, betiere errentariek ordaintzeko moduko arrazoizko prezio batean. Parte-hartzea sustatzeko, aseguru-poliza bidezko berme-sistema bat dauka, eta ez ordaintzeak, kalteak eta asistentzia juridikoa estaltzen dituzte poliza horiek. Horren truke, Eusko Jaurlaritzak ezartzen ditu alokairuen gehieneko prezioak, horrela merkatu askeko prezioen aldeak baxuagoak eta lehiakorragoak izango diren prezioak jarriko direla bermatzeko.

Lege-oinarria

Zein lege-oinarri du zure datuen tratamenduak?

Eskumen publikoak erabiltzea, Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 6.1.e) artikuluaren arabera ; kontratu bidezko harreman juridikoa gauzatzea, Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 6.1.b) artikuluaren arabera; eta legezko betebeharrak betetzea, Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren  6.1.c) artikuluaren arabera.

Hartzaileak

Zein kasutan jakinaraziko ditugu zure datuak?

Programari estaldura ematen dioten aseguru-etxeei eta higiezinetako bitartekaritza-profesionalei eman ahal izango zaizkie, baita kontratua gauzatzeko edo kontratuaren urratzeak egon direlako esku hartu behar dutenei eta legez aplikagarria den arau batean ezarrita dagoelako lagatzea jaso behar dutenei ere.

Nazioarteko datu-transferentziak:

Zein kasutan egiten dira?

Informazio guztia MICROSOT AZURE eta SALESFORCE datuak biltegiratzeko zerbitzuen bidez kudeatzen da. Zerbitzariak Europar Batasunean daude kokatuta, eta teknikariak AEBn; edonola ere, Europar Batasuneko datuak babesteko agintariek onetsitako kontratu-baldintzak dituzte.

Gordetzea

Zenbat denboraz gordetzen ditugu zure datuak?

Kontratua indarrean dagoen bitartean. Alabaina, datuak blokeatuta eta sarbide mugatuarekin egongo dira zerbitzuaren kudeaketagatik erreklamazioak aurkezteko, zerga-betebeharrak ordaintzeko eta datu pertsonalen tratamendua kudeatzeko nahitaezko epeetan.

Eskubideak

Zein eskubide daukazu zure datuak ematen badizkiguzu?

Eskubidea duzu ALOKABIDE zuri buruzko datuak tratatzen ari den edo ez berresteko.

Zehazki, interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak atzitzeko, eta zehatzak diren datuak zuzentzeko, eta, hala badagokio, datu horiek ezabatzea eskatzeko, besteak beste, datu horiek jasotzea eragin zuten xedeetarako beharrezkoak ez direnean. Horrez gain, eskubidea dute beren datuen tratamendua mugatu dadila eskatzeko. Kasu horretan, datuak erreklamazioak egiteko edo jasotako erreklamazioetatik defendatzeko baino ez ditugu gordeko.

Inguruabar jakinetan eta beren egoera pertsonalarekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesdunek aukera dute datuen tratamendua aurkaratzeko. Kasu horretan, ALOKABIDEK datuak tratatzeari utziko dio, ezinbesteko interes legitimoengatik edo jasotako erreklamazioetatik defendatzeko bada izan ezik.

Bere eskubideak erabiltzeko, interesdunak arduradunaren atalean adierazita dauden helbide postal edo elektronikora bidali beharko du bere eskaera; horretarako, eskaera egiteko eredu-inprimaki bat dago eskuragarri gure pribatutasun-atarian.

Horrez gain, erreklamazio bat aurkez dezake Datuak Babesteko Agentziaren aurrean, bereziki bere eskubideak erabilita ere, konforme ez dagoenean. Erreklamazioak www.avpd.es webgunean adierazitako helbide postal eta/edo elektronikora igorri beharko dira.

Segurtasuna

Datuak konfidentzialtasun osoz tratatuko dira, eta segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzakoak aplikatuko zaizkie, datuok aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea eta atzitzea galarazteko.

