Joan edukira

Errenteriako udalak laguntzak emango ditu BIZIGUNE edo ASAP bidez etxebizitza hutsak mobilizatzea sustatzeko

Birgaitze, erosketa, ekipamendu edo energia-ziurtagirietarako dirulaguntzak eskatzeko epea ireki da

Errenteriako Udalak etxebizitza hutsak mobilizatzeko laguntzak eskatzeko epea ireki du, gizarte-alokairua sustatzeko. Helburu horrekin, 3.500 € arteko dirulaguntzak eskaintzen ditu obrak egiteko, ekipamenduak instalatzeko edo energia-ziurtagiriak lortzeko. Eskatutako betekizunen artean daude, besteak beste, etxebizitzak udalerrian bertan egotea, Bizigune edo ASAP programan sartuta egotea, edo, halakorik ezean, horietara atxikitzeko konpromisoa hartzea.

Dirulaguntza-ildo hori 2023ko azaroaren 30era arte egongo da irekita.

Informazio gehiago: Laguntza esteka

Alokabideri buruzko informazio gehiago