Joan edukira
Euskadi.eus-ren webgunean sartu

Laguntza

Gaztelagun programa Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza-alokairurako laguntza da, 18 eta 35 urte arteko gazteak emantzipatzeko, eta etxebizitza libreen edo horietako logelen alokairuagatik edo berrakuragatik ordaintzen duzun errentaren ehuneko bat hilero ordaintzean datza, Euskal Autonomia Erkidegoan.

Unitate hartzaileagatik hileroko gehienezko zenbatekoa (banaka edo familia-unitate gisa eskatuta) 300 euro da.

Ordaintzen duzun alokairuaren % 60era arte, alde batera utzita kontratu-mota (etxebizitza-errentamendua, logela-errentamendua, berrakura) edo kontratua titular bakar batena den (izan banako bat edo familia bat). Logela-kontratuen kasuan, soilik 2 laguntza egon daitezke etxebizitzako, eta kontratuko gehieneko muga udalerriko gehieneko errenta-mugaren % 50 izango da.

Zer egin behar duzu
laguntzak irauten duen bitartean?

  • Zure diru-sarrerak berrikusiko ditugu foru-ogasunek adierazitako zergaldia amaitzean (uztaila, aurreko urteko diru-sarreretarako). Adib.: 2025ean, Gaztelagunek 2024ko diru-sarrerak berrikusiko ditu.

  • Urtero laguntzaren KOBRATZE HASIERA datarekin batera gainerako baldintzak berrikusiko dira.

  • Urtero etxebizitzaren alokairuaren ordainketen banku-ziurtagiriak eskatuko dizkizugu. Transferentzia-ziurtagiri bakoitzean honako hauek ikusi behar dira: izenak, agintzen duen pertsonaren kontua, hartzailearen kontua, data eta zenbatekoa.

  • Gainera, zure espedientearekin lotutako aldaketaren bat dagoen bakoitzean, aldez aurretik jakinarazi beharko duzu.

    Adibidez: etxebizitza-aldaketa, kontratu-modalitatearen aldaketa, aldaketak alokairu-errentaren zenbatekoan, aldaketak errentakideetan edo aldaketak banku-kontuan.

  • Zer gertatzen da aldaketak gertatzen diren hilabetean bertan jakinarazten ez badituzu?

    Aldaketa horiek laguntza kentzea edo zenbatekoa murriztea badakarte, atzeraeginezko efektuekin aplikatuko da aldaketa gertatu zen hilabetetik.

  • Nola aldatzen dituzu zure datuak edo gehitzen duzu informazioa zure espedientean?

    Dokumentazioa eransteko Nire Karpetaren bidez espedientera sartuko zara (B@kQaren koordenadak edo SMS bidez telefono mugikorrera bidalitako kodea eskatuko dizkizu) eta dagokion botoiari emango diozu:

    • "Dokumentuak erantsi"
    • "Errentamendu-kontratuaren mota, etxebizitza, hileko errenta edo bankuko datuak aldatzea."
    • "Justifikazioa"

Zuk ere laguntza eska dezakezu?

Egin testa laguntzaren baldintzak betetzen ote dituzun jakiteko.

Testa hasi
close overlay

Alokabideri buruzko informazio gehiago