Tratamenduaren arduraduna

ALOKABIDE Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzak eskuordetuta.

Gamarrako atea 1A, etxabea (Boulevard eraikina) 01013 Gasteiz.

Telefono-zenbakia: 944044708

Datuak babesteko ordezkaria: dpd@alokabide.eus

Tratamendu-eragilea

Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza.

Tratamenduaren xedea

Bitartekaritza-prozesuen eta titulartasun pribatuko etxebizitzak alokairu publikoko sisteman txertatzeko prozesuak kudeatzea, baita prozesu horietara bideratutako programak administratzeko, garatzeko, betetzeko eta dagokion harreman juridikoa aurretiaz ezarritako baldintzetan gauzatzen dela egiaztatu ahal izateko izapideak ere.

Oinarri juridikoa

ALOKABIDEREN eta gizarte-erabilerara bideratutako etxebizitza libreen jabeen arteko harreman juridikoa gauzatzea, eta aplikagarriak diren legezko betebeharrak betetzea eta eskumen publikoak erabiltzea, baita, bidezkoa bada, erreklamazioak egitea edo erreklamazioetatik defendatzea ere; izan ere, horretarako aukera ematen dute Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorreko 6.1.c), 6.1.e) eta 9.2.f) artikuluek, honako hauek aplikatuta: Hiri-errentamenduen 29/1994 Legea eta ondorengo garapenak; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina; 39/2008 Dekretua (martxoaren 4koa, Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa); eta etxebizitza hutsen eta etxebizitzak errentamendu-merkatuan txertatzea sustatzeko programak arautzen dituzten dekretuak.

Hartzaileak

Jasotako eta/edo sortutako datuak ez zaizkie hirugarren pertsona edo erakundeei lagako, horretarako legezko betebeharrik ez badago. Alabaina, laga egingo zaizkie, bidezkoa bada, edukitzailearen eta edukiaren aseguru-poliza kontratatzeko bitartekari-lanak egiten dituen aseguru-etxe edo -artekaritzari; konponketa-lanak (igeltserotza- eta iturgintza-lanak, besteak beste) egiten dituzten enpresa edo gremioei, eta hornidura-enpresei (elektrizitatea, gasa, ura edo beste batzuk), etxebizitzak legez ezarritako baldintzak bete ditzan egin beharreko berritze- eta egokitze-lanen aurrekontua egin eta obrak gauzatzeko eta helburu hori lortzeko beharrezkoak diren gainerako jarduketak egite aldera. Hori guztia kontratu bidezko harreman juridikoa eta legezko betebeharrak betetzeari, eskumen publikoak gauzatzeari eta erreklamazioak egiteari buruzko Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorreko 6.1b), 6.1.c), 6.1e) eta 9.2.f) artikuluak aplikatuta.

Nazioarteko datu-transferentziak

Informazio guztia MICROSOT AZURE eta SALESFORCE datuak biltegiratzeko zerbitzuen bidez kudeatzen da. Zerbitzariak Europar Batasunean daude kokatuta, eta teknikariak AEBn; edonola ere, Europar Batasuneko datuak babesteko agintariek onetsitako kontratu-baldintzak dituzte.

Gordetzea

Datuak bilketaren xedea betetzeko eta balizko erantzukizunak zehazteko beharrezkoak diren bitartean gordeko dira. Fitxategien eta dokumentazioaren araudian ezarritakoa aplikatuko zaie.

Eskubideak

Honako hauek eskatzeko eskubidea duzu: tratamenduaren xede diren datu pertsonalak ikustea, zehatzak edo osoak ez diren datuak zuzentzea edo aldatzea, desegokiak edo gehiegizkoak diren datuak ezabatzea eta datuen tratamendua mugatzea.

Horretarako, zure datuen tratamenduari lotutako eskubideak balia ditzakezu ALOKABIDEri eskaera bat bidalita, tratamenduaren arduraduna den erakunde honen identifikazio-atalean adierazitako posta-helbidera edo helbide elektronikora. Horretarako, eskabide-eredu bat duzu gure pribatutasun-atarian.

