Logotipo Alokabide

Euskadi.eusen sartu image

Banakako horniduretarako laguntzen proiektua

2018-2020 aldirako Etxebizitzako Gida Plana martxan jartzeak berekin ekarri zuen Alokabidek sustatutako proposamen berritzaile hau, alokairu sozialeko Parke Publikoaren Energia Birgaitzeko eta Irisgarritasunerako Plana definitzen duten erronketako bat lortzeko: arreta ematea pobrezia energetikoko egoeran dauden familiei.

Aldez aurretik, energia kontrolatzeko eta autokudeatzeko ekipamendu eta teknologia berritzaileak (tableta, aplikazio mugikorra, banku-pasabideak, eragingailuak, telefonogunea, wifi konexioak…) ezarri genituen berogailu eta ur beroko instalazio zentralizatuak zituzten alokairu publikoko eraikinetan.

Aurreko oinarri teknikoa abiapuntutzat hartuta, proiektuak pobrezia energetikoaren kontzeptuaren definizio propio bat bilatu zuen. Horretarako, ongizate-bermeen ikuspegitik laguntzarako alternatiben bilaketa egokiagoa egin behar zen, eta, laguntzen edo dirulaguntza ekonomikoen ordez, urteko hilabeterik hotzenetan konfort termikoa eskaini eta bermatu behar zen.

2017an, egokiena, neurgarriena eta kudeagarriena iruditu zitzaigun proiektu pilotu bat martxan jartzea, irismen mugatukoa. Proiektu horren hiru esparru bereizi zituen: pobrezia energetikoko arriskuan zeuden familiak identifikatzea, beharrezko egokitzapen teknikoak egitea eta proiektuaren irizpideak ezartzea.

Lehenengo probaren arrakastaren ostean, hiru kanpaina gehiago egin ditugu, eta estaldura jaso duten familia kalteberen kopurua eta estaldura-epea progresiboki handitu da. Halaber, gogobetetze eta esker onaren maila oso altuak lortu dira. Hona hemen horietako bakoitzetik lortutako informaziorik garrantzitsuena:

ALDIA

(urteak)

ETXEBIZITZA KOPURUA

JARDUERA-HILABETEAK

LABURPEN-TXOSTENAK

2017-2018

35

 

3

1. txostena

2018-2019

44

2. txostena

2019-2020

70

3. txostena

2020-2021

101

4

4. txostena

ETXEBIZITZAK GUZTIRA

250

 

 

Proiektu honek berritzen jarraituko du, hurrengo neguetan familia gehiagori laguntzeko, eta, horrela, etxebizitzaren helburu soziala bermatuko du.