- Etxebizitza librea: alokatzeko laguntza
Etxebizitza librea: alokatzeko laguntza
Eusko Jaurlaritzak etxebizitza libreak alokatzeko diru-laguntzen bigarren deialdi bat jarri du abian, COVID-19ren ondoriozko osasun-krisiaren ondorioz sortutako egoera ekonomiko eta sozialei aurre egiteko.
Laguntza horiek langileei, kontsumitzaileei, familiei eta kolektibo ahulenei laguntzeko neurri-sorta handi baten ondorio dira, arlo ekonomiko eta sozialean hain larria den egoera bati aurre egiteko.
Ezohiko laguntza-programa berri honen helburua izango da:
- COVID-19ren krisiak sortutako kaudimengabezia ekonomikoko egoerak arintzea, etxebizitza libreen alokairuak ordaintzea eragozten badute
- Pandemiak bereziki kalteberak diren beste kolektibo batzuengan duen eraginaren ondoriozko premia handiko egoerei aurre egitea.
Tramite elektronikoak
Zure espedientea ikus dezakezu, dokumentuak atxikitu, edota komunikazioak jaso, modu erraz eta azkar batean.
NIRE KARPETADokumentu interesgarriak
- Gora jotzeko errekurtsoa
- Informazioa gehitu
- Zuzenketarako epea luzatzea
- Ordezkaritza emateko formularioa
- Alokairuen hileko errentaren zuzenketa
- Alokatutako etxebizitzaren helbidea
- Jakinarazpen eta Komunikazioetarako datuak
- Atzera egitea
- Uko egitea
- Baldintzak aldatzeko jakinarazpenak
- Zuzenketa
- Erroldatzearen Sozialaren edo Fikziozko Erroldatzearen adierazpen
- Gizarte-erakundeentzako gizarte-txostenaren eredua
- Hirugarrenaren alta
- Diru-sarreren erantzukizunpeko adierazpena (2020)
PDF dokumentuekin arazorik baduzu, egin klik eskuineko botoiarekin estekaren gainean eta sakatu “Gorde...” aukera. Horrela, PDF fitxategia zure ordenagailuan deskargatuko da. Ondoren, ireki ezazu Adobe Acrobat Reader programarekin fitxategia editatu edo inprimatzeko.
-
LAGUNTZA-PROGRAMA NAGUSIA
Pertsona fisikoak, adinez nagusiak edo emantzipatuta daudenak. Onuradunak banakoak edo bizikidetza-unitate osoak izan daitezke, betiere Covid-19ak eragindako osasun-krisiaren ondorioz kalteberatasun ekonomikoko egoeran badaude eta arazoak badituzte beren alokairu osoa edo horren zati bat ordaintzeko edo maileguak itzultzeko laguntza eskatzeko (11/2020 Errege Lege Dekretuaren 9. artikulua).
-
LAGUNTZA-PROGRAMA OSAGARRIA
Bereziki kalteberak diren pertsonak: genero-indarkeriaren biktimak, beren ohiko etxebizitzatik etxegabetutako pertsonak, etxerik gabeko pertsonak eta bereziki kalteberak diren pertsonatzat hartzen diren beste batzuk. Laguntza hauen helburua da pertsona horiei etxebizitza bat ematea, baita egoera hori osasun-krisiaren ondoriozkoa ez bada ere. Pertsona horien ordezkari gisa, honako erakunde hauek ere jaso ditzakete laguntzak:
-
Administrazio publikoak, enpresa publikoak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak, ekonomia kolaboratzaileko erakundeak edo antzekoak, betiere irabazi-asmorik ez badute eta beren xedea bereziki kalteberak diren pertsonei etxebizitza bat ematea bada.
-
PROGRAMA NAGUSIKO ALOKAIRURAKO DIRULAGUNTZAK ESKATZEKO BALDINTZAK:
- Euskal Autonomia Erkidegokoan dagoen etxebizitza libre baten errentamenduko edo baterako errentamenduko kontratu baten titularra izatea, Hiri Errentamenduen Legean ezarritako baldintzetan:
- Hirugarren mailara arteko odol-ahaidetasun edo ezkontza-ahaidetasunezko familia-loturarik ez izatea.
- 2021-04-21eko Agindua argitaratzeko datan kontratua indarrean egotea.
- Bere ohiko etxebizitza izatea.
- Covid-19ak eragindako kalteberatasun ekonomikoko egoeran egotea, eta, zehazki, honako egoera hauetako batean:
- Langabezian, azpienplegu-egoeran edo antzeko beste egoeraren batean egotea, 2020-01-31 baino beranduagotik eta pandemiaren ondorioz.
