Ohiko galderak
Laguntza
Gazteak emantzipatzera bideratutako laguntza zuzena da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dagoen etxebizitza libre baten alokairuagatik ordaintzen duzun errentaren ehuneko baten hileroko ordainketan datza.
Bai, unitate hartzaileko 300 euro.
Honako hauek izan daitezke:
- Bakarrik bizi den pertsona.
- Etxebizitzako kide bakoitza.
- Senar-emaztea.
- Izatezko bikotea.
- Familia bat seme-alabekin.
36 urte bete arte. Baldintza betetzeari uzten badiozu, ez duzu laguntza hartzen jarraituko. Baldintzak hemen kontsulta ditzakezu
Ez. Laguntza hori alokairu-errenta ordaintzera bideratu behar duzu.
Bai. Etxebizitzaren kokapenaren arabera alokairu-mugak daude. Muga horiek eta nola kalkulatzen diren hemen kontsulta dezakezu.
Ez. Gaztelagun ez da bateragarria honako laguntza hauekin:
- Babes publikoko etxebizitza bateko maizterra izatea (adibidez, Alokabiden, Bilboko Udal-etxebizitzetan, Donostiako Etxegintzan edo beste administrazioetan).
- Diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) hartzailea edo gizarteratzeko beste errenta batzuen hartzailea izatea.
- Alokairu-gastuetarako EPO, EPE prestazioak, udalaren edo beste administrazio eta erakundeen laguntzak jasotzea.
- Alokairu-gastuekin lotutako Gizarte Larrialdiko Laguntzen (GLL) hartzailea izatea.
Laguntza eska dezaket?
Hemen kontsulta ditzakezu baldintzak. Gogora ezazu laguntza-eskaera has dezakezula, nahiz eta baldintzaren bat ez bete, esaterako, alokairuko kontratua formalizatuta ez izatea.
Bai. Zurekin bizi dena eta zu unitate hartzaile desberdinak zarete.
Zuk laguntza jaso dezakezu, berak, ordea, ez.
Ez, bi pertsonek bete behar dituzue.
EAEn etengabe erroldatua egonda urtebete igaro arte itxaron behar duzu lortu ahal izateko.
Bai:
- Banako gisa eskatzen baduzu: urtean 26.725 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak (zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren gehiketa) eta 3.000 euro baino gehiago. *
- Familia-unitate gisa eskatzen baduzu: urtean 32.724 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak (zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren gehiketa) eta 3.000 euro baino gehiago. *
- Familia ugarien kasuan: urtean 34.906 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak (zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren gehiketa) eta 3.000 euro baino gehiago. *
Gogora ezazu familia unitateetan adinez nagusi guztiek bete behar dituzuela baldintzak.
Ez. Laguntza eska dezakezu nahiz eta errenta-aitorpena ez egin. Hala badagokio, aintzat hartuko dira 10Ts-an islatutako diru-sarrerak eta dagokion kasuan ogasunaren diru-sarreren ziurtagirian.
Kasu guztietan eskatutako gutxieneko diru-sarrerak 3.000 eurokoak izango dira.
Laguntza eskatzea
Eskaera bat egin behar duzu, zure datuekin eta dagokion dokumentazioarekin.
Online egin dezakezu, B@kQ identifikazio elektronikoaren bidez, zeinaren bidez administrazio publikoen zerbitzuetan kontsultak eta tramiteak, eta izapide elektronikoak egin ditzakezun.
Hemen dituen abantaila batzuk ezagut ditzakezu.
Dokumentuen erregistroa berehalakoa izango da, itxaroten egon gabe. Ez duzu Alokabideren ordezkaritzara aurrez aurre joan beharko.
Gainera, laguntzaren onuraduna bazara, ‘Nire karpeta’ra sar zaitezke eta zure datuak kudeatu.
Hemen azalduko dizugu.
Bai. Gure bulegoetara hurbiltzen bazara egin dezakezu.
Dokumentazioa
Ez. Alokabidek beharrezko informazioaren zati handi bat lor dezake, esaterako, zure errenta-aitorpena. Eskaeran “administrazioak frogatzea” eskaerarena atalean kontra edo alde zauden galdetuko dizu. Aukera hori ez baduzu aukeratzen zure informaziora sar gaitezke eta ez duzu dokumentazio hori kudeatu ezta aurkeztu beharko ere.
Oso erraza da. Eskaneatutako dokumentazioaren PDFa erantsi dezakezu edo zure mugikorrarekin egiten dituzun argazkiak, esaterako.
Jakinarazpen bat jasoko duzu 10 egun balioduneko epean falta zaizun dokumentazioa aurkezteko, eta egin ezean, ezin izango duzu laguntza jaso.
Bai, dokumentazio guztia aurkezten duzunetik eta behin-behineko aitortza ematen zaizunetik, 6 hilabete dituzu alokairu-kontratua formalizatu eta aurkezteko.
Gutun bat jasoko duzu, 2022ko apirilaren 26ko Agindua aplikatzeko eskabidearekin batera. Eskaera hori sinatu eta gutunean agertzen den gutun-azal frankeatuaren bidez bidali behar diguzu. Laguntzaren jarraipena eskatzeko epea abuztuaren 7ra artekoa da. Zure eskaera bidaltzen ez badiguzu, berriz eskatu beharko duzu laguntza.
Laguntzaren sortzapena, hau da, laguntzaren eskubidea hurrengo hilabetearen 1. egunean hasiko da, abiapuntutzat hartuta dokumentazio guztia behar bezala entregatu duzun egunetik zenbatzen hasita.
Adibidea: Dokumentazio guztia maiatzaren 20an aurkezten baduzu, baldintzak betetzen badituzu eta laguntza aitortzen badizute (uztailean bada ere), ekainaren 1etik aurrera izango duzu horretarako eskubidea, eta ekainari dagokion diru-sarrera uztailaren hasieran egingo zaizu.
Zure B@KQ baliabidearekin edo ziurtagiri elektronikoarekin sartu beharko duzu aldaketaren dokumentazioa aurkeztu eta laguntza ikuskatzeko.
Kalkulatzean ordaintzen duzun alokairuaren % 60 da. Gainera, kontuan izan behar da unitate hartzaile bakoitzeko gehieneko etxebizitzarako prestazio ekonomikoa 250 eurokoa dela.
Laguntza jasotzeko eskubidea galduko duzu.
Ez, etxebizitza pribatua alokatu behar da, Bizigune edo ASAP programan sartua ez dagoena.
Sei hilez behin transferentzia bitartez eginiko errenten ordainagiriak aurkeztu beharko dituzu.
Laguntzaren aldaketa edo amaiera sorrarazten duen guztiaren berri eman behar duzu.