Menu

Kontaktua

Bilatu
 

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana - ZERO PLANA

Aldaketa klimatikoak gizartea gero eta gehiago arduratzen duen honetan, Europar Batasuneko kide diren estatuek araudi oso murriztaileak ezarri behar izan dituzte CO2 isurpenei eta petroliotik eratorritako erregaiei dagokienez.

Alokabiden eredu izan nahi dugu, eta energia errendimendu handiko eraikinak kudeatu, hori koherentea izan heinean errentagarritasunarekin, bideragarritasun ekonomikoarekin eta jasangarritasunarekin, zentzu zabalean. Hala ere, ez ditugu ahaztu nahi gure jardunaren erdigunean daudenak, hau da, etxebizitza horietan bizi diren pertsonak.

Horretarako, 2018az geroztik Alokabide buru da ZERO planean, alokairuko parke publikoaren Irisgarritasuneko eta Energia Birgaitzeko Planaren idazketan. Sekulako erronka datozen urteetan gure eraikinetan energiarekin eta irisgarritasunarekin lotutako trantsizioari aurre egiteko. Gure bezeroei zerbitzu hobea eskaintzea ahalbidetuko digu, ingurumenarekiko adeitsua eta, gainera, jarduera ekonomikoaren motor gisa funtzionatuko duena.

Hiru oinarri nagusi ditu:

  • Zerbitzu osoa eta aurreratua.
  • Etxebizitza osasungarriak eta irisgarriak.
  • Parke hornitua eta eraginkorra.

Horietako bakoitzerako askotariko ikerketa proiektuak garatu dira, eta jarduketak diagnostikatu eta planteatzeko aldagai nagusiak aztertu dira, bai eraikitzeari dagokionez, bai eta alderdi sozialari eta kudeaketakoari dagokienez ere.

Energiaren eta eraikinen eraldaketa digitalaren lider izatea eta horiek irisgarri eta eroso bihurtzea erabakigarria izango da Alokabiderentzat eta gure etxebizitza-parkearen trantsizioa arrakastatsua izan dadin.

Euskadi, auzolana