Menu

Kontaktua

Bilatu
 

Pribatutasun-politika

Portal de privacidad

ALOKABIDEk jakinarazten dizu informazio pertsonala tratatzen duela alokairuko etxebizitza publikoa kudeatzeko eta etxebizitzaren funtzio soziala garatzeko dituen eskumenak kudeatzeko. Halaber, jarraian, hainbat zerbitzutan datuak babesteko dugun politikaren berri ematen dizugu, nahi izanez gero kontsulta dezazun, Datuak Babesteko Europako 2016/679 Erregelamendua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko 3/2018 Legea betez.

Arduraduna

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

ALOKABIDE SA

Gamarrako atea 1A, etxabea (Boulevard eraikina) 01013 Gasteiz

Datuak Babesteko ordezkariarekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa: dpd@alokabide.eus

Xedea

Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

Datuen babesaren, pertsonengan izan dezakeen eraginaren izaera zehaztearen, ondorioen larritasunaren eta hartutako neurrien arloko segurtasun-arrakalei buruzko prozesuak kudeatzea.

Lege-oinarria

Zein lege-oinarri du zure datuen tratamenduak?

Legezko betebeharra betetzea: Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 6.1.c) artikulua.

Hartzaileak

Zein kasutan jakinaraziko ditugu zure datuak?

Tratamenduari legez aplika dakiokeen arau batean lagapenak nahitaezkotzat jotzen diren kasuetan.

Nazioarteko datu-transferentziak

Zein kasutan egiten dira?

Informazio guztia MICROSOT AZURE eta SALESFORCE datuak biltegiratzeko zerbitzuen bidez kudeatzen da. Zerbitzariak Europar Batasunean daude kokatuta, eta teknikariak AEBn; edonola ere, Europar Batasuneko datuak babesteko agintariek onetsitako kontratu-baldintzak dituzte.

Gordetzea

Zenbat denboraz gordetzen ditugu zure datuak?

Segurtasun-arrakalen kudeaketari buruzko datu pertsonalak prozesua amaitu eta urtebetez gordeko dira, salbu eta Datuak Babesteko Bulegoan eta/edo erreklamazio-bulegoan prozedura bat sortu bada. Kasu horretan, prozesua artxibatu arte gordeko dira. Aldi hori amaitutakoan, blokeatu egingo dira, eta egoera horretan jarraituko dute preskripzio-epean, datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizunak eskatzeko, gehienez ere hiru urtez.

Erakundeko langile espezifikoek baino ezin izango dituzte blokeatutako datuak eskuratu.

Eskubideak

Zein eskubide daukazu zure datuak ematen badizkiguzu?

Eskubidea duzu ALOKABIDE zuri buruzko datuak tratatzen ari den edo ez berresteko.

Zehazki, interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak atzitzeko, eta zehatzak ez diren datuak zuzentzeko, eta, hala badagokio, datu horiek ezabatzea eskatzeko, besteak beste, datu horiek jasotzea eragin zuten xedeetarako beharrezkoak ez direnean.

Egoera jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzea eskatu ahalko dute. Kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko.

Bere eskubideak erabiltzeko, interesdunak arduradunaren atalean adierazita dauden helbide postal edo elektronikora bidali beharko du bere eskaera; horretarako, eskaera egiteko eredu-inprimaki bat dago eskuragarri gure pribatutasun-atarian.

Horrez gain, erreklamazio bat aurkez dezake Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean, bereziki bere eskubideak erabilita ere, konforme ez dagoenean. Erreklamazioak www.avpd.es, webgunean adierazitako helbide postal eta/edo elektronikora igorri beharko dira.

Segurtasuna

 

Datuak konfidentzialtasun osoz tratatuko dira, eta segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzakoak aplikatuko zaizkie, datuok aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea eta atzitzea galarazteko.

Euskadi, auzolana