Lortu zure B@KQ txartela
B@kQ identifikazio eta sinadura elektronikoa da, eta, horren bidez, aukera duzu Euskadiko administrazio publikoekin telematikoki modu seguru eta errazean erlazionatzeko.
Informazio gehiago B@KQ-ri buruzB@kQ-k abantaila ugari ditu, hala nola:
Dokumentazioa etxetik aurkeztea, desplazamendu fisikoak ekiditeko.
Zure espedientearen izapidetzea arintzea.
Administrazioarekin harremanetan jartzeko espazio bat eskaintzen dizugu.
Gaur egun Izenperen hiritar ziurtagiriaren edo NANe baten (NAN elektronikoa) erabiltzailea bazara B@kQ online erabil dezakezu.
Bestela, eskaera egiteko aurrez aurreko arreta-gune hauetara joan zaitezke.
Alokabideren bulegoak.
Osakidetzaren osasun-zentroak (Osasun Txartela eskatuko dizute).
Eusko Jaurlaritzako herritarren arretarako guneak (Zuzenean).
KZguneak.
Gipuzkoako zenbait udal.
Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien bulegoak.
Gertuen duzun eskaera-puntua bila dezakezu; izan ere, 600 baino gehiago dira eta webgune honen bidez kontsulta dezakezu.