Zientzia, teknologia eta berrikuntza plana
zero plana
Gizarte-alokairuko etxebizitza babestuaren birgaitze energetikoa eta irisgarritasuna.
Gizarteak gero eta kezka handiagoa du klima-aldaketaren inguruan eta, horren harira, CO2 igorpenei eta petroliotik eratorritako erregaiak erabiltzeari dagokionez, Europar Batasuneko estatu kideek muga handiak ezartzen dituzten araudiak onetsi dituzte.
Alokabidek eredu izan nahi du; beraz, etekin energetiko altuko eraikinak kudeatu nahi ditu, baldin eta errentagarritasunarekin, bideragarritasun ekonomikoarekin eta zentzu zabalean jasangarritasunarekin koherentzia badu, baina gure jardueraren erdigunea ahaztu gabe, hau da, etxebizitzetan bizi diren pertsonak.
Horretarako, 2018az gero Alokabide, Plan ZERO plana izenekoaren bidez, buru da alokairuko parke publikoaren birgaitze energetikoari eta irisgarritasunari buruzko plana idazteko. Hurrengo urteetan gure eraikinen trantsizio energetikoari eta irisgarritasunari aurre egiteko izugarrizko erronka. Dena den, horri esker, gure bezeroei zerbitzu hobea emango diegu, ingurumena gehiago errespetatuko dugu eta, gainera, jarduera ekonomikoaren eragile izango da.
Hona hemen funtsezko 3 zutabeak:
zerbitzu integral aurreratua
etxebizitza osasungarriak eta irisgarriak
parke ekipatu eta eraginkorra
Bakoitzerako zenbait ikerketa-proiektu garatzen dira. Aldagai adierazgarrienak aztertzen dira diagnostikoa egin eta jarduketak planteatzeko, bai eraikuntzaren arloan, bai eta gizarte- eta kudeaketa arloetan ere.
Energiaren eta eraikinen eraldaketa digitalaren buru izatea, irisgarriago eta erosoago bihur daitezen, Alokabiderentzat oso garrantzitsua izango da eta garrantzi bera izango du gure etxebizitza-parkearen trantsizioa arrakastatsua suerta dadin.