Erabilera-baldintzak
Lege-informazioa
Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluak ezarri du informazio-gizartearen zerbitzuak ematen dituen orok duela atal honetan emango dugun informazio jakinerako sarbidea ahalbidetzeko betebeharra, bai zerbitzuaren hartzaileei, bai eskudun organoei, modu etengabe, erraz, zuzen eta doakoan.
www.alokabide.euskadi.eus webguneko titularraren datuak:
- Titularra: ALOKABIDE, SA
- IFK: A01300706
- Helbidea: Gamarrako atea 1, 2. solairua
01013 Gasteiz (Araba) - Espainia - Posta elektronikoa: alokabide@alokabide.eus
- ALOKABIDE SA Arabako Merkataritza Erregistroan dago inskribatuta, 946. liburukian, 179. folioan, VI-7560 orrian.
Webgunea erabiltzeko baldintzak
Webgune hau bisitatzen duten pertsonek hura erabiltzeko baldintzak onartzen dituzte, eta webgunea modu arduratsuan erabiltzeko konpromisoa hartzen dute, lege-betebeharren arabera. Era berean, webgunea eta bertan dauden komunikazio-kanalak modu okerrean erabiltzeagatik sortutako ardurak bere gain hartzen dituzte. Alokabidek bere webguneko erabilera-baldintzak aldatu ahalko ditu, baita bertan dauden lege-testu guztiak ere.
Webgune honetan hirugarren enpresen edo erakunde publikoen estekak egon daitezke. Alokabidek ez ditu bere gain hartzen webgune horiek bisitatzearen ondorioak, ez eta cookieak edo hirugarren erakunde horiek egin dezaketen beste edozein gailu tekniko instalatzea ere.
ALOKABIDEK ezin du oso-osorik bermatu bere dokumentuetan edo edukietan birusik edo eduki teknikorik ez dagoela. Halaber, ALOKABIDEK ezin du guztiz bermatu bere webgunean herritarren eskura jarritako baliabide guzti-guztiek ez dutela kanpotik edo harentzat kontrolaezinak diren arrazoiengatik eraso bat jasoko. Horrez gain, gerta liteke kanpoko arrazoiengatik herritarren eskura jarritako baliabideak edo dokumentuak eskuratzeko arazoak egotea. Kasu horretan, ALOKABIDEK konpromisoa hartzen du arazo horiek lehenbailehen konpontzeko.
Adingabeek webgunea erabiltzea
Ez dago inolako murrizketarik adingabeek ALOKABIDEREN webgunean nabigatzeko. ALOKABIDEREN webgunean eskuragarri dauden baliabideen sarbidea edo eskaerak aurkezteko edo eskubideak baliatzeko aukerak mugatuta daude adinari dagokionez, horietako bakoitzaren lege-aurreikuspenen arabera, sartzeko baldintzei begira. ALOKABIDEK ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik adingabeek beren datu pertsonalak ematen badituzte eskaera bakoitzerako indarrean dagoen araudi espezifikoa errespetatu gabe.
Araudi aplikagarria
www.alokabide.eus webgunearen bidez egindako jarduera aplikagarria den Espainiako indarreko araudiaren menpe dago, eta, zehazki, Datuak Babesteari buruzko Europako 2016/679 Erregelamenduaren eta Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Legearen menpe. Horrez gain, webgune honen bidez aurkeztutako eskaerei edo pertsonek baliatutako eskubideei berariaz beste lege batzuk aplikatu ahal zaizkie.