- Autonomoak: eskaera egin aurreko hiruhilekoan diru-sarreren % 40 baino gehiagoko galerak izan dituztela egiaztatzea.
- Alokairuaren errenta eta komunitateko gastu eta hornidurengatik ordaindu beharreko guztizko zenbatekoa handiagoa izatea onuradunak edo bizikidetza-unitateak une honetan dituen diru-sarreren % 30 baino.
PROGRAMA NAGUSIKO ALOKAIRURAKO DIRULAGUNTZAK ESKATZEKO ESKAKIZUNAK:
- Gutxienez laguntza eskatu aurreko urtebetean benetan Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerrietan bizi izan dela egiaztatzea.
- Etxebizitza baten erabilera- eta gozamen-jabari osoaren titularra ez izatea, etxebizitza hori erabili ezin duela egiaztatu ezean.
- Gehieneko ondarea: 50.000 €
- Bizikidetza-unitateko 16 urtetik gorako kideen urteko diru-sarrera gordinak 39.000 € baino gutxiagokoak izatea, amaitutako urte fiskala aintzat hartuta.
- Alokairurako laguntzarik ez jasotzea (GLL, EPO, EPE, Gaztelagun laguntza…).
- Hileko errenta ez izatea errentan hartutako etxebizitza dagoen lurralde-eremuari dagokion batez besteko errenta baino 1,5 aldiz handiagoa, betiere Alokairu Merkatuaren Estatistikak (AME) emandako 2019ko lehen seihilekoko datuak aintzat hartuta. Familia ugarien kasuan, hileko errentak ezingo du izan errentan hartutako etxebizitza dagoen lurralde-eremuari dagokion batez besteko errenta hori baino 1,75 aldiz handiagoa.
Udalerri/hiruburuen tamaina
Ohiko etxebizitza. Guztira
Euro/hilean
Ohiko etxebizitza kolektiboa
Euro/hilean
Ohiko etxebizitza "unifamiliarra"
Euro/hilean
2.500 biztanle baino gutxiago.
794,9
756,2
960,2
2.500 eta 5.000 biztanle artean
816,9
803,3
984,2
5.001 eta 10.000 biztanle artean
858,6
848,4
1.308,0
10.001 eta 20.000 biztanle artean
900,3
892,1
1.253,1
20.001 eta 40.000 biztanle artean
947,7
943,7
1.260,2
40.001 eta 100.000 biztanle artean
1.012,8
1.005,9
1.513,4
Vitoria-Gasteiz
924,8
918,3
1.448,9
Donostia / San Sebastián
1.324,5
1.320,0
1.589,0
Bilbao
1.113,2
1.113,2
1.112,7
OHARRA: Familia ugarien kasuan, hileko errenta ezin izango da alokatutako etxebizitza dagoen lurralde-eremuari egotz dakiokeen batez besteko errenta halako 1,75 baino handiagoa izan.
PROGRAMA OSAGARRIRAKO ALOKAIRURAKO DIRULAGUNTZAK ESKATZEKO BALDINTZAK:
- Errentamenduko edo baterako errentamenduko, azpierrentamenduko, logela baten errentamenduko edo ostatatzeko kontratu baten titularra izatea.
- Errentamenduko edo baterako errentamenduko kontratuen kasuan, Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen etxebizitza libre bat izango da kontratuaren xedea, Hiri Errentamenduen Legean ezarritako baldintzetan.
- Onartutako kontratu-modalitate guztietan:
- Hirugarren mailara arteko odol-ahaidetasun edo ezkontza-ahaidetasunezko familia-loturarik ez izatea.
- 2021-04-21eko Agindua argitaratzeko datan kontratua indarrean egotea.
- Bere ohiko etxebizitza izatea eta Euskal Autonomia Erkidegoan egotea.
- Errentamenduko edo baterako errentamenduko, azpierrentamenduko, logela baten errentamenduko edo ostatatzeko kontraturik izan ezean:
- Errentamendu-kontratua gehienez 2 hilabeteko epean aurkeztu beharko da, eskaeraren aldeko ebazpena ematen denetik zenbatzen hasita.
- Kasu honetan, ez da beharrezkoa kalteberatasun-egoera Covid-19ak eragindako osasun-krisiaren ondoriozkoa izatea.
- Alokairuaren errenta eta komunitateko gastu eta hornidurengatik ordaindu beharreko guztizko zenbatekoa handiagoa izatea onuradunak edo bizikidetza-unitateak une honetan dituen diru-sarreren % 30 baino.