Era berean, Datuak Babesteko Euskal Bulegoan edozein erreklamazio egiteko aukera duzu posta-helbidearen bidez (Beato Tomás de Zumarraga kalea 71, 3. solairua, 01008 Gasteiz), batez ere ez baduzu lortu zure eskubideak behar bezala baliatzea.

Segurtasuna

Zure datuak behar bezala kudeatzen direla bermatzeko ezarri diren neurriak 3/2010 Errege Dekretuaren (urtarrilaren 8koa, Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duena) II. eranskinean (Segurtasun-neurriak) jasotakoak dira.

Arduraduna

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza.

Donostia-San Sebastián 1 – LAKUA 01010 Gasteiz

Xedea:

Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

Errentariei egiten zaien etxebizitzen salmenta-eskaintza kudeatzea bi figuraren bidez: eroslehentasuna eta errentamenduaren xede den etxebizitzarekiko atzera-eskuratzea.

Lege-oinarria

Zein lege-oinarri du zure datuen tratamenduak?

Eskumen publikoak erabiltzea, Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 6.1.e) artikuluaren arabera eta kontratu bidezko harremana kudeatzea Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 6.1.b) artikuluaren arabera.

Hartzaileak

Zein kasutan jakinaraziko ditugu zure datuak?

Tratamenduari legez aplika dakiokeen arau batean lagapenak nahitaezkotzat jotzen diren kasuetan.

Nazioarteko datu-transferentziak:

Zein kasutan egiten dira?

Informazio guztia MICROSOT AZURE eta SALESFORCE datuak biltegiratzeko zerbitzuen bidez kudeatzen da. Zerbitzariak Europar Batasunean daude kokatuta, eta teknikariak AEBn; edonola ere, Europar Batasuneko datuak babesteko agintariek onetsitako kontratu-baldintzak dituzte.

Gordetzea

Zenbat denboraz gordetzen ditugu zure datuak?

Zure datu pertsonalak salmenta edo eroslehentasunaren bidezko eskuratzea mantentzen de bitartean gordeko dira. Gero, adjudikazio-kontratua formalizatuko da, eta behin prozesu horretan sartuta, kontratuak irauten duen bitartean gordeko dira datuak. Ondoren, blokeatuta eta sarbide mugatuarekin egongo dira zerbitzuaren kudeaketagatik erreklamazioak aurkezteko eta datu pertsonalen tratamendua kudeatzeko nahitaezko epeetan.

Eskubideak

Zein eskubide daukazu zure datuak ematen badizkiguzu?

Eskubidea duzu ALOKABIDE zuri buruzko datuak tratatzen ari den edo ez berresteko.

Zehazki, interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak atzitzeko, eta zehatzak diren datuak zuzentzeko, eta, hala badagokio, datu horiek ezabatzea eskatzeko, besteak beste, datu horiek jasotzea eragin zuten xedeetarako beharrezkoak ez direnean. Horrez gain, eskubidea dute beren datuen tratamendua mugatu dadila eskatzeko. Kasu horretan, datuak erreklamazioak egiteko edo jasotako erreklamazioetatik defendatzeko baino ez ditugu gordeko.

Inguruabar jakinetan eta beren egoera pertsonalarekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesdunek aukera dute datuen tratamendua aurkaratzeko. Kasu horretan, ALOKABIDEK datuak tratatzeari utziko dio, ezinbesteko interes legitimoengatik edo jasotako erreklamazioetatik defendatzeko bada izan ezik.

Bere eskubideak erabiltzeko, interesdunak arduradunaren atalean adierazita dauden helbide postal edo elektronikora bidali beharko du bere eskaera; horretarako, eskaera egiteko eredu-inprimaki bat dago eskuragarri gure pribatutasun-atarian.

