Joan edukira

alokabizi jasangarria

Eraikinaren pasaportea: alokaPASS

Europako Batzordearen eraikinaren pasaporte eredua Alokabideko gizarte-alokairuko etxebizitza babestuen errealitatera eramatea, parke osoan estandarizatzeko eta kopiatzeko, eta eraikin bakoitzaren banako ibilbide-orri gisa hartuta.

Garapen jasangarrirako
helburuak

  • GJHko 8. helburua
  • GJHko 13. helburua

Pasaportea erabiltzaileen beharretara eta higiezin bakoitzaren baldintzetara egokitzen da banaka-banaka, eraikina erabili eta hobetzeko beharrezko urratsak egiten laguntzeko erkidegoari.

Zer da alokaPASS?

AlokaPASS ereduak hiru elementu ditu:

arrow_forward

deskribatzaile-kontzeptuala: xede baten hasierako eta amaierako egoera definitzen duten adierazleak.

arrow_forward

zedarriak: faseka egindako birgaitze-plana eta gizarte-osagaia.

arrow_forward

zedarriak bete ahal izateko tresnak: biki digitala eta laguntzeko plana.

* Tresna honek erakusten dituen datuak ez dira errealak, eta ez datoz bat Alokabideren parkearen errealitatearekin, ezta erabiltzaileetako batekin ere.

Eraikinaren pasaportea: alokaPASS

Eraikinaren pasaporterako behar dituzun ezinbesteko tresnak dituzu hemen.

alokaPASS eraikinaren pasaporteko agiriak eta tresnak

Eraikinaren liburu digitala

Eraikinaren datuen gordailu digitala; eraikinaren pasaportean doa (alokaPASS) eta alokairu sozialeko etxebizitza babestuen parkearen bizi-zikloaren kudeaketa eraginkorra ahalbidetzen du.

Biki digitala: BIKIA

Eraikinaren modelo digital bat denbora errealean, arrisku-egoerak gertatu aurretik simulatzeko, aurrea hartzeko eta zuzentzeko.

Birgaitze-prozesuan laguntzea

Auzokideen komunitatea inspiratu, mobilizatu eta lekualdatu egin nahi dugu haien eraikina birgaitzen ari diren bitartean.

Etxebizitzak birgaitzearen liburu zuria

Agiri estrategikoa, birgaitzearen eraldaketa sustatzeko irtenbide berritzaileekin. Erabiltzaileen bizi-kalitatean oinarritutako esku-hartzeak planifikatu, diseinatu, egin, kudeatu eta mantentzeko ibilbide-orria.

Alokabideri buruzko informazio gehiago