Eskabidea egiteko gomendioak
Laguntzaren eskabidea betetzeko, honako datu hauek eskatuko dizkizugu:
Datuak
Datu pertsonalak
Titularraren datu pertsonalak sartu beharko dituzu, hau da, laguntza eskatzen duen pertsonarenak.
Adierazi zure identifikazio-dokumentua, hala nola: NAN, IFK, AIZ, pasaportea edo bere zenbakia duten beste batzuk.
Zure izen-abizenak, sexua, jaioteguna eta gaur egun erroldatuta zauden herria.
Etxebizitzan/logelan zure familia-unitatea eta zu bizi bazarete, kide bakoitzaren datuak gehitu beharko dituzu.
Administrazioak egiaztatzea (garrantzitsua)
Hori aukeratzen baduzu, Alokabide SAk edo Administrazioak prozeduran eskatutako dokumentuak berariaz kontsultatzearen edo biltzearen aurka zaudela adieraziko duzu (39/2015 Legearen 28. artikulua).
Hau da, ezin izango dugu modu errazean, arinean eta doanik lortu zure diru-sarrerak egiaztatzen dituen dokumentazioa, ez eta jabetzan etxebizitzarik ez duzula egiaztatzen duen ziurtagiria edo beharrezko beste dokumentazio-mota bat ere.
Etxebizitzaren eta errentatzailearen / berrakuratzailearen datuak.
Hemen sartu beharko dituzu alokairu-etxebizitza edo -logelaren kokapenaren datuak, baita pertsona edo enpresa errentatzaile edo berrakuratzailearen datuak ere..
Datu ekonomikoak
Hemen adierazi beharko duzu etxebizitzaren guztizko alokairuak zenbat balio duen eta zuk ordaintzen duzun kopurua (bakarrik bizi bazara edo familia-unitatearen titularra bazara, etxebizitzaren alokairu osoaren berdina izango da).
Alokairua edo azpierrentamendu-kontratuaren kasuan:
Hemen adierazi beharko duzu zenbat balio duen etxebizitzaren alokairuak guztira, eta zenbat ordaintzen duzun banaka.
Logela-kontratuaren kasuan:
Hemen adierazi beharko duzu zenbat balio duen logelaren alokairuak eta zenbat ordaintzen duzun banaka.
Bankuko datuak
Adierazi zure banku-datuak laguntza ordaintzeko. Kontuaren titularrak bat etorri beharko du eskabidearen titularrarekin.
Beste datu batzuk:
-
Etxebizitza baten gaineko jabari osoaren edo erabilera-eskubide baten titularra zara, baina etxebizitza hori arrazoiren batengatik ezin duzula erabili egiazta dezakezu?
Etxebizitza bat (edo zati bat) jabetzan baduzu, baina ezin baduzu erabili (adibidez, banatu zara eta zure bikotekide ohia zure seme-alabarekin bizi da), eta justifikatzen baduzu, laguntza jaso dezakezu.
-
PFEZ aitortu duzu eskaera aurkeztu aurreko ekitaldian?
Adierazi eskaera hau aurkezteko unean mugaeguneratutako azken ekitaldian PFEZ aitortu duzun edo ez.
Jakinarazpena eta komunikazioa
Jakinarazpen eta komunikazio kanala
Jakinarazpenak eta komunikazioak jasotzeko kanala aukera dezakezu:
Posta:
Atal honetan adierazten duzun posta-helbidera bidaltzen dira.
Elektronikoak:
Nire karpetako jakinarazpen eta komunikazioen atalera bidaltzen dira. Sartzeko onartutako ziurtagiri elektroniko bat izan behar da. 10 egun natural dituzu sartzeko; denbora hori igarotakoan, uko egin diozula ulertuko da.
Oharrak jasotzeko datuak
Jakinarazpen edo komunikazio bat bidaltzen zaizun bakoitzean, abisu bat jasoko duzu SMS edo posta elektroniko bidez. Helbide elektroniko edo telefono-zenbaki bat baino gehiago adierazi nahi badituzu, bereizi puntu eta koma bidez (;).
Jakinarazpenen, komunikazioen eta abisuen hizkuntza
Hautatu jakinarazpenak zein hizkuntzatan jaso nahi dituzun.


