Menu

Kontaktua

Bilatu
 

Pribatutasun-politika

Portal de privacidad

ALOKABIDEk jakinarazten dizu informazio pertsonala tratatzen duela alokairuko etxebizitza publikoa kudeatzeko eta etxebizitzaren funtzio soziala garatzeko dituen eskumenak kudeatzeko. Halaber, jarraian, hainbat zerbitzutan datuak babesteko dugun politikaren berri ematen dizugu, nahi izanez gero kontsulta dezazun, Datuak Babesteko Europako 2016/679 Erregelamendua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko 3/2018 Legea betez.

Arduraduna

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza. Donostia-San Sebastián 1 – LAKUA 01010 Gasteiz

Xedea:

Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

Etxebizitza libreen alokairu-merkatuko bitartekaritza-programa kudeatzeko (ASAP, Alokairu Segurua Arrazoizko Prezioa). Programa horren helburua da hutsik dauden titulartasun pribatuko etxebizitzak errentamendu-merkatura sartzea, betiere errentariek ordaintzeko moduko arrazoizko prezio batean. Parte-hartzea sustatzeko, aseguru-poliza bidezko berme-sistema bat dauka, eta ez ordaintzeak, kalteak eta asistentzia juridikoa estaltzen dituzte poliza horiek. Horren truke, Eusko Jaurlaritzak ezartzen ditu alokairuen gehieneko prezioak, horrela merkatu askeko prezioen aldeak baxuagoak eta lehiakorragoak izango diren prezioak jarriko direla bermatzeko.

Lege-oinarria

Zein lege-oinarri du zure datuen tratamenduak?

Eskumen publikoak erabiltzea, Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 6.1.e) artikuluaren arabera ; kontratu bidezko harreman juridikoa gauzatzea, Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 6.1.b) artikuluaren arabera; eta legezko betebeharrak betetzea, Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren  6.1.c) artikuluaren arabera.

Hartzaileak

Zein kasutan jakinaraziko ditugu zure datuak?

Programari estaldura ematen dioten aseguru-etxeei eta higiezinetako bitartekaritza-profesionalei eman ahal izango zaizkie, baita kontratua gauzatzeko edo kontratuaren urratzeak egon direlako esku hartu behar dutenei eta legez aplikagarria den arau batean ezarrita dagoelako lagatzea jaso behar dutenei ere.

Nazioarteko datu-transferentziak:

Zein kasutan egiten dira?

Informazio guztia MICROSOT AZURE eta SALESFORCE datuak biltegiratzeko zerbitzuen bidez kudeatzen da. Zerbitzariak Europar Batasunean daude kokatuta, eta teknikariak AEBn; edonola ere, Europar Batasuneko datuak babesteko agintariek onetsitako kontratu-baldintzak dituzte.

Gordetzea

Zenbat denboraz gordetzen ditugu zure datuak?

Kontratua indarrean dagoen bitartean. Alabaina, datuak blokeatuta eta sarbide mugatuarekin egongo dira zerbitzuaren kudeaketagatik erreklamazioak aurkezteko, zerga-betebeharrak ordaintzeko eta datu pertsonalen tratamendua kudeatzeko nahitaezko epeetan.

Eskubideak

Zein eskubide daukazu zure datuak ematen badizkiguzu?

Eskubidea duzu ALOKABIDE zuri buruzko datuak tratatzen ari den edo ez berresteko.

Zehazki, interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak atzitzeko, eta zehatzak diren datuak zuzentzeko, eta, hala badagokio, datu horiek ezabatzea eskatzeko, besteak beste, datu horiek jasotzea eragin zuten xedeetarako beharrezkoak ez direnean. Horrez gain, eskubidea dute beren datuen tratamendua mugatu dadila eskatzeko. Kasu horretan, datuak erreklamazioak egiteko edo jasotako erreklamazioetatik defendatzeko baino ez ditugu gordeko.

Inguruabar jakinetan eta beren egoera pertsonalarekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesdunek aukera dute datuen tratamendua aurkaratzeko. Kasu horretan, ALOKABIDEK datuak tratatzeari utziko dio, ezinbesteko interes legitimoengatik edo jasotako erreklamazioetatik defendatzeko bada izan ezik.

Bere eskubideak erabiltzeko, interesdunak arduradunaren atalean adierazita dauden helbide postal edo elektronikora bidali beharko du bere eskaera; horretarako, eskaera egiteko eredu-inprimaki bat dago eskuragarri gure pribatutasun-atarian.

Horrez gain, erreklamazio bat aurkez dezake Datuak Babesteko Agentziaren aurrean, bereziki bere eskubideak erabilita ere, konforme ez dagoenean. Erreklamazioak www.avpd.es webgunean adierazitako helbide postal eta/edo elektronikora igorri beharko dira.

Segurtasuna

 

Datuak konfidentzialtasun osoz tratatuko dira, eta segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzakoak aplikatuko zaizkie, datuok aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea eta atzitzea galarazteko.

Euskadi, auzolana