- Alokabideri buruz
Alokabideri buruz
Nortzuk gara
Eusko Jaurlaritzaren menpeko sozietate publikoa da Alokabide, etxebizitzak gizartean betetzen duen eginkizuna garatzen duena, alokairurako politikaren bidez.
Babestutako etxebizitzen erregimenean etxebizitza mugiarazi eta kudeatu egiten dugu horren beharra egiaztatzen duten pertsonentzat. Iraunkortasun irizpideetan oinarrituz jarduten dugu, EAEn inplikatuak dauden beste eragile publiko zein pribatu batzuekin koordinatuz.
Pertsonak garrantzitsuak dira Alokabiden: Esleipendunak; errentariak; jabeak; beste erakunde, enpresa eta entitateetako gainerako pertsonak; denak dira garrantzitsuak. Baita Alokabiden lan egiten dugun pertsonok ere, izan ere, kalitatezko alokairu publikoa eskaintzeko ahaleginak egiten ditugu
Etxebizitza politikaren garapenean Alokabidek Eusko Jaurlaritzarentzat funtseko eragile izan nahi du eta babestutako alokairuaren kudeaketan erreferentzia izan nahi du
- bezero-orientazioa
- kudeaketa-bikaintasuna
- erantzunkisuna eta zorroztasuna
- konpromezua
- berrikuntza
- malgutasuna
- koordinaketa eta elkar-kolaborazioa
- gardentasuna
Etxebizitzaren gizarte erabilera hobetzen lagunduz.
Kuadeaketa Korporatiboko Politika Integratua
Gure bokazioa betetzeko, hau da, herritarrentzako zerbitzua, gure interes-taldeentzako arreta, gure egiteko eta ikuspegiaren garapena eta gure estrategiaren gauzatzea, Alokabidek Kudeaketa Sistema Integratu baten diseinu, ezarpen eta hobekuntzari lotutako konpromisoa gain hartu du. Sistema horrek kalitatea, laneko arriskuen prebentzioa, ingurumena, bikaintasuna, iraunkortasuna, gobernu egokia eta gardentasuna bezalako baldintzak barne hartu behar ditu, baita gure jardueraren garapenean lagungarriak izan daitezkeen beste alderdi batzuk ere.