Dokumentazioa
GARRANTZITSUA: Ez da beharrezkoa dokumentu guztiak lortzea.
Eskabidea osatzean, baimena eman dezakezu Alokabidek edo Eusko Jaurlaritzak orrialde honetan aipatutako 2. multzoko dokumentuak eskura ditzaten.
Dokumentuen formatua: PDF artxiboak edo, adibidez, argazkiak edo irudiak izan daitezke.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Derrigorrez aurkeztu beharreko dokumentazioa
Errentamendu-kontratuaren kopia
Ez baduzu izena eman Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Finken Errentamendu Kontratuen Erregistroan gutxienez honako datu hauek izan beharko ditu: kontratugilea nor den, errentan hartutako finkaren identifikazioa, hitzartutako iraupena eta hasierako errenta.
Inskripzio-ziurtagiriaren edo fidantza gordailutu izanaren frogagiriaren kopia, baldin eta errentamendu-kontratua inskribatuta badago.
Errentaren azken ordainketaren egiaztagiria (hilekoa)
Hirugarrenen altaren (PDF, 282KB) dokumentua, osatua eta sinatua
Alokabidek/Eusko Jaurlaritzak lortu ahal duen dokumentazioa
Egon zaren etxebizitzan edo etxebizitzen errolda-ziurtagiria(k)
Etxebizitza horretako errolda-ziurtagiria
Jabetza Erregistroen Indizeen Zerbitzuak emandako ziurtagiria
Etxebizitza baten titularra bazara eta ezin baduzu hori erabili Aginduan ezarritakoa betez, beharrezko dokumentuekin egiaztatzeko eskatuko dizugu.
Diru-sarreren egiaztagiriak
Errenta-aitorpena egin baduzu:
- Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena.
- Kotizazio gabeko prestazioen ziurtagiria (horiek izatekotan).
Errenta-aitorpena egin ez baduzu:
- Lan-bizitzaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak emandakoa.
- 10T ziurtagiria (PFEZren atxikipenaren ziurtagiri ofiziala).
- Ikerketarako beka edo laguntzen egiaztagiria, horiek jasotzekotan.
Familia-liburua, familia-unitatea bada
Familia ugariaren egiaztagiria, familia ugaria bada
NANaren, AIZren edo baliokidearen fotokopia
Erantzukizunpeko
adierazpena
Erantzukizunpeko adierazpenaren bidez honako hau egiaztatzen da: eskaera egiten den unean pertsona edo familia-unitate interesdunak, bere erantzukizunpean, ezarritako baldintzak betetzen dituela, hori egiaztatzen duen dokumentazioa duela, eskatzen zaionean Administrazioaren esku jarriko duela, eta aurreko betebeharrak betetzen jarraitzeko konpromisoa hartzen duela, aitorpen edo ariketa horri dagokion aldian.
GARRANTZITSUA: Ez da beharrezkoa erantzukizunpeko adierazpenaren dokumentuak prestatzea. Eskabide eredua betetzean, paragrafo bakoitza klikatu/onartu beharko duzu.
Bateragarritasun
adierazpena
GARRANTZITSUA: Ez da beharrezkoa bateragarritasun adierazpenaren dokumentuak prestatzea. Eskabide eredua betetzean, paragrafo bakoitza klikatu/onartu beharko duzu.