Joan edukira

Antena parabolikoen instalazioa

Dokumentu honen xedea da Alokabideren parkeetako etxebizitzetan antena parabolikoak jartzeko eskaera egiteko beharrezko izapideak argitzea.

Lehenik eta behin, garrantzizkoa da antena parabolikoak jartzeko zenbait muga daudela jakin dezazun.

Non jar dezaket antena?
BAI Eraikineko teilatuan
EZ Eraikinetako fatxadetan eta balkoietan

Fatxadak eta balkoiak komunitateko elementuak dira, eta horiek mantentzeko lana eraikinaren jabearen erantzukizuna da. Bertan edozein aldaketa edo jarduketa egiteko, jabearen onespena behar da.

Kontuan izan behar duzu gero eta udalerri gehiagotan udal araudiaren bidez zigortzeko modukoa dela fatxadan antenak jartzea.

Ondoren, etxebizitza motaren arabera, eskaera egiteko jarraitu beharreko urratsak zehaztuko dira:

Alokabideren eta Jaurlaritzaren parkeen etxebizitzen gaineko eskaera:

Banako eskaera:

  1. Interesa baduzu, idatzizko eskaera aurkeztu beharko diozu Alokabideri (dokumentua doa honekin batera), baita enpresa instalatzailearen aurrekontua eta instalatzaileak egingo dituen lanen deskribapena ere, non kanalizazioen eta kableen egoera eta ibilbidea agerraraziko diren.
  2. Zure eskaera jasotakoan, ALOKABIDEk aztertu eta erantzuna emango dizu. Profesional aditu batek egin beharko du instalazioa.
  3. Gogoratu eskaera honen bidez hauexek hitzartzen dituzula:
    • Antenak eragin ditzakeen mantentze- eta konpontze-kostuak eta balizko kalteak zure gain hartzeko.
    • Antena paraboliko bera nahi duen beste auzokide baten konexioa ahalbidetzeko, eta bien artean ordainduko zenituzkete haren gastuak.
    • Antena kendu ahal izango duzu etxebizitzatik alde egitean, baina hasierako egoeran utzi beharko dira elementu komunak.

Kontuan izan:

ALOKABIDEk zure eskaera onartzen badu, profesional aditu batek egin beharko du instalazioa.

Kasu honetan, ez da komunitatearen gaia. Gerta litezkeen arazo guztiak errentariaren erantzukizuna dira (eta antenaren jabearena).

Komunitatearen eskaera:

Baldin eta auzokide batek baino gehiagok eskatzen badute antena parabolikoa jartzea, hurrengo batzarrean onetsi beharko da auzokideen gehiengoarekin.

Hala denean, elementu komuntzat hartuko da antena. Eskaera egiteko, honako urrats hau jarraitu beharko dira:

  1. Erkidegoak bi aurrekontu edo gehiago eskatuko ditu.
  2. Aurrekontuak Alokabideri aurkeztuko zaizkio, eskaera aztertu eta erantzuna eman dezan.
  3. Errentari guztiek ordaindu beharko dute instalazioa, baita mantentze-gastuak ere.

Bizigune parkeko etxebizitzen gaineko eskatzea:

Banako eskaera:

  1. Interesa baduzu antenaren instalazioaren eskaera aurkeztu behar diozu idatziz eraikineko Jabeen Komuniteari, haren administratzailearen bitartez, eskaera azter dezan.
  2. Baldin eta komunitateak antenaren instalazioaren eskaera onartzen badu, komunitateak idatziz jakinaraziko dizu antenaren instalazioaren onarpena.
  3. Jakinarazpen hori eginda, baimena ALOKABIDEri helaraziko zaio, eta azken horrek etxebizitzaren historian erregistratuko du.

Alokabideri buruzko informazio gehiago