Joan edukira
Euskadi.eus-ren webgunean sartu

Ohiko galderak

Laguntza

Gazteak emantzipatzeko laguntza zuzena da, eta etxebizitza edo logela baten alokairuagatik edo etxebizitza libre baten berrakuragatik ordaintzen duzun errentaren ehuneko bat hilero ordaintzean datza, Euskal Autonomia Erkidegoan.

Bai, unitate hartzaileko 300 euro.

Honako hauek izan daitezke:

  • Bakarrik bizi den pertsona.
  • Etxebizitzako kide bakoitza.
  • Senar-emaztea.
  • Izatezko bikotea.
  • Familia bat seme-alabekin.

36 urte bete arte. Baldintza betetzeari uzten badiozu, ez duzu laguntza hartzen jarraituko. Baldintzak hemen kontsulta ditzakezu

Bai. Etxebizitzaren kokapenaren arabera alokairu-mugak daude. Muga horiek eta nola kalkulatzen diren hemen kontsulta dezakezu.

Ez. Gaztelagun ez da bateragarria honako laguntza hauekin:

  • Babes publikoko etxebizitza bateko maizterra izatea (adibidez, Alokabiden, Bilboko Udal-etxebizitzetan, Donostiako Etxegintzan edo beste administrazioetan).
  • Diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) hartzailea edo gizarteratzeko beste errenta batzuen hartzailea izatea.
  • Alokairu-gastuetarako EPO, EPE prestazioak, udalaren edo beste administrazio eta erakundeen laguntzak jasotzea.
  • Alokairu-gastuekin lotutako Gizarte Larrialdiko Laguntzen (GLL) hartzailea izatea.
  • Etxebizitzaren errentamendu-kontratuak (HELak arautu behar du, eta gutxienez urtebeteko iraupena izan)
  • Urtebetetik gorako logela-errentamendua. (Soilik 2 laguntza egon daitezke etxebizitzako, eta kontratuko gehieneko muga udalerriaren gehieneko errenta-mugaren % 50 izango da)
  • Berrakura (HELak arautu behar du, eta gutxienez urtebeteko iraupena izan)

Soilik 2 laguntza egon daitezke etxebizitzako, eta kontratuko gehieneko muga udalerriko gehieneko errenta-mugaren % 50 izango da. Adib.: udalerriaren gehieneko errenta-muga 1.000 eurokoa bada, gehienez ere 500 euroko logela-kontratu bat izango da baliozkoa.


Laguntza eska dezaket?

Hemen kontsulta ditzakezu baldintzak. Gogora ezazu laguntza-eskaera has dezakezula, nahiz eta baldintzaren bat ez bete, esaterako, alokairuko kontratua formalizatuta ez izatea.

Bai. Zurekin bizi dena eta zu unitate hartzaile desberdinak zarete.

Zuk laguntza jaso dezakezu, berak, ordea, ez.

EAEn etengabe erroldatua egonda urtebete igaro arte itxaron behar duzu lortu ahal izateko.

Bai:

  • Banaka eskatzen baduzu: urteko diru-sarrerak 30.000 eurotik beherakoak (zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkien batuketa) eta 3.000 eurotik gorakoak.*
  • Familia-unitate gisa eskatzen baduzu: urteko diru-sarrerak 36.764 eurotik beherakoak (zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkien batuketa) eta 3.000 eurotik gorakoak. *
  • Familia ugarien kasuan: urteko diru-sarrerak 39.184 eurotik beherakoak (zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkien batuketa) eta 3.000 eurotik gorakoak. *

Gogoratu familia-unitateetan adin nagusiko guztiek bete behar dituztela baldintzak.

Ez. Laguntza eska dezakezu nahiz eta errenta-aitorpena ez egin. Hala badagokio, aintzat hartuko dira 10Ts-an islatutako diru-sarrerak eta dagokion kasuan ogasunaren diru-sarreren ziurtagirian.

Kasu guztietan eskatutako gutxieneko diru-sarrerak 3.000 eurokoak izango dira.


Laguntza eskatzea

Eskaera bat egin behar duzu, zure datuekin eta dagokion dokumentazioarekin.

Online egin dezakezu, B@kQ identifikazio elektronikoaren bidez, zeinaren bidez administrazio publikoen zerbitzuetan kontsultak eta tramiteak, eta izapide elektronikoak egin ditzakezun.

Hemen dituen abantaila batzuk ezagut ditzakezu.

Dokumentuen erregistroa berehalakoa izango da, itxaroten egon gabe. Ez duzu Alokabideren ordezkaritzara aurrez aurre joan beharko.

Gainera, laguntzaren onuraduna bazara, ‘Nire karpeta’ra sar zaitezke eta zure datuak kudeatu.

Bai. Gure bulegoetara hurbiltzen bazara egin dezakezu.


Dokumentazioa

Ez. Alokabidek zure eskaera tramitatu ahal izateko beharrezkoa den informazio hau eskura dezake.

  • Nortasun-datuak kontsultatzea/egiaztatzea (Poliziaren Zuzendaritza Nagusia ? DGP)
  • Errolda historikoa (Euskal udalak)
  • Ezkontza (erregistro zibila)
  • Izatezko Bikoteen Erregistroa (Eusko Jaurlaritza)
  • Familia ugariaren titulua (Eusko Jaurlaritza)
  • Lan-bizitza (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia ? GSDO)
  • PFEZren ziurtagiria (foru-ogasunak)
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren ziurtagiria (Lanbide)
  • Katastroko datuak (Katastroko Zuzendaritza Nagusia)
  • Hiri-ondasun higiezinen ziurtagiria (foru-ogasunak)

Zure eskaera aurkeztu ondoren, jarraian zerrendatutako dokumentazioren bat edo guztiak aurkezteko eskatu beharko genizuke, baldin eta informazioa eman behar duten administrazioetako batean eskuragarri ez badago, jasotako datuak ez badira nahikoak zure laguntza emateko edo ukatzeko, edo zure eskaera egitean zure datuak biltzeari uko egin badiozu (azken kasu horretan, kontuan izan behar duzu, bai eskaera egiteko unean, bai geroko berrikuspenetan, beharrezko dokumentu guztiak aurkeztu beharko dituzula).

Oso erraza da. Eskaneatutako dokumentazioaren PDFa erantsi dezakezu edo zure mugikorrarekin egiten dituzun argazkiak, esaterako.

Jakinarazpen bat jasoko duzu 10 egun balioduneko epean falta zaizun dokumentazioa aurkezteko, eta egin ezean, ezin izango duzu laguntza jaso.

Bai, dokumentazioa aurkeztu eta behin-behineko aitorpena jasotzen duzunetik, 6 hilabete dituzu alokairu- edo berrakura-kontratua formalizatu eta entregatzeko.

Laguntzaren sortzapena, hau da, laguntzaren eskubidea hurrengo hilabetearen 1. egunean hasiko da, abiapuntutzat hartuta dokumentazio guztia behar bezala entregatu duzun egunetik zenbatzen hasita.

Adibidea: Dokumentazio guztia maiatzaren 20an aurkezten baduzu, baldintzak betetzen badituzu eta laguntza aitortzen badizute (uztailean bada ere), ekainaren 1etik aurrera izango duzu horretarako eskubidea, eta ekainari dagokion diru-sarrera uztailaren hasieran egingo zaizu.

Normalean, laguntza hilaren 1ean ordaintzen dugu, baina egoera jakin batzuetan ordainketa zure kontuan islatuta ikus dezakezu hurrengo egunetan (adibidez, hilaren 1a jaieguna denean, transferentzia ez da islatzen hurrengo egun baliodunera arte). Gainera, kontuan izan, zure laguntza zein banku-erakundetan duzun helbideratuta, baliteke transferentzia ez agertzea kontuan Alokabidetik egiten dugun egun berean.

Zure B@KQ baliabidearekin edo ziurtagiri elektronikoarekin sartu beharko duzu aldaketaren dokumentazioa aurkeztu eta laguntza ikuskatzeko.

Kalkuluan aplikatu beharreko ehunekoa beti izango da ordaintzen duzun alokairuaren % 60koa. Gainera, kontuan hartu behar da unitate hartzaileko gehieneko laguntza 300 eurokoa dela.

Laguntza jasotzeko eskubidea galduko duzu.

Sei hilez behin transferentzia bitartez eginiko errenten ordainagiriak aurkeztu beharko dituzu.

Alokabideri buruzko informazio gehiago