Nire gozamen-kontratua Bizigunerekin
Bizigune kontratuaren baldintzak
- Usufruktua lagatzea:
- Etxebizitzaren jabe gisa, usufruktua lagatzen diguzu, etxebizitzaren errentamendua eta administrazioa egiteko.
- Etxebizitzaren egoera programan sartzean:
- Kontratua sinatu aurretik, etxebizitzaren egoera orokorra zehaztuko duen txosten tekniko bat egiten da. Gure kontura da txosten hori.
- Kontratuan ezarritako bermeen baitan estaliko diren instalazio, altzari eta etxetresna elektrikoen inbentario bat barne hartzen da txostenean.
- Kontratuaren iraupena
- 6 urte irauten ditu etxebizitzaren usufruktuaren lagapenak.
- Sozietate Publiko bat garen neurrian, hauek dira gure betebeharrak:
- Jabeari ordaindu beharreko errenta.
- Alokabidek etxebizitza egoera onean itzuliko zaizula ziurtatzen dizu, eta beharrezkoa bada, bere gain hartuko ditu beharrezkoak diren izapide judizialak eta horien kostua.
- Etxeko arrisku anitzeko aseguru bat kontratatzea.
- Kontratuan jasotako hainbat alderdi.
- Jabearen konturako konponketak eta egokitzapen-lanak:
- Jabeak bere gain hartzen ditu berari egotzi ahal zaizkion kontzeptuengatik eragindako konponketa guztiak (instalazio akastunak, ezkutuko akatsak, elementuak ordezkatzea eta abar).
- Jabearen konpromisoak:
- Alokabideri usufruktu-eskubidea ondo gauzatzeko beharrezkoak diren eskumenak ematea
- Kontratua mantentzea, etxebizitza eskualdatzen bada ere.
- Zerga-betebeharrak, gastu arrunt komunak eta aparteko konponketak ordaintzea.
- Kontratuan jasotako hainbat alderdi.
- Hainbat lege-alderdi.
- Datu pertsonalak erabiltzeko baimena ematea.
- Ez-betetzeak.
- Kontratuan jasotako hainbat alderdi.