Joan edukira

alokabizi jasangarria

Zerbitzu berriak pertsonen bizi-kalitatea hobetzen du ingurumena errespetatuz eta etorkizuneko belaunaldiekin konpromisoa izanaz

Energia-efizientzia handiko etxebizitzak eta prestazio handikoak, malguagoak, osasungarriagoak eta erosoagoak, egungo belaunaldiari etxe bat eskaintzeko datorrenari ukatu gabe.

Garapen jasangarrirako
helburuak

  • GJHetako 3. helburua
  • GJHetako 7. helburua
  • GJHetako 12. helburua

Etxebizitza jasangarrien parkearen eredua

Tresnak eta/edo jardunbideak

Autokontsumo fotovoltaikoaren optimizazioa

Eraikin bakoitzeko kontsumo elektrikoaren profilaren arabera instalazio fotovoltaiko egokiena aukeratzen laguntzeko gida eta aplikazioa.

Askotariko funtzioak dituzten kanpoko gune industrializatuak

Gizarte-alokairuko etxebizitza babestuaren tipologietara eta egungo bizigarritasun estandarretara egokitutako balkoi prefabrikatuak.

Airearen kalitatea

Jardunbide egokien gida materialei, aireztatzeari, eta abarri buruz, maizterrei eraikinean giro-kalitate handia eskaintzeko pertsonen osasuna eta ongizatea hobetzen lagunduz.

Erosotasun akustikoa etxebizitzan

Erosotasun akustikorako funtsezko esku-hartzeak ebaluatzen laguntzen duen gida eta eraikinak birgaitzean zaratatik babesteko neurriak dituena.

Elektrifikazio berriztagarria

Parkeko gizarte-laguntzako etxebizitzen deskarbonizazioa, eskariaren elektrifikazioaren eta ekoizpen fotovoltaikoaren bidez.

Alokabideri buruzko informazio gehiago