Logotipo Alokabide

Euskadi.eusen logotipoa

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana - ZERO PLANA

Gizartea gero eta kezkatuago dago klima-aldaketarengatik. Hori dela eta, Europar Batasuneko estatu kideek arau zorrotzak ezarri dituzte CO2 emisioei eta petroliotik ateratako erregaien erabilerari dagokienez.

Alokabidek eredu izan nahi du, eta, horretarako, errendimendu energetiko handia duten eraikinak kudeatuko ditu, betiere kudeaketa hori koherentea bada errentagarritasunarekin, bideragarritasunarekin eta jasangarritasunarekin (zentzu zabalago batean), ahaztu gabe etxebizitza horietan bizi direnak direla gure jardueraren erdigunea.

eje 5 1Hori horrela, 2018tik, alokairuko parke publikoaren Birgaitze Energetikorako eta Irisgarritasunerako Planaren idazketaren buru da Alokabide, Plan ZERO planaren barruan. Erronka itzela daukagu datozen urteetarako: energia- eta irisgarritasun-trantsizio bat egitea, gure bezeroei zerbitzu hobea eman ahal izateko. Zerbitzu hori ingurumenarekiko errespetuzkoagoa izango da, eta jarduera ekonomikoaren motor gisa ere funtzionatuko du.

Hiru oinarri ditu ardatz:

  • Zerbitzu integral aurreratua.
  • Etxebizitza osasungarri eta irisgarriak.
  • Parke ekipatu eta eraginkorra.

Oinarri horietako bakoitzerako ikerketa-proiektuak egingo dira, eta diagnostikoak egiteko eta jarduketak planteatzeko aldagai esanguratsuenak aztertuko dira, hala eraikuntzaren arloan nola gizarte- eta kudeaketa-arloetan.

Alokabiderentzat funtsezkoa izango da energiaren eta eraikinen transformazio digitala gidatzea, gure etxebizitzen parkearen trantsizioa arrakastaz gauzatzeko eta eraikin irisgarri eta erosoak izateko.

Zero Plana Tomo 1

1. liburukia: Diagnostikoa
Ingelesezko bertsioa (English version)

Licencia 1

Dokumentu honen edukiak, edizio honetan, honako lizentzia honen pean argitaratzen dira: Aitortua – Ez-komertziala – Lan eratorririk gabe 3.0 Creative Commons-en Unported (informazio gehiago hemen)
(ingelesez hemen – in English here)

Zero Plana Tomo 2

2. liburukia: Irtenbideen katalogoa
Ingelesezko bertsioa (English version)

Licencia 2

Dokumentu honen edukiak, edizio honetan, honako lizentzia honen pean argitaratzen dira: Aitortua – Ez-komertziala – Lan eratorririk gabe 3.0 Creative Commons-en Unported (informazio gehiago hemen)
(ingelesez hemen – in English here)

Zero Plana Tomo 3

3. liburukia: Hedapen operatiboa
Ingelesezko bertsioa (English version)

Licencia 3

Dokumentu honen edukiak, edizio honetan, honako lizentzia honen pean argitaratzen dira: Aitortua – Ez-komertziala – Lan eratorririk gabe 3.0 Creative Commons-en Unported (informazio gehiago hemen)
(ingelesez hemen – in English here)