PROGRAMA OSAGARRIRAKO ALOKAIRURAKO DIRULAGUNTZAK ESKATZEKO ESKAKIZUNAK:
- Kolektibo hauetakoren batean egotea: etxerik gabeko pertsonak, etxegabetuak, genero-indarkeriaren biktimak eta kalteberatasun bereziko kolektiboak.
- Gutxienez laguntza eskatu aurreko urtebetean benetan Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerrietan bizi izan dela egiaztatzea.
- Etxebizitza baten erabilera- eta gozamen-jabari osoaren titularra ez izatea, etxebizitza hori erabili ezin duela egiaztatu ezean.
- Gehieneko ondarea: 50.000 €
- Bizikidetza-unitateko 16 urtetik gorako kideen urteko diru-sarrera gordinak 39.000 € baino gutxiagokoak izatea, amaitutako urte fiskala aintzat hartuta.
- Alokairurako laguntzarik ez jasotzea (GLL, EPO, EPE, Gaztelagun laguntza…).
- Hileko errenta ez izatea errentan hartutako etxebizitza dagoen lurralde-eremuari dagokion batez besteko errenta baino 1,5 aldiz handiagoa, betiere Alokairu Merkatuaren Estatistikak (AME) emandako 2019ko lehen seihilekoko datuak aintzat hartuta. Familia ugarien kasuan, hileko errentak ezingo du izan errentan hartutako etxebizitza dagoen lurralde-eremuari dagokion batez besteko errenta hori baino 1,75 aldiz handiagoa.
Udalerri/hiruburuen tamaina
Ohiko etxebizitza. Guztira
Euro/hilean
Ohiko etxebizitza kolektiboa
Euro/hilean
Ohiko etxebizitza "unifamiliarra"
Euro/hilean
2.500 biztanle baino gutxiago.
794,9
756,2
960,2
2.500 eta 5.000 biztanle artean
816,9
803,3
984,2
5.001 eta 10.000 biztanle artean
858,6
848,4
1.308,0
10.001 eta 20.000 biztanle artean
900,3
892,1
1.253,1
20.001 eta 40.000 biztanle artean
947,7
943,7
1.260,2
40.001 eta 100.000 biztanle artean
1.012,8
1.005,9
1.513,4
Vitoria-Gasteiz
924,8
918,3
1.448,9
Donostia / San Sebastián
1.324,5
1.320,0
1.589,0
Bilbao
1.113,2
1.113,2
1.112,7
OHARRA: Familia ugarien kasuan, hileko errenta ezin izango da alokatutako etxebizitza dagoen lurralde-eremuari egotz dakiokeen batez besteko errenta halako 1,75 baino handiagoa izan.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena, eskaeraren dataren aurreko amaitutako zergaldiari dagokiona.
- Hala badagokio, aitorpen horri ordaindutakoaren araberakoak ez diren prestazioen ziurtagiria erantsi beharko zaio.
- Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenaren kopia aurkezten EZ dutenek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
- Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako lan-bizitzaren agiri eguneratua.
- PFEZren atxikipenen ziurtagiri ofiziala (10T agiria).
- Hala badagokio, ikerketarako bekak edo laguntzak jaso izana ziurtatzen duen egiaztagiria, eskaeraren dataren aurreko amaitutako zergaldiari dagokiona.
- Errentariaren hirugarrenen altaren agiria, behar bezala beteta (bankuko datuen jakinarazpena, ordainketak transferentzia bidez egiteko). 14. artikuluaren 3. eta 4. ataletan jasotako kasuetan, horren ordez errentatzailearen edo kreditu-erakundearen hirugarrenen altaren agiria aurkeztu ahal izango da, behar bezala beteta.
- Errentamendu-kontratuaren kopia; bertan, datu hauek agertu beharko dute: kontratatzaileen nortasuna, errentan hartutako finkaren identifikazioa, hitzartutako iraupena eta hasierako errenta.
- Une honetan erabilgarri dituen diru-sarrerak egiaztatzeko dokumentazioa:
- Besteren konturako langileen kasuan: langabeziagatiko prestazioak ordaindu izana egiaztatzen duten ziurtagiriak, nominak edo horien baliokideak diren hileko agiriak.
- Autonomo edo enpresarien kasuan: diru-sarreren eta gastuen erregistroen eta autolikidazioen kontabilitate-informazioa, edo zerga-ondoreetarako aurkeztutako informazio-aitorpenak.
- Covid-19ak eragindako kalteberatasun ekonomikoko egoera egiaztatzeko dokumentazioa:
- Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako lan-bizitzaren agiri eguneratua.
- SEPEren ziurtagiri eguneratuak.
- Autonomoen kasuan, eskaera egin aurreko hiruhilekoan galerak edo salmenta-beherakadak eduki izana egiaztatzen duten agiriak; galera horiek % 40 baino gehiagokoak izan beharko dute, 2019ko azken seihilekoan erregistratutako batezbestekoaren aldean.
- 11/2020 Errege Lege Dekretuaren 9. artikuluaren testuinguruan emandako maileguak itzultzeko laguntzen kasuan, mailegua eman dela egiaztatzen duen agiriaren kopia erantsi beharko da.
* Ordezkatutako pertsonen kasuan, ordezkaritza horren egiaztagiria aurkeztu beharko da.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena, eskaeraren dataren aurreko amaitutako zergaldiari dagokiona.
- Hala badagokio, aitorpen horri ordaindutakoaren araberakoak ez diren prestazioen ziurtagiria erantsi beharko zaio.
- Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenaren kopia aurkezten EZ dutenek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
- Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako lan-bizitzaren agiri eguneratua.
- PFEZren atxikipenen ziurtagiri ofiziala (10T agiria).
- Hala badagokio, ikerketarako bekak edo laguntzak jaso izana ziurtatzen duen egiaztagiria, eskaeraren dataren aurreko amaitutako zergaldiari dagokiona.
- Errentariaren edo erakunde eskatzailearen hirugarrenen altaren agiria, behar bezala beteta (bankuko datuen jakinarazpena, ordainketak transferentzia bidez egiteko).
- Errentamenduko, azpierrentamenduko, logelak alokatzeko edo ostatatzeko kontratuaren kopia; bertan, datu hauek agertu beharko dute: kontratatzaileen nortasuna, errentan hartutako finkaren edo bizilekuaren identifikazioa, hitzartutako iraupena eta hasierako errenta.
- Une honetan erabilgarri dituen diru-sarrerak egiaztatzeko dokumentazioa:
- Besteren konturako langileen kasuan: langabeziagatiko prestazioak ordaindu izana egiaztatzen duten ziurtagiriak, nominak edo horien baliokideak diren hileko agiriak.
- Autonomo edo enpresarien kasuan: diru-sarreren eta gastuen erregistroen eta autolikidazioen kontabilitate-informazioa, edo zerga-ondoreetarako aurkeztutako informazio-aitorpenak.
- Kalteberatasun sozial edo ekonomikoko egoera egiaztatzeko dokumentazioa:
- Genero-indarkeriaren biktimek hau aurkeztu behar dute: epaia, urruntzeko agindua, edo oinarrizko nahiz espezializatutako gizarte-zerbitzuen txostena, gehienez laguntza jasotzeko eskaera aurkezteko data baino 2 urte lehenagokoa.
- Beren ohiko etxebizitzatik etxegabetu dituzten edo laster etxegabetuko dituzten pertsonek hau aurkeztu behar dute: etxetik irtetera behartzen dituen agiri judiziala.
- Etxerik gabeko pertsonek hau aurkeztu behar dute: errolda sozialaren edo fikziozko erroldaren erantzukizunpeko adierazpena.
- Familia ugariek hau aurkeztu behar dute: familia ugariaren titulua.
- Gutxienez seme/alaba bat beren kargu duten guraso bakarrekofamilia-unitateek hau aurkeztu behar dute: epai judiziala edo familia-liburua.
- Adingabeak dituzten familia-unitateek hau aurkeztu behar dute: familia-liburua.
- % 33 edo gehiagoko desgaitasun-maila, mendekotasuna edo lanerako ezintasuna duen kideren bat duten familia-unitateek hau aurkeztu behar dute: organo eskudunaren egiaztagiria (dagokion aldundia edo GSIN izan daiteke).
- Langabezian dauden errentamendu-kontratuaren titularrek hau aurkeztu behar dute: LANBIDEk emandako langabezia-egoeraren ziurtagiria=LEABD edo ZABD (pasaportearentzat bakarrik).
- 60 urtetik gorako errenta-zordunek hau aurkeztu behar dute: NAN/AIZ/pasaportea.
- Horrez gain, laguntza osagarriaren eskaera irabazi-asmorik gabeko erakundeen bidez egiten bada, hauek aurkeztu beharko dira:
- Erakundearen laguntzaren xede den pertsona edo bizikidetza-unitatea identifikatzeko txosten soziala. Pertsona edo bizikidetza-unitate horrek kolektibo hauetakoren batekoa izan beharko du: genero-indarkeriaren biktimak, etxegabetutako pertsonak eta aurrez aipatutako kalbeteratasun bereziko gainerako pertsonak. Horrez gain, txostenean pertsona edo bizikidetza-unitate horrekin zer esku-hartze gauzatzen ari diren deskribatu beharko da.
- Erakundearen interes sozialaren adierazpena (helbide honetan kontsulta daiteke zein diren erakunde horiek: https://www.euskadi.eus/erregistroa/gizarte-intereseko-deklarazioa/web01-tramite/eu/.
* Ordezkatutako pertsonen kasuan, ordezkaritza horren egiaztagiria aurkeztu beharko da.
Itzuli beharrik gabeko diru-laguntza.
Laguntzaren zenbatekoa:
Gehieneko zenbatekoa guztira: Errentari dagokion laguntza, gehieneko honekin: hilean 250 €, gehienez 6 hilabetez.
Laguntzaren izaera eta xedea:
Laguntzek helburu jakin bat dute, eta, horrenbestez, ezingo dira xede hauek ez diren beste batzuetarako erabili:
- Errenta ordaintzea.
- Martxoaren 31ko 11/2020 ELDan zehazten diren maileguak osorik edo zati batean baliogabetzea; izan ere, ELD horretan Estatuaren abalen lerro bat ezarri zen, banku-erakundeek Covid-19aren ondoriozko egoera zela-eta eskaini zuten alokairurako finantzaketa bermatzeko.
Itzuli beharrik gabeko diru-laguntza.
Laguntzaren zenbatekoa:
Gehieneko zenbatekoa guztira: Errentari dagokion laguntza, gehieneko honekin: hilean 250 €, gehienez 12 hilabetez.
Laguntzaren izaera eta xedea:
Laguntzek helburu jakin bat dute, eta, horrenbestez, ezingo dira xede hauek ez diren beste batzuetarako erabili:
- Errenta ordaintzea.
Aurkezteko epeak:
- HASIERA-DATA: Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera (2021eko urtarrilaren 1etik aurrera izango du balioa).
- AZKEN EGUNA: 2021eko abenduaren 31.
Laguntza hauek bateraezinak dira honako hauekin:
- Alokairuko babes publikoko etxebizitza bat edo erabilera-lagapeneko zuzkidura-bizitoki bat izatea.
- Alokairuko etxebizitza pribatu bat edukitzea ASAP (Alokairu segurua, Arrazoizko Prezioa) merkatu libreko etxebizitzak alokatzeko bitartekaritza-programaren edo Bizigune etxebizitza hutsen programaren bidez.
- Etxebizitzako prestazio osagarria (EPO) eta etxebizitzako prestazio ekonomikoa (epe) jasotzea, alokairu-gastuak estaltzen laguntzen duten udalen edo beste edozein administrazio edo erakunde publikoren laguntzak.
- Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 44. artikuluaren 2.a atalean aipatutako alokairu-gastuekin lotutako gizarte-larrialdietarako laguntzak (GLL) jasotzea.
- Gaztelagun programako alokairurako laguntzak jasotzea. Programa hori Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko abenduaren 18ko Aginduaren bidez arautu zen.
- Etxebizitzaren errenta osorik edo zati batean barkatzea edo errentatzailearekin adostuta ordainketa aldi baterako eta ohiz kanpo geroratzea, martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege Dekretuaren 8. artikuluan aurreikusitakoaren arabera (11/2020 Errege Lege Dekretua, martxoaren 31koa, COVID-19 birusari aurre egiteko gizarte- eta ekonomia-arloko premiazko neurri osagarriak onartzen dituena).
- Errentamendu-errenta % 50 murriztea alarma-egoerak irauten duen bitartean, eta hurrengo hilekoak, epe hori nahikoa ez bada COVID-19 birusak eragindako kalteberatasun-egoerari dagokionez. Nolanahi ere, gehieneko muga lau hilabetekoa izango da, edukitzaile handien eta etxebizitzako enpresa edo erakunde publikoen kasuan errentamendu-zorraren luzamendua automatikoki aplikatzeari buruzko martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege Dekretuaren 4. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
- Beste edozein administrazio publikok edo beste edozein erakunde publikok edo pribatuk 2021. urtean helburu bererako eman ditzakeen bestelako laguntzak, 11/2020 Errege Lege Dekretuaren 9. artikuluaren esparruan emandako maileguak izan ezik.Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko apirilaren 30eko Aginduaren babesean jasotako laguntzak bateragarriak dira ondorio horietarako (agindu horren bidez, etxebizitza libreak alokatzeko laguntzak arautu eta horietarako deialdia egiten da, Covid-19ren ondoriozko osasun-krisiaren ondoriozko kalteberatasun ekonomiko eta sozialari aurre egiteko).