alokabizi soziala
Etxebizitza, balio soziala sortzeko tokia, ekitatea, integrazioa eta elkarbizitza sustatzen duena
Alokabizi sozialaren xedea da alokairuko elkarbizitza komunitarioan sortzen diren behar sozialen kudeaketan eraginkortasuna maximizatzea.
Garapen
jasangarrirako
helburuak
Eredu sozialago batera
01 | alokabiziren eredu fisikoa
Finkak administratzeko kudeaketa aurreratua
Parkea hobeto kudeatzen laguntzen du profesionalentzako kudeaketa-tresnen diseinuari eta prestakuntza-planari esker, maizterrek parte hartzeko ereduarekin batera.
02 | alokabiziren eredu fisikoa
Elkarbizitzako eredua
Maizterren bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du, elkarbizitzako protokoloei eta gatazkaren kudeaketari esker, zerikusia duten eragile guztien identifikazioarekin eta parte hartzearekin.
03 | alokabiziren eredu fisikoa
Irisgarritasun unibertsala bermatzen duten etxebizitzak
Alokairu sozialeko etxebizitza babestuen parkerako irisgarritasun unibertsal eta inklusiboa hobetzen laguntzen dun, diagnostikoari eta jarduteko proposamenak dituen planari esker.
Tresnak eta/edo praktikak
Kozinatzeko sistema irisgarriak
Irtenbide teknologiko honek, aplikazio mugikor bati esker, itsuen edo ikusteko zailtasunak dituztenen inklusioa errazten du.
Integrazio energetikorako diagnostikoa
Tresna honekin eraginkortasunik handiena lor daiteke energiaren kudeaketan.
Alokairuko etxebizitza publikoaren mapa soziala
Etxebizitzen parkea nahiz maizterrak behatu eta aztertzeko tresna, maizterren errealitatea hautemateko.
Pertsonen interes-zentroen diagnostikoa
Tresna honekin etxeetako interesak eta lehentasunak aztertzen dira, horien pertzepziozko errealitatea hautemateko.
Energiaren profil soziala
Energia-aholkularitza duen teknologia, hala nola energia-kontsumoa murrizteko aldaketa-palankak, jasangarritasuna hobetu eta arrakala digitala murrizteko.
Birgaitze-prozesuan laguntzea
Auzokideen komunitatea inspiratu, mobilizatu eta lekualdatu egin nahi dugu haien eraikina birgaitzen ari diren bitartean.
Ongietorrirako eskuliburua
Tresna xumea eta erraz irakur daitekeena, maizterrarentzako informazio erabilgarria du, bai eta maizterraren eskubideak eta betebeharrak ere.
Baterako guneen birnaturalizazioa
Alokabideren etxebizitza-eraikinetako baterako guneetan eremu berdeak ezartzeko gida, parte hartzeko eta gizarte kohesioko irizpideen arabera.