Horrez gain, erreklamazio bat aurkez dezake Datuak Babesteko Agentziaren aurrean, bereziki bere eskubideak erabilita ere, konforme ez dagoenean. Erreklamazioak www.avpd.es webgunean adierazitako helbide postal eta/edo elektronikora igorri beharko dira.

Segurtasuna

Datuak konfidentzialtasun osoz tratatuko dira, eta segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzakoak aplikatuko zaizkie, datuok aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea eta atzitzea galarazteko.

Arduraduna

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza. Donostia-San Sebastián 1 – LAKUA 01010 Gasteiz

Xedea

Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzaren dirulaguntzak eta laguntza publikoak kudeatzeko. Dirulaguntza horiek 23 eta 35 urte bitarteko pertsonei zuzenduta egongo dira, eta, gehienez ere, 3 urteko iraupena izango dute, ematen direnetik zenbatzen hasita, baita hileko ordainketek ere. Honako hauek dira: etxebizitza erosteko finantza-neurriak, etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriak, babes publikoko etxebizitzak sustatzeko laguntzak, alokairua sustatzeko neurriak, lurzorua urbanizatzeko finantza-neurriak, lurzorua kostu bidez eskuratzeko finantza-neurriak eta zuzeneko dirulaguntzak.

Lege-oinarria

Zein lege-oinarri du zure datuen tratamenduak?

Eskumen publikoak erabiltzea, Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 6.1. e) artikuluaren arabera.

Hartzaileak

Zein kasutan jakinaraziko ditugu zure datuak?

Tratamenduari legez aplika dakiokeen arau batean lagapenak nahitaezkotzat jotzen diren kasuetan.

Nazioarteko datu-transferentziak

Zein kasutan egiten dira?

Informazio guztia MICROSOT AZURE eta SALESFORCE datuak biltegiratzeko zerbitzuen bidez kudeatzen da. Zerbitzariak Europar Batasunean daude kokatuta, eta teknikariak AEBn; edonola ere, Europar Batasuneko datuak babesteko agintariek onetsitako kontratu-baldintzak dituzte.

Gordetzea

Zenbat denboraz gordetzen ditugu zure datuak?

Datuak kontratua indarrean dagoen bitartean gordeko dira. Alabaina, blokeatuta egongo dira eta sarbide mugatua izango dute zerbitzuaren kudeaketagatik erreklamazioak aurkezteko eta datu pertsonalen tratamendua kudeatzeko nahitaezko epeetan.

Eskubideak

Zein eskubide daukazu zure datuak ematen badizkiguzu?

Eskubidea duzu ALOKABIDE zuri buruzko datuak tratatzen ari den edo ez berresteko.

Zehazki, interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak atzitzeko, eta zehatzak diren datuak zuzentzeko, eta, hala badagokio, datu horiek ezabatzea eskatzeko, besteak beste, datu horiek jasotzea eragin zuten xedeetarako beharrezkoak ez direnean. Horrez gain, eskubidea dute beren datuen tratamendua mugatu dadila eskatzeko. Kasu horretan, datuak erreklamazioak egiteko edo jasotako erreklamazioetatik defendatzeko baino ez ditugu gordeko.

Inguruabar jakinetan eta beren egoera pertsonalarekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesdunek aukera dute datuen tratamendua aurkaratzeko. Kasu horretan, ALOKABIDEK datuak tratatzeari utziko dio, ezinbesteko interes legitimoengatik edo jasotako erreklamazioetatik defendatzeko bada izan ezik.

Bere eskubideak erabiltzeko, interesdunak arduradunaren atalean adierazita dauden helbide postal edo elektronikora bidali beharko du bere eskaera; horretarako, eskaera egiteko eredu-inprimaki bat dago eskuragarri gure pribatutasun-atarian.

Horrez gain, erreklamazio bat aurkez dezake Datuak Babesteko Agentziaren aurrean, bereziki bere eskubideak erabilita ere, konforme ez dagoenean. Erreklamazioak www.avpd.es webgunean adierazitako helbide postal eta/edo elektronikora igorri beharko dira.

