alokabizi digitala
BMS soziala
Eraikinen automizazioa.
Garapen
jasangarrirako
helburuak
BMS sozialari esker eraikinei entzun egingo diezu, kudeaketa burutsua egin eta aurrezki eta efizientzia handiagoa lortzeko.
BIKIA Biki digitalaren osagarria:
Eraikinetarako konexioa Euskadiko alokairu sozialeko etxebizitza babestuen parkearen biki digitalaren zati da; eraikineko BMSrekin eta bertako GMAO mantentze-sistemarekin konektatuta 3D inguruan sar daiteke informazioa, eta ondorioz, errazagoa izango da aztertzea eta erabakiak hartzea.
Erosotasun handiagoa eta gastu txikiagoa
Eraikinen automatizazioa errealitate lagungarria da gasturik txikienarekin erosotasunik handiena lortzeko. Lortutako datuei esker instalazioak optimizatu egiten dira nahi diren aurrezkiak lortzeko eta erabiltzaileei prestakuntza energetikoa eskaintzeko.
Gainera, makinekin komunikatzeari esker gorabeherei aurrea hartzen zaie eta mantentze-zerbitzuen funtzionamendua hobetzen da.
BMS sozialarekin zerikusia duten agiriak eta tresnak
BIM soziala
Parkearen 3D digitalizaziorako tresna; eraginkortasun handiagoa dakar eraikinen osoko kudeaketan, bizitza baliagarriko ziklo osoan.
Biki digitala: BIKIA
Eraikinaren modelo digital bat denbora errealean, arrisku-egoerak gertatu aurretik simulatzeko, aurrea hartzeko eta zuzentzeko.