Joan edukira

Ikuspegi estrategikoa

Gizarte-alokairuko etxebizitza babestuaren parkeari dagokion etorkizuneko ikuspegia, ikuspuntu berritzaile eta jasangarriarekin eta gizarte-balioa sortzen duenarekin.

Sustatzailea

Eusko Jaurlaritza

Baterako finantzatzaileak

PCTI

Antolatzailea

alokabide
Pedro Javier Jauregui Fernández argazkia

Pedro Javier Jauregui
Fernández

Etxebizitza sailburuordea

Gure Etxebizitzari buruzko Legeak paradigma berriak azpimarratzen ditu, hala nola alokairu publikoa, eraikitako hiria birgaitzea edo digitalizazioa eta gizarte-inklusioa, etxebizitzarako eskubidearen inguruko irtenbide berritzaileetan oinarrituta.
Gizarte-alokairuko etxebizitza babestuaren trantsizio berri bat dugu aurrez aurre, eta elkarrekin lotutako hiru palankatan oinarritzen da: eraikinen eta eraikinotako etxebizitzen efizientzia energetikoa eta klimatikoa, parke publiko osoaren kudeaketa digitala eta erabilera intentsiboaren gizarte-dimentsioa eta dimentsio soziosanitarioa. Etxebizitzen I+g+b arloak berrikuntza, mantentze-lanak eta kudeaketa uztartu behar ditu egiaz jasangarria izateko.
Pablo Garcí Astrain argazkia

Pablo García Astrain

Etxebizitza, Lurzoru eta
Arkitekturako zuzendaria

Patricia Val Hevia argazkia

Patricia Val Hevia

Alokabideko zuzendari nagusia

Alokabizi esparru estrategikoan gizarte-alokairuko etxebizitza babestua eraldatzeko lanean ari gara, etxebizitza eredu berritzailea, jasangarria eta inklusiboa izan dadin, maizterren gizarte-profila sakon aztertuz eta garapen pertsonalerako aukerak sortuz Euskadiko trantsizio hirukoitzaren erronka handiarekin bat: ingurumenekoa, digitala eta soziala.

Eusko Jaurlaritzak ekimen aitzindariak sustatu ditu gizarte-alokairuko etxebizitza babestuak kudeatu eta birgaitzeko orduan. 2017an "Plan ZERO plana" argitaratu zuen, ordurako bazegoen parkean birgaitze energetikorako eta CO2 isurketak murrizteko konponbide berritzaileak bilatu nahian.

Plan horretatik abiatuta jaio zen 2021ean "ZERO Plus" ekimena, gizarte-alokairuko etxebizitza babestuetan ikertu eta berritzeko, etxebizitza klimatikoki neutroa eta berdea garatu asmoz, aro digitalera egokitua eta pertsonen zerbitzura zegoena izateaz gain.

Testuinguru horretan sortu da "alokabizi" esparru estrategikoa, gizarte-alokairuko etxebizitza babestuan trantsizio hirukoitzaren erronkei heltzen diena datorren hamarkadarako. Eredu inklusiboa eta jasangarria nahi da, bizigarritasun-eredu berriak ahalbidetuko dituena zerbitzu publiko digitalei konektatuta, familia-kontziliaziorako eta telelanareko erraztasunak eta kontzientziazio ekologiko handiagoa sustatuko duena.

Xedea da jarrerak aldatzea eta eraikuntzaren eta birgaitzearen sektorean pentsatzeko eta egiteko moduak berbideratzea gizarte-alokairuko etxebizitza babestuaren eredu berri batera, ikuspegi berritzailearekin, jasangarriarekin eta gizarte-balioa sortzekoarekin, pertsonen zerbitzuan eta ongizatean oinarrituta. Balio-kate bideragarria eraldatu nahi da eta lankidetza publiko-pribatuaren bidez eraikinak eta pertsonak biodibertsitatearen inguruan kokatu nahi dira. Eraldaketaren xedea birgaitzea sustatzea da, Alokabidek kudeatzen duen parkearen etengabeko egokitzapen teknologikoko prozesuan, herritarrei etxebizitza duina eskaintzeko, bizitegi-beharrak eta etxebizitza izateko beharrak betez, haren gizarte-laguntzako eginkizunaren ikuspegitik.

Alokabiziren Garapen Jasangarrirako Helburuak

NBEren Garapen Jasangarrirako Helburuek pertsona ezartzen dute erdigunean, aurrerapenaren eta planetaren artean oreka lortzeko asmoz.

Jarduteko 3 arlo identifikatu ditugu heldu nahi diegun gizarte- eta ingurumen-arloko erronken arabera:

arrow_forward

planeta

arrow_forward

aurrerapena

alokabizi jasangarria

Etxebizitza malguak, osasungarriak, erosoak eta naturalizatuak honako ezaugarri hauekin:

arrow_forward

teknologia egokia eta erabiltzailearekin lerrokatua

arrow_forward

parkearen deskarbonizazioa

arrow_forward

diseinu eta sistema sendoak, eraikitzeko, aritzeko eta mantentzeko kostua egokia izan dadin

arrow_forward

bizi-zikloa eta industrializazioa

alokabizi digitala

Gizarte-alokairuko etxebizitza babestuaren parke digitalizatua, honako hauek egin ahal izateko:

arrow_forward

datuak denbora errealean lortzea

arrow_forward

kudeaketa-prozesuak automatizatzea

arrow_forward

eraikinen bizi-zikloa eraginkortasunez kudeatzea

arrow_forward

arrisku-egoerak prebenitzea eta zuzentzea

arrow_forward

datu pertsonalen segurtasuna eta pribatutasuna

alokabizi soziala

Etxebizitza: etxe berritzailea, jasangarria eta gizarte-balioa sortzen duena, eta honako hauek sustatzen dituena:

Alokabideri buruzko informazio gehiago