Segurtasuna

Datuak konfidentzialtasun osoz tratatuko dira, eta segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzakoak aplikatuko zaizkie, datuok aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea eta atzitzea galarazteko.

Informazioa etxebizitza adjudikatzeko kontratuan dago (dokumentu honetako 2. informazio-politika), eta atal honetan bertan ezarritakoa aplikatuko da.

Arduraduna

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

ALOKABIDE SA

Gamarrako atea 1A, etxabea (Boulevard eraikina) 01013 Gasteiz

Datuak Babesteko ordezkariarekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa: dpd@alokabide.eus

Xedea

Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

Lanpostuak betetzeko eta plantillan integratzeko hautaketa-prozesuak kudeatzeko, honako hauetan oinarrituta: egiturazko lanpostuetarako lan-eskaintza publikoak, aldi baterako lanpostuetarako Lanbideren bidezko eskaintzak, lan-eskaintza publikotik eratorritako lan-poltsak edo eskaintza publikoaren bidez sortutako lan-poltsak.

Lege-oinarria

Zein lege-oinarri du zure datuen tratamenduak?

Baimena, Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 6.1 a) artikuluaren arabera.

Hartzaileak

Zein kasutan jakinaraziko ditugu zure datuak?

Tratamenduari legez aplika dakiokeen arau batean lagapenak nahitaezkotzat jotzen diren kasuetan.

Nazioarteko datu-transferentziak

Zein kasutan egiten dira?

Informazio guztia MICROSOT AZURE eta SALESFORCE datuak biltegiratzeko zerbitzuen bidez kudeatzen da. Zerbitzariak Europar Batasunean daude kokatuta, eta teknikariak AEBn; edonola ere, Europar Batasuneko datuak babesteko agintariek onetsitako kontratu-baldintzak dituzte.

Gordetzea

Zenbat denboraz gordetzen ditugu zure datuak?

Hautaketa-prozesuari buruzko datu pertsonalak izapideak egiten diren bitartean gordeko dira, dagokion lanpostua bete arte. Lan-poltsa, berriz, indarrean dagoen bitartean mantenduko da, salbu eta interesduna aurka agertzen bada, eta deialdi publiko bidez eguneratu ahal izango da.

Eskubideak

Zein eskubide daukazu zure datuak ematen badizkiguzu?

Eskubidea duzu ALOKABIDE zuri buruzko datuak tratatzen ari den edo ez berresteko.

Zehazki, interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak atzitzeko, eta zehatzak diren datuak zuzentzeko, eta, hala badagokio, datu horiek ezabatzea eskatzeko, besteak beste, datu horiek jasotzea eragin zuten xedeetarako beharrezkoak ez direnean. Horrez gain, eskubidea dute beren datuen tratamendua mugatu dadila eskatzeko. Kasu horretan, datuak erreklamazioak egiteko edo jasotako erreklamazioetatik defendatzeko baino ez ditugu gordeko.

Inguruabar jakinetan eta beren egoera pertsonalarekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesdunek aukera dute datuen tratamendua aurkaratzeko. Kasu horretan, ALOKABIDEK datuak tratatzeari utziko dio, ezinbesteko interes legitimoengatik edo jasotako erreklamazioetatik defendatzeko bada izan ezik.

Bere eskubideak erabiltzeko, interesdunak arduradunaren atalean adierazita dauden helbide postal edo elektronikora bidali beharko du bere eskaera; horretarako, eskaera egiteko eredu-inprimaki bat dago eskuragarri gure pribatutasun-atarian.

Horrez gain, erreklamazio bat aurkez dezake Datuak Babesteko Agentziaren aurrean, bereziki bere eskubideak erabilita ere, konforme ez dagoenean. Erreklamazioak www.avpd.es webgunean adierazitako helbide postal eta/edo elektronikora igorri beharko dira.

Segurtasuna

Datuak konfidentzialtasun osoz tratatuko dira, eta segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzakoak aplikatuko zaizkie, datuok aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea eta atzitzea galarazteko.

Arduraduna

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

ALOKABIDE SA

Gamarrako atea 1A, etxabea (Boulevard eraikina) 01013 Gasteiz

Datuak Babesteko ordezkariarekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa: dpd@alokabide.eus

Xedea

Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

Erakundearentzat interesgarriak diren eta sektore publikoari eta pribatuari lotuta dauden pertsonekiko harremana kudeatzeko.

Autonomoekin eta zerbitzuak ematen dituzten enpresetako ordezkariekin edo haiekin lan egiten duten erakunde eta langileekiko harreman komertziala kudeatzeko.

Lege-oinarria

Zein lege-oinarri du zure datuen tratamenduak?

Interes legitimoa, Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1. f) artikuluan ezarritakoaren arabera, erakundeak sektore publikoko eta pribatuko eragileekin harremanak eta komunikazioa izateko duen premiagatik aplikatu behar dena, funtzio publikoak betetzetik kanpo.

Hartzaileak

Zein kasutan jakinaraziko ditugu zure datuak?

Tratamenduari legez aplika dakiokeen arau batean lagapenak nahitaezkotzat jotzen diren kasuetan.

Nazioarteko datu-transferentziak

Zein kasutan egiten dira?

Informazio guztia MICROSOT AZURE eta SALESFORCE datuak biltegiratzeko zerbitzuen bidez kudeatzen da. Zerbitzariak Europar Batasunean daude kokatuta, eta teknikariak AEBn; edonola ere, Europar Batasuneko datuak babesteko agintariek onetsitako kontratu-baldintzak dituzte.

Gordetzea

Zenbat denboraz gordetzen ditugu zure datuak?

Datu pertsonalak gorde egingo dira interesdunak datuen tratamendu horren aurka dagoela edo baja eman duela adierazten duen arte edo kargu publikoan jarduteari edo erakunde publiko eta pribatuetako ordezkari izateari uzten dion arte.

Eskubideak

Zein eskubide daukazu zure datuak ematen badizkiguzu?

Eskubidea duzu ALOKABIDE zuri buruzko datuak tratatzen ari den edo ez berresteko.

Zehazki, interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak atzitzeko, eta zehatzak diren datuak zuzentzeko, eta, hala badagokio, datu horiek ezabatzea eskatzeko, besteak beste, datu horiek jasotzea eragin zuten xedeetarako beharrezkoak ez direnean. Horrez gain, eskubidea dute beren datuen tratamendua mugatu dadila eskatzeko. Kasu horretan, datuak erreklamazioak egiteko edo jasotako erreklamazioetatik defendatzeko baino ez ditugu gordeko.

Inguruabar jakinetan eta beren egoera pertsonalarekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesdunek aukera dute datuen tratamendua aurkaratzeko. Kasu horretan, ALOKABIDEK datuak tratatzeari utziko dio, ezinbesteko interes legitimoengatik edo jasotako erreklamazioetatik defendatzeko bada izan ezik.

Bere eskubideak erabiltzeko, interesdunak arduradunaren atalean adierazita dauden helbide postal edo elektronikora bidali beharko du bere eskaera; horretarako, eskaera egiteko eredu-inprimaki bat dago eskuragarri gure pribatutasun-atarian.

Horrez gain, erreklamazio bat aurkez dezake Datuak Babesteko Agentziaren aurrean, bereziki bere eskubideak erabilita ere, konforme ez dagoenean. Erreklamazioak www.avpd.es webgunean adierazitako helbide postal eta/edo elektronikora igorri beharko dira.

Segurtasuna

Datuak konfidentzialtasun osoz tratatuko dira, eta segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzakoak aplikatuko zaizkie, datuok aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea eta atzitzea galarazteko.

Arduraduna

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

ALOKABIDE SA

Gamarrako atea 1A, etxabea (Boulevard eraikina) 01013 Gasteiz

Datuak Babesteko ordezkariarekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa: dpd@alokabide.eus

Xedea

Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

Pertsonek beren datu pertsonalen tratamenduarekiko dituzten eskubideak erabiltzeko egiten dituzten eskaerei erantzutea, horiei kudeatzea eta ebaztea.

Lege-oinarria

Zein lege-oinarri du zure datuen tratamenduak?

Legezko betebeharra betetzea: Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 6.1 c) artikulua.

Hartzaileak

Zein kasutan jakinaraziko ditugu zure datuak?

Tratamenduari legez aplika dakiokeen arau batean lagapenak nahitaezkotzat jotzen diren kasuetan.

Nazioarteko datu-transferentziak:

Zein kasutan egiten dira?

Informazio guztia MICROSOT AZURE eta SALESFORCE datuak biltegiratzeko zerbitzuen bidez kudeatzen da. Zerbitzariak Europar Batasunean daude kokatuta, eta teknikariak AEBn; edonola ere, Europar Batasuneko datuak babesteko agintariek onetsitako kontratu-baldintzak dituzte.

Gordetzea

Zenbat denboraz gordetzen ditugu zure datuak?

Eskubideak erabiltzeko prozesua amaitu eta urtebetez gordeko dira datu pertsonalak, eta, hala badagokio, kontrol-agintaritzek emandako ebazpena irmoa denetik aurrera.  Aldi hori amaitzean, blokeatu egingo dira, eta egoera horretan jarraituko dute hiru urteko gehieneko preskripzio-epean, datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizunak eskatzeko. Erakundeko langile espezifikoek baino ezin izango dituzte blokeatutako datuak eskuratu.

Eskubideak

Zein eskubide daukazu zure datuak ematen badizkiguzu?

Eskubidea duzu ALOKABIDE zuri buruzko datuak tratatzen ari den edo ez berresteko.

Zehazki, interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak atzitzeko, eta zehatzak ez diren datuak zuzentzeko, eta, hala badagokio, datu horiek ezabatzea eskatzeko, besteak beste, datu horiek jasotzea eragin zuten xedeetarako beharrezkoak ez direnean.

Egoera jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzea eskatu ahalko dute. Kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko.

Bere eskubideak erabiltzeko, interesdunak arduradunaren atalean adierazita dauden helbide postal edo elektronikora bidali beharko du bere eskaera; horretarako, eskaera egiteko eredu-inprimaki bat dago eskuragarri gure pribatutasun-atarian.

Horrez gain, erreklamazio bat aurkez dezake Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean, bereziki bere eskubideak erabilita ere, konforme ez dagoenean. Erreklamazioak &fAwww.avpd.es; webgunean adierazitako helbide postal eta/edo elektronikora igorri beharko dira.

Segurtasuna

Datuak konfidentzialtasun osoz tratatuko dira, eta segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzakoak aplikatuko zaizkie, datuok aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea eta atzitzea galarazteko.

Arduraduna

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

ALOKABIDE SA

Gamarrako atea 1A, etxabea (Boulevard eraikina) 01013 Gasteiz

Datuak Babesteko ordezkariarekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa: dpd@alokabide.eus

Xedea

Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

Datuen babesaren, pertsonengan izan dezakeen eraginaren izaera zehaztearen, ondorioen larritasunaren eta hartutako neurrien arloko segurtasun-arrakalei buruzko prozesuak kudeatzea.

Lege-oinarria

Zein lege-oinarri du zure datuen tratamenduak?

Legezko betebeharra betetzea: Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 6.1.c) artikulua.

Hartzaileak

Zein kasutan jakinaraziko ditugu zure datuak?

Tratamenduari legez aplika dakiokeen arau batean lagapenak nahitaezkotzat jotzen diren kasuetan.

Nazioarteko datu-transferentziak

Zein kasutan egiten dira?

Informazio guztia MICROSOT AZURE eta SALESFORCE datuak biltegiratzeko zerbitzuen bidez kudeatzen da. Zerbitzariak Europar Batasunean daude kokatuta, eta teknikariak AEBn; edonola ere, Europar Batasuneko datuak babesteko agintariek onetsitako kontratu-baldintzak dituzte.

Gordetzea

Zenbat denboraz gordetzen ditugu zure datuak?

Segurtasun-arrakalen kudeaketari buruzko datu pertsonalak prozesua amaitu eta urtebetez gordeko dira, salbu eta Datuak Babesteko Bulegoan eta/edo erreklamazio-bulegoan prozedura bat sortu bada. Kasu horretan, prozesua artxibatu arte gordeko dira. Aldi hori amaitutakoan, blokeatu egingo dira, eta egoera horretan jarraituko dute preskripzio-epean, datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizunak eskatzeko, gehienez ere hiru urtez.

Erakundeko langile espezifikoek baino ezin izango dituzte blokeatutako datuak eskuratu.

Eskubideak

Zein eskubide daukazu zure datuak ematen badizkiguzu?

Eskubidea duzu ALOKABIDE zuri buruzko datuak tratatzen ari den edo ez berresteko.

Zehazki, interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak atzitzeko, eta zehatzak ez diren datuak zuzentzeko, eta, hala badagokio, datu horiek ezabatzea eskatzeko, besteak beste, datu horiek jasotzea eragin zuten xedeetarako beharrezkoak ez direnean.

Egoera jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzea eskatu ahalko dute. Kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko.

Bere eskubideak erabiltzeko, interesdunak arduradunaren atalean adierazita dauden helbide postal edo elektronikora bidali beharko du bere eskaera; horretarako, eskaera egiteko eredu-inprimaki bat dago eskuragarri gure pribatutasun-atarian.

Horrez gain, erreklamazio bat aurkez dezake Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean, bereziki bere eskubideak erabilita ere, konforme ez dagoenean. Erreklamazioak www.avpd.es, webgunean adierazitako helbide postal eta/edo elektronikora igorri beharko dira.

Segurtasuna

Datuak konfidentzialtasun osoz tratatuko dira, eta segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzakoak aplikatuko zaizkie, datuok aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea eta atzitzea galarazteko.

Arduraduna

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

ALOKABIDE SA

Gamarrako atea 1A, etxabea (Boulevard eraikina) 01013 Gasteiz

Datuak Babesteko ordezkariarekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa: dpd@alokabide.eus

Xedea

Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

Gardentasun publikorako eskubidea erabilita informazio publikoa eskuratzeko eskaerak kudeatzea, zehazki, eskumen publikoen bidez lortutako edukiak edo dokumentuak eskuratzeko duten eskubidea baliatuz.

Lege-oinarria

Zein lege-oinarri du zure datuen tratamenduak?

Legezko betebeharra betetzea: Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 6-1.c) artikulua.

Hartzaileak

Zein kasutan jakinaraziko ditugu zure datuak?

Tratamenduari legez aplika dakiokeen arau batean lagapenak nahitaezkotzat jotzen diren kasuetan.

Nazioarteko datu-transferentziak

Zein kasutan egiten dira?

Informazio guztia MICROSOT AZURE eta SALESFORCE datuak biltegiratzeko zerbitzuen bidez kudeatzen da. Zerbitzariak Europar Batasunean daude kokatuta, eta teknikariak AEBn; edonola ere, Europar Batasuneko datuak babesteko agintariek onetsitako kontratu-baldintzak dituzte.

Gordetzea

Zenbat denboraz gordetzen ditugu zure datuak?

Datu pertsonalak eskaera-prozedura artxibatu arte mantenduko dira. Aldi hori amaitzean, blokeatu egingo dira, eta egoera horretan jarraituko dute hiru urteko gehieneko preskripzio-epean, datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizunak eskatzeko. Erakundeko langile espezifikoek baino ezin izango dituzte blokeatutako datuak eskuratu.