Bizigune kontratua berritzea eta amaitzea
Usufruktu-kontratua amaitu baino hilabete batzuk lehenago, Alokabidetik komunikazio bat bidaliko dizugu, kontratu berri bat egin nahi ote duzun jakiteko.
- Kontratua berritu nahi baduzu, bidaliko dizugun gutunean adierazten den dokumentazioa igorri beharko diguzu. Hori jasota, Alokabiden berritzea aztertuko da, Bizigune programa arautzen duen eta indarrean dagoen araudiaren arabera.
- Berritu nahi ez baduzu, gurekin jarri harremanetan, mesedez, etxebizitza itzultzeko eman beharreko urratsak jakinarazteko.