Okendo plaza, Donostia Irail 18-26
Ezagutu Gaztelagun (fitxa berri batean irekitzen da)GAZTELAGUN x ZINEMALDIA ZOZKETAREN OINARRIAK
1. Helburua eta aplikazio-eremua
Zozketan parte hartzea erabat doakoa da, eta Gaztelagun @gaztelagunejgv-en Instagram-eko profil ofizialaren bidez baino ez da egingo (aurrerantzean, “Instagram-eko profila”).
Oinarri hauetan ezarritako baldintza guztiak betetzen dituzten adin nagusiko pertsona fisiko guztiek parte hartu ahal izango dute (aurrerantzean, “Parte-hartzaileak”).
Zozketaren helburua da parte hartzaileei Zinemaldiaz gozatzeko aukera eskaintzea eta Alokabidek etxebizitza-politika publikoekin lotuta egiten dituen ekimenen parte hartzea eta ezagutza sustatzea.
2. Parte hartzeko aldia
Zozketan parte hartzeko epea 2026ko irailaren 16tik 2026ko irailaren 18ra irailaren 11ra bitartekoa izango da, 12:00ak arte, biak barne.
Ez da partaidetza-alditik kanpo egindako partaidetzarik onartuko.
3. Zozketaren mekanika
Gaztelaguneko Instagram Profilean argitaratuz jakinaraziko da zozketa.
Zozketan parte hartzeko, parte-hartzaileek honako hauek egin beharko dituzte parte hartzeko aldian:
- Instagramen erabiltzaile-kontu bat izatea.
- Gaztelagun-en Instagram profila jarraitzea @gaztelagunejgv.
- Zozketaren argitalpena komentatzea, jaialdian zein pertsonarekin egongo liratekeen aipatuz.
- Heman like argitalpenari
Hainbat aldiz parte hartu ahal izango da, betiere iruzkin bakoitzean pertsona desberdin bat aipatzen bada.
Oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen dituen partaidetza bakoitza baliozkotzat joko da, eta hautatua izan daiteke.
Hala ere, erabiltzaile bakoitzak sari bakarra irabaz dezake, nahiz eta partaidetza bat baino gehiago egin.
Ezarritako baldintzaren bat betetzen ez duten partaidetzak baliogabetzat joko dira eta zozketatik kanpo geratuko dira.
4. Irabazleak hautatzea
Parte hartzeko aldia amaitu ondoren, 33 irabazle hautatuko dira, ausazko hautaketa sistema baten bidez, oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten partaidetza guztien artean.
Hautaketa APPSorteos ausazko hautaketa tresnaren bidez egingo da.
Era berean, ordezkoak hautatu ahal izango dira, eta irabazleek ordeztuko dituzte, baldin eta horietako batek parte hartzeko baldintzak betetzen ez baditu, egindako harremanari erantzuten ez badio edo sariari uko egiten badio.
5. Saria
33 irabazleetako bakoitzak Zinemaldirako bi (2) sarreretarako balio duen kode bat jasoko du.
Ondorioz, 33 kode emango dira guztira (66 sarrera), eta kode bakoitza bi sarrerari dagokie.
Kodeak jaso ondoren trukatu ahal izango dira.
Kodeen trukea Zinemaldiko antolatzaileek ezarritako baldintzen eta erabilgarritasunaren mende egongo da.
Saria ezin izango da eskudirutan duen balioarekin trukatu, eta ezin izango da beste sari batekin ordezkatu, irabazleak hala eskatuta.
6. Irabazleen komunikazioa eta sarien banaketa
Zozketa amaitutakoan, Gaztelagun Instagram bidez jarriko da harremanetan irabazleekin, eta inprimaki bat emango die beharrezko datuak betetzeko eta saria jasotzeko.
Irabazleek izango dute irailaren 15era arte informazio hori emateko. Datuak ostiralean betetzen dituztenek egun horretan bertan jasoko dituzte sarrerak; asteburuan sartzen direnek astelehenean jasoko dituzte.
Datuak jaso eta baliozkotu ondoren, Alokabidek dagokion kodea bidaliko du emandako helbide elektronikora.
Epe barruan erantzunik jasotzen ez bada, baldintzak betetzen ez badira edo sariari uko egiten bazaio, saria ordezko bati esleitu ahal izango zaio, ausazko hautaketan ezarritako ordenari jarraituz.
7. Partaidetzak baztertzea
Gaztelagunek eskubidea izango du zozketatik kanpo uzteko honako partaidetza hauek:
- Oinarri hauetan ezarritako baldintzak ez betetzea.
- Iruzurrezkoak badira edo zozketaren garapen normala alda dezaketen prozeduren bidez egiten badira.
- Eduki iraingarriak, legez kontrakoak edo aplikatu beharreko araudiaren aurkakoak dituztenak.
- Profil faltsuekin edo Zozketan parte hartzeko soilik sortuak diruditen profilekin egiten badira.
- Instagramen funtzionamendu-arauak ez betetzea.
Zozketaren garapen normala alda dezakeen iruzurrezko edo arauz kanpoko jardueraren bat antzemanez gero, dagokion partaidetza alde bakarretik baztertu ahal izango da, eta ukitutako pertsonak ezin izango du saria eskatu.
8. Datu pertsonalen tratamendua eta babesa
Zozketan parte hartzearen ondoriozko datu pertsonalen tratamendua Alokabideren Pribatutasun Politikaren arabera egingo da. Politika hori eskuragarri dago bere webgunean, eta datu pertsonalen babesari buruz indarrean dagoen araudiaren arabera.
9. Erantzukizuna
Alokabide ez da sarreren baldintzen, erabilgarritasunaren edo funtzionamenduaren eta Zinemaldiko antolatzaileek gaitutako truke-sistemaren erantzule izango.
Zozketa hau ez dago Instagramekin babestuta, abalatuta, administratuta edo lotuta.
Parte-hartzaileek Instagram salbuetsiko dute zozketatik eratorritako edozein erantzukizunetatik.
10. Zozketa aldatzea edo ezeztatzea
Gaztelagunek beretzat gordetzen du oinarri hauek aldatzeko, parte hartzeko epea luzatzeko edo murrizteko edo zozketa bertan behera uzteko eskubidea, hala eskatzen duen arrazoi justifikatu bat dagoenean, eta konpromisoa hartzen du edozein aldaketa edo ezeztapen Instagrameko profilaren bidez jakinarazteko.
11. Oinarriak onartzea
Zozketan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek osorik eta erreserbarik gabe onartzea.
Halaber, zozketan parte hartzeak berekin dakar Instagram erabiltzeko arauak eta baldintzak onartzea.
Oinarri hauek eskuragarri egongo dira Landing Pageko zuzeneko sarbidean parte hartzeko aldian: Istorio orok, leku bat behar du(fitxa berri batean irekitzen da).