Logotipo Alokabide

Euskadi.eusen logotipoa

Udalekin eta erakundeekin lankidetzan aritzea alokairu sozialeko etxebizitzen parkea handitzeko

Herritarren kezka eta eskaera nagusietako bat etxebizitza arrazoizko prezioan eskuratzea da. Euskadin, 2015az geroztik, Etxebizitza Lege bat dugu, etxebizitza duin bat eskuratzea herritarren eskubide bihurtu duena, eta alokairuaren aldeko hautua egiten duena, errealitate bihurtzeko lehentasunezko formula gisa. Gizarte-aurrerapen handia da, eta etxebizitzaren arloan eskumenak dituzten euskal erakunde guztiak konprometitzen ditu.

Batzuetan, enpresa edo erakunde pribatuek Alokabidek eskaintzen dituen zerbitzu profesionalak behar dituzte etxebizitza hutsak kudeatzeko edo mobilizatzeko.

Gainera, Alokabidek lankidetza-hitzarmenak egiten ditu beste erakunde batzuekin (elkarteak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak, etab.), eta haiei etxebizitzak uzten dizkie, beren proiektuak garatu ahal izan ditzaten. CEAR, Gurutze Gorria edo Bizitza Berria, besteak beste.

Esparru horretan, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak neurriak aktibatu ditu, bai epe laburrera, bai ertainera eta luzera, errentamendu sozialera bideratutako etxebizitza-parkea handitzeko.

Horien artean dago Bizigune programa, Bizigune programaren aldaera bat, partikularren etxebizitza hutsak aktibatzen dituena. Haren helburua da udal-titulartasuneko etxebizitzak hartzea eta Alokabide Sozietate Publikoaren bidez alokairuko merkatu librean sartu ezin diren pertsonen eskura jartzea. Programa hau erakundeen arteko lankidetzaren adibide ona da, gure herritarrek, batez ere gazteek eta baliabide gutxien dituzten familiek, dituzten arazoetako bati erantzun eraginkorra emateko: etxebizitza duina eskuratzea.

Hauek dira bere ezaugarri nagusiak:

  • Udal titulartasuneko etxebizitza libreek eskura dezakete Udal Bizigune programa. Etxebizitzak Alokabide sozietate publikoari lagatzen zaizkio, gozamen-kontratu baten bidez. 6 urteko iraupena izango du, eta luzatu egin daiteke. Behin lagata, Alokabidek etxebizitza bakoitzeko hileko errentamendu-kanon bat ordaintzen die udalei, gozamen-kontratuak irauten duen bitartean, lehenengo errentamendu-lagapenetik aurrera.
  • Udal Bizigune programan, Alokabidek esleitzen ditu etxebizitzak Etxebideko erregistroan inskribatutako pertsonen artean, Bizigune programarako ezarritako baldintzei eta baremazioari jarraikiz. Udalek, hala ere, lehentasunezko baldintza gisa sar dezakete udalerrian erroldatuta egotea, gehienez ere hiru urteko antzinatasunarekin
  • Alokabidek, gainera, errentariei bizikidetza-unitatearen diru-sarrera haztatuen % 30 gainditu ezin duen errenta kobratzeaz arduratzen da. Udalak kobratzen duen errentamendu-kanonaren eta errentariek ordaintzen duten errentaren arteko aldea ALOKABIDEk ordaintzen du, eta errenta ez ordaintzeak ere bere gain hartzen ditu, halakorik balego.
  • Era berean, Alokabidek baldintza onetan itzultzen ditu etxebizitzak, kontratua amaitu ondoren, eta etxebizitzaren gorabehera tekniko guztiei erantzuten die, kontratua indarrean dagoen bitartean.
  • Alokabidek alokairuaren alderdi guztiak hartzen ditu bere gain, bai maila teknikoan, bai maizterrekiko tratuari dagokionez, baita errenten zerrenda eta esleipen-, kalkulu- eta kobrantza-prozesua, zerbitzuen kontratazioak, gorabeheren arreta eta etxebizitzaren mantentze eta kontserbazio-egoera ere.

Gainera, kontuan hartu behar da udalek aukera dutela aurrekina eskatzeko - % 0-ko interesarekin, etxebizitza egokitzeko eta prest jartzeko obrak egiteko, beharrezkoa izanez gero. Horren kostua dagokion udal-erakundeari ordaindu beharreko errentamendu-kanonaren zenbatekoarekin konpentsatuko da.

Aukera guztiei buruzko informazio zehatzagoa 900 251 251 telefonoan edo alokabide@alokabide.eus helbide elektronikoan.

Triptiko